194.751
edits
No edit summary |
No edit summary |
||
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Charles Le Brun''' ([[Paris]], [[1619]]ko [[otsailaren 24]]a - ''[[ibidem]]'', [[1690]]eko [[otsailaren 22]]a) frantses margolaria eta dekoratzailea izan zen. [[Nicolas Poussin|Poussinen]] jarraitzailea izan zen, eta klasizista hura bezala, baina Le Brunek apaingarri gehiago erabili zuen bere lanetan. 1642an, Erromara joan zen eta han ezagutu zituen Italiako Errenazimentuko eta Barrokoko maisuen obrak. 1648an, Frantziako ''Académie de peinture et de sculpture'' delakoaren sorreran parte hartu zuen. 1650-1660 urteetan egin zituen bere koadro ospetsuenak: ''Afaria Simonen etxean''; ''Séguier kantzilerra'', eta 1662an Frantziako lehen margolari eta geroago Frantziako artegintzaren arduradun nagusi izendatu zuen [[Jean-Baptiste Colbert|Colbert ministroak]]. Aipagarri dira, koadroez gainera, Le Brunen tapiz-sailak (''Les Saisons'', ''Urtaroak''; ''Alexandroren guduak'', ''Luis XIV.aren historiak'') eta [[Louvre museoa|Louvreko Museoan]] (Apoloren galeria) eta [[Versaillesko jauregia]]n (Ispiluen galeria, Herkulesen egongela, eta Bakearen eta Gerraren egongelak) egin zituen dekorazio-lanak.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{
{{Biografia zirriborroa|FRA}}
{{
[[Kategoria:Paristarrak]]
[[Kategoria:Frantziako margolariak]]
|
edits