Émile Zola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t hizkuntzazko aldaketa oso txikiak
7. lerroa:
Émile Zola [[Paris]]en jaio zen [[1840]]ko [[apirilaren 2]]an. François Zola italiar ingeniariaren eta Émilie Aubert-en seme bakarra zen. Familia [[Aix-en-Provence]]ra joan zen bizitzera eta han igaro zituen haurtzaroa eta nerabezaroa. Aixeko ikastetxean, [[Paul Cézanne]] izan zuen ikaskide (hari esker, geroago, [[Claude Monet|Monet]], [[Alfred Sisley|Sisley]], [[Camille Pissarro|Pissarro]] eta [[Édouard Manet|Manet]] margolariak ezagutu zituen). Aita hil ostean, diru arazo larriak pairatu zituzten.
 
Parisera itzuli zen amarekin, eta han Saint Luis institutuan sartu zen, baina (frantses ikasgaiaren erruz!) ez zuen batxilergoa ateratzea lortu. Amarentzako zama izan nahi ez zuenez, ikasketak utzi eta lana bilatu zuen. Aduanako biltegian lan egin ondoren, [[1862]]an, ''Hachette'' argitaletxean hasi zen lan egiten, [[1866]]ra arte. Zenbait hilabetetan, ''Hachette''ko publizitate-buru bilakatu zen. Hala zabaldu zitzaizkion idazle ofizioaren ateak: lanbide horretan ari zela, idazle eta kazetari asko ezagutu zituen eta [[Hyppolyte-Adolphe Taine|Taine]], [[Stendhal]], [[Honoré de Balzac|Balzac]] eta [[Gustave Flaubert|Flaubert]] irakurri zituen. [[1863]]tik aurrera, Zolak hainbat egunkaritako literatura-ataletan idatzi zuen. Bere lehenengo ipuinak eta artikuluak argitaratu zituen, eta olerkigintza utzi zuen nobelak idazteko.
 
''La Confession de Claude'' ([[1865]], "Clauderen aitorpena") izan zen Zolaren lehen nobela, aspaldiko maitasun grina zorigaitzeko batean oinarritua. Harrezkero literatura izan zuen bizibide, eta nobela mordo bat argitaratu zituen, hurrenez hurren: ''Le Vœu d'une morte'' ([[1866]], "Emakume hil baten aitorpena"), ''Thérèse Raquin'' ([[1867]]), estetika naturalistari hasiera eman ziona, ''Les Mystères de Marseille'' (1867, "Marseillako misterioak"), eta ''Madeleine Ferat'' ([[1868]]). Abangoardiako kritikoaren ospea izan zuen, [[Goncourt anaiak|Goncourtarrak]], Taine eta [[Gustave Courbet|Courbet]] goretsi baitzituen ''Mes Haines'' liburuan (1866, "Nire gorrotoak"), eta Manet, Sisley, Pisarro eta Monet, berriz, ''Mes Salons'' liburuan (1866-1868 "Nire Erakusketak"). Egunkari errepublikazaleetan egin zituen kroniketan, 1868ko maiatzetik [[Frantziako Bigarren Inperioa|Inperioa]] desegin zen artekoak, paisajeakpaisaiak eta garai hartako ohiturak modu poetikoan irudikatu zituen, eta, bestetik, politikari buruzko polemika sutsuak izan zituen. Orduan ari izan zen, halaber, ''Les Rougon-Macquart'' nobela sailerako trebatzen.
 
=== Arrakasta literarioa ===
[[Fitxategi:ZOLA au Figaro.jpg|thumb|left|140px||Zola ''[[Le Figaro]]n'', Hixen karikatura, 1881ean ''Le Greloten'' argitaratua.]]
[[1870]]eko [[maiatzaren 31]]n, Alexandrine Méleyrekin ezkondu zen, baina bikoteak ez zuen haurrik izan. [[Marseilla]]n bizi izan zen, eta gero [[Bordele]]n, 1870eko irailetik [[1871]]ko martxoa arte. Balzac-en miresle sutsua izanezizanik, ''[[La Comédie humaine]]'' eredu gisa hartuz 1871eta1871 eta [[1893]] artean ''[[Les Rougon-Macquart]]'' bilduma idatzi zuen. Urte haietan, naturalisten buru bihurtu zen. Aldi berean, legebiltzarreko kronika egin zuen 1871tik [[1872]]ra ''La Cloche'' aldizkarirako, eta 1871tik [[1877]]ra ehundakaehunka artikulu idatzi zituen ''Le Sémaphore de Marseille'' egunkarirako: azken sail horretan, nobela hauek argitaratu zituen lehenik: ''La Fortune des Rougon'' ("Rougondarren ondasunak") eta ''La Curée'' (1871), ''Le Ventre de Paris'' (1873, "[[Parisen sabela]]"), ''La Conquête de Plassans'' ([[1874]], "Plassansen konkista"), ''La Faute de l'abbé Mouret'' ([[1875]], "Mouret apaizaren hutsegitea"), ''Son Excellence Eugène Rougon'' ([[1876]], "Eugene Rougon jaun txit agurgarria"), ''L'Assommoir'' ([[1877]], "Taberna"). Azken nobela horretako ausardiek arrakasta eta eskandalua ekarri zioten Zolari.
 
1875etik [[1880]]ra literatura eskola berri baten gidari ospea areagotu egin zen, bai ''L'Assommoir'' eta ''Nana'' (1880) nobelengatik eta bai ''Bien public'', ''Voltaire'' eta ''[[Le Figaro]]'' aldizkarietan argitaratzen zituen literatura kronikengatik. OndotikikOndotik, [[1881]]-[[1882]]an, artikulu horiek bost bildumatan bildu zituen: ''Le Roman expérimental'' ("Esperimentu bidezko nobela"), ''Les Romanciers naturalistes'' ("Nobelagile naturalistak"), ''Le Naturalisme au théâtre'' ("Naturalismoa antzerkian"), ''Documents littéraires'' (''"Literaturazko dokumentuak"'') eta ''Une campagne'', eta haiekin batera bi ''nouvelle'' bilduma ere argitaratu zituen, ''Le Capitaine Burle'' (1882, "Burle kapitaina") eta ''Naïs Micoulin'' ([[1884]]). Garai hartan antzerki lanak idazten ere ahalegindu zen, alferrik ordea. 1880ean1880an, [[Guy de Maupassant|Maupassant]], [[Joris-Karl Huysmans|Huysmans]], [[Henri Céard|Céard]], [[Paul Alexis|Alexis]] eta [[Léon Hennique|Henniquerekin]] batera, kontakizun bilduma bat argitaratu zuen, ''Les soirées de Médan'' ("Medango gaualdiak").
 
[[Fitxategi:ZOLA Jeanne Enfants.jpg|thumb|130px|Zola eta Jeanne Rozerot gurasoak eta Denise eta Jacques, haien seme-alabak.]]
Zolatarrak moduz bizitzen hasiak ziren harrezkero, haren liburu askok ale askoko argitaraldiak izan baitzituzten. Hala eta guztiz ere, Zolak etsialdi bat izan zuen bolada hartan, berrogei urte bete berri zituela: inguruko pertsona batzuk hil zitzaizkion —ama, [[Gustave Flaubert|Flaubert]], [[Louis Edmond Duranty|Duranty]], [[Ivan Turgenev|Tourgenev]] eta [[Édouard Manet|Manet]]—, garai batean ikasle izan zituen idazle batzuk urrundu zitzaizkion —Huysmans eta Maupassant—, [[1887]]an Bosten Manifestuko egileek eraso zakarrak egin zizkioten, baina, horren ordain, Paul Alexisek eta [[Alfred Bruneau]] musikoak Zolari leial iraun zuten.
 
[[1888]]an, Zolak aldaketa handia izan zuen bere bizitzan, aldi baten amaiera eta beste aldi baten hasiera, alegia. Jeanne Rozerot neska gaztearekin maitemindu eta bi ume izan zituen harekin. Zola biziberritu egin zen hartara, eta ''Les Rougon-Macquart'' saila bukatu ahal izan zuen: ''Au Bonheur des Dames'' ([[1883]], "Emakumeen zorionerako"), ''Germinal'' ([[1885]]), ''Le Rêve'' (1888, "Ametsa"), ''La Bête humaine'' ([[1890]], "Giza piztia"), ''L'Argent'' ([[1891]], "Dirua"), ''La Débacle'' ([[1892]], "Hondamena") eta ''Le Docteur Pascal'' ([[1893]], "Pascal doktorea"); eta hala onartu zuten kritikoek tradizio errealistaren eta kritikoaren nobela handiaren maisu ezin ukatuzko, Balzac, [[Stendhal]] eta Flauberten ondoren.
 
Beste bi nobela ziklo hasi zituen berehala, aurrekoa baino laburragoak, baina obra trinkoagoekin: hiru hirien zikloa —''Lourdes'' ([[1894]]), ''Rome'' ([[1896]]) eta ''Paris'' ([[1898]])— bere garaiko gizartea aztertzen zutenazuena, eta ''Les Quatre Évangiles'' ("Lau EbanjelioekEbanjelioak") saila —''Fécondité'' ([[1899]], "Emankortasuna"), ''Travail'' ([[1901]], "Lana"), ''"Vérité"'' ([[1903]], "Egia") eta ''Justice'' ("Zuzenbidea")— idazlanerako oharrak.
 
[[Fitxategi:Zola grave on cimetiere de montmartre paris 02.JPG|thumb|left|100px|Zolaren hilobia [[Montmartre]]ko hilerrian.]]
28. lerroa:
=== Dreyfus afera eta heriotza ===
{{sakontzeko|Dreyfus afera|J'accuse…!}}
Idazle ospetsua izanezzela, hausnartu barik [[Dreyfus afera]] zeritzon liskar politikoan sartu zen, [[Alfred Dreyfus]] kapitainaren errugabetasuna aldarrikatuz. Dreyfus [[judu]]ari alemaniarrentzako espioitza egitea leporatu zioten, eta [[1895|1895e]]an publikoki gradua kendu eta biziarteko zigorra ezarri zioten, [[antisemitismo|antisemita]] kanpaina gogor baten erdian. [[1898]]an ''[[L’Aurore]]'' egunkarian ''[[J'accuse…!]]'' ("Salatzen dut…!<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Funtsak: Salatzen dut_!|hizkuntza=eu|url=http://www.kmliburutegia.net/Record/500833|aldizkaria=www.kmliburutegia.net|sartze-data=2018-03-09}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Emile Zola - Salatzen dut...!|url=http://www.susa-literatura.eus/emailuak/zola/|aldizkaria=www.susa-literatura.eus|sartze-data=2018-11-05}}</ref>") artikulu ospetsua argitaratu zuen. Artikulua Frantziako Presidentearentzako gutun irekia zen, Armadako ofizial ugariren portaera salatzen zuena. Artikulu honen ondorioz, urtebeteko kartzela-zigorra ezarri ziotenez, [[Londres]]en erbesteratu zen, presondegia saihesteko. [[1899]]an herriratu zen, Gobernuak barkatu ondoren. Azkenik, [[1906]]an Dreyfus kapitaina erabat salbuetsi zuten.
 
[[1902]]an, [[tximinia]] blokeatu baten erruz, etxean ito zen. Ikerketaren arabera, halabeharrezko ezbeharra izan zen baina, Dreyfus aferaren ondorioz etsai ugari zituenez, hilketa ez zen guztiz baztertu. [[Montmartre]]ko hilerrian lurperatu zuten; gero, [[1908]]an, haren errautsak [[Parisko Panteoia|Parisko Panteoira]] eraman zituzten.
35. lerroa:
=== Naturalismoa ===
[[Fitxategi:Victor Hugo-Zola.jpg|thumb|left|150px|[[1879]]ko apirileko ''Petite Lune'' aldizkaria. Zola erromantizismoaren aurka, karikaturagile baten arabera.]]
Zolak nobelaren teoria orokor bat egin zuen, aldi berean balio zitzaionaziona bai bere aitzindariak eta bere garaiko idazleak epaitzeko neurritzat, eta bai nobelak idazteko eredutzat. Naturalista eta [[naturalismo (artea)|naturalismo]] hitzak [[biologia]]ko, [[filosofia]]ko eta arte ederretako hizkeretatik hartu zituen bere nobelagintza definitzeko. Zolak bazekien [[Stendhal]]ek, [[Charles Baudelaire|Baudelairek]] eta [[Hyppolyte-Adolphe Taine|Tainek]] izadiaren eta gorputzaren benetako irudikatze adierazgarriaren zentzuan erabiliak zituztela hitz horiek, eta bazekien errusiarrek ere eskola erretorikoari kontra jarririk baliatzen zituztela. Zolak kontzeptu horren adiera horiek guztiak bildu zituen, beraz, edertasunaren tradizio akademikoari aurre egiteko.
 
Artean eta, bereziki, nobelagintzan egiak izan behar zuela nagusi zen haren ideia nagusia. Naturalismoaren egia [[zientzia]]ren egiaren pareko urratsen ondorioa zen beraz: behatzea, dokumentatzea, aztertzea, saiatzea, eta ondorioak zehaztea. Ukazioak definitzen zuen era berean egia: idealismoaren, dogmatismoaren eta debekuen tankera eta molde guztiak arbuiatzen zituen. Gauza bakarra hartu beharra zegoen, haren ustez, kontuan: ''"gizateria sorkari benetako eta betierekoetan bildua eta haien bidez ikusia eta irudikatua"''. Analisia eta artistaren nortasuna elkartzeko kezkak tenka eta tirabira sortzen zuen teoria naturalistaren baitan, baina Zolak ez zuen sekula bere sormen lana egia estetikoen ziurtasunen mende jarri.
41. lerroa:
Naturalismoaren oinarri-oinarrizko balioei esker, Zolak zehatz epaitu zituen bere garaiko nobela eta antzerkia. Egia antzemateko baliabide gisa erabili zuen Zolak naturalismoa, biologian hitz horrek biltzen zituen pentsamoldearen eta metodoaren eraginez. Naturalismoaren indarrak osagai berri-berri bat ekarri zuen bere garaiko nobelagintzara: gorputza bere biluztasunean eta bere desioetan antzematea eta agerian jartzea.
 
Zolaren nobelak bere garaiaren ispilu zehatza ziren; beraz, historialariek kontuan hartu beharrekoabeharrekoak. Hala, ''Les Rougon-Macquart'' sailak izenburu hau zuen: "Bigarren Inperioaren garaiko familia baten historia naturala eta soziala". ''Les Trois Villes'' sailean, berriz, bere garaia eta hurrengo mendea dira gertakizunen denborak. Eta nobela horien giroak, pertsonaiak, eguneroko bizitzaren zertzeladak, ohiturak, arauak eta errituak ikerlariaren xehetasunaz aztertu eta adierazi zituen Zolak, baina aldi berean historia natural edo organiko bat idatzi zuen, gorputzaren arrazoiek eta ezinbesteek eratzen baitituzte gizarte bizitzaren arrazoiak eta ezinbesteak.
=== Kontakizunaren maisua ===
[[Fitxategi:Bete humaine.jpg|thumb|150px|''La Bête humaine'' idazteko informazioa biltzeko xedez, Zolak lokomotorrean bidaiatu zuen.]]
Zolak berehala antolatu zituen nobelak idazteko bere teknikaren elementu nagusiak: antolamenduaren trebetasuna, pertsonaia ugari, ondo bereziak eta elkarren mendekoak sortzeko ahalmena, eta narrazioaren nondik norakoa abiarazteko eta menderatzeko antzea. Nobela bat idatzi aurretik, Zolak egitasmoak prestatzen zituen ondoz ondo, eta, gainera, pertsonaien fitxategi bat egiten zuen, eta idatzi nahi zuenari buruzko irakurketen eta ikerketen ohar ugari egiten zituen. Obraren neurriak kalkulatzen zituen gero, era askotako simetriak antolaturik eta kontakizuna, elkarrizketa, deskribapena eta azterketa orekaturik. PaisajeekPaisaiek garrantzi handia dute Zolaren obran, eta [[inpresionismo|pintura inpresionistaren]] eragin handia dute. PaisajeaPaisaia bezain garrantzitsuak dira, baita ere, erritmoa eta idazlan osoaren neurkera, era horretara Zolaren nobela bakoitzak esanahi sinboliko bat du eta orkestra lan baten tankera.
 
Pertsonaiak ere sistema oso baten baitan lantzen zituen. Lanbidearen eta gizarte mailaren araberako pertsonaia ereduak sortzen zituen alde batetik, baina pertsonaia bakoitzak zeregin jakin bat zuen kontakizunean, eta zeregin hori pertsonaiaren egiantzekotasuna bezainbat hartzen zuen kontuan egileak. TrajedietanTragedietan eta [[epika|epopeietan]] bezala, nahi bizi batek abiarazten ditu Zolaren heroiak -aberats izan nahiak, botereak, emakumeak, justiziak-, edo bestela izadiaren edo historiaren tresna soilak besterik ez dira, eta ia beti aurkariak edo etsaiak aurkitzen dituzte. Pertsonaia nagusien ondoan bigarren mailako pertsonaiak sortzen zituen, protagonistaren laguntzaileak edo haren kaltedunak. Heroia arazo handitan sartua egoten da beti, estutasunean, galbidean edo zalantza bizian. Bestalde, kontakizunaren logikak baldintzatzen ditu pertsonaiak, eta haien ibilerak gertaerez josita daude. Kontakizuna hari askotan adarkatzen da Zolaren nobeletan, eta pertsonaia jakin baten ikuspegitik edo beste batenetik irakurri, hartara oso modu desberdinean irakurriko da nobela bera.
=== Zolaren gaiak, sinboloak eta mitoak ===
Zolaren nobeletan barne irudi eta obsesio jakin batzuk ageri dira, [[erromantizismo]]tik [[surrealismo]]raino sortu izan diren joera eta inspirazio iturri nagusiekin bat egiten dutenak. Naturaren gaia aurrenik jarri zuen: hain zuzen ere, Zola modu espresionistan baliatu zen paisajeazpaisaiaz modu inpresionistan baino gehiago, paisajeapaisaia izaki bizidun baten bultzadez eta grinez hornituta baitago haren nobeletan. Gauza bera egin zuen gorputzari eta grinei dagokienez: ordu arte inork ez bezala, Zolak irudikatu zituen gizakiaren nahikariak eta gurariak, haren zaputzak eta debekuak, jan-edanean eta sexuan, besteak beste.
 
Gorputzaren ikuspegi moral eta estetiko berria izan zuen bezala, herriaren ikuspegi berria izan zuen Zolak, [[XIX. mendea]]n herriaren izatea gero eta serioago hartu izanarekin bat eginik. Jendetzaren eta herri higikundeen bizitasuna izadiko indarren bidez metafora bihurtu zuen, ur lasterren eta itsasoaren mugimenduen irudiekin. Zolarentzat, langile masen indarra guztiz ere berria zen gizartean eta eragin handikoa historiaren bilakaeran.