Txikipedia:Astronomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
5. lerroa:
Astronomoek Unibertsoa nola osatu zen eta nola funtzionatzen duen jakin nahi izaten dute, eta horregatik aztertzen dituzte gure [[Txikipedia:Eguzki-sistema|eguzki-sistemako]] planetak eta beste izarrak eta gainerako objektuak. Horretarako, oso teknologia aurreratua erabiltzen dute. [[Txikipedia:Behatoki|Behatokietan]], adibidez, [[Txikipedia:Teleskopio|teleskopio]] oso handi eta indartsuak egoten dira, planetak eta izarrak behatzeko (hau da, ikusteko eta aztertzeko).
 
Gizakiak beste tresna batzuk bidali ditu espaziora, Lurretik kontrolatuak, izar eta planeten argazkiak atera eta era askotako neurketak egiteko; [[Espazio zunda|espazio-zundak]] deitzen dira. Tresna horietako batzuk planeta batzuetara hurbildu dira, eta besteren bat planetaren baten azaleraino iritsi ere bai; adibidez:.
 
*Voyager 1 izeneko zunda 1977an jaurti zen eta bi urte geroago iritsi zen [[Txikipedia:Jupiter|Jupiter]] ondora, eta planeta horretako lehen argazkiak egin zituen gertutik.
*Opportunity izeneko ibilgailu robota 2004an heldu zen [[Txikipedia:Marte|Marteren]] azaleraino, urtebeteko bidaiaren ondoren. Hari esker, gaur egun asko dira planeta honi buruz dakizkigun gauzak.
 
Baina, tresnez gain, XX. mendean gizaki batzuk ere bidali ziren espaziora, ikerketa astronomikoak egiteko. Horrela, 1961. urtean, [[Sobiet Batasuna|Sobiet Batasunak]] [[Yuri Gagarin]] izeneko kosmonauta bat bidali zuen espaziora suziri batean. [[Txikipedia:Ameriketako Estatu Batuak|Estatubatuarrek]], geroago, [[Astronauta|astronauta]] batzuk bidali zituzten [[Txikipedia:Ilargia|Ilargira]] 1969an, gure [[Txikipedia:Satelite|satelite]] naturala hurbiletik ezagutzeko eta ikerketa batzuk egiteko; horrela, [[Neil Armstrong]] izan zen Ilargiaren gainean ibilitako lehen gizakia.