Urano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Izena: osatu
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
129. lerroa:
 
Uranoren atmosferaren azkeneko geruzak [[termosfera]] eta koroa dira, eta 800 eta 850 K bitarteko tenperatura uniformea du.<ref name=":0" /><ref name=":18" /> Tenperatura horiek eusteko bero iturriak ez dira ulertzen. Izan ere, ez [[Eguzkia|Eguzkiko]] ultramoreak ezta [[Aurora polar|aurora]] jarduerek ez dute tenperatura horiek mantentzeko beharrezkoa den energia ematen. Hidrokarburo gabeziak hozte eraginkortasuna ahultzen du, eta honek lagun dezake.<ref name=":14" /><ref name=":18" /> Hidrogeno molekularraz gain, termosfera-koroa hidrogeno [[atomo]] aske askok osatzen dute. Haien masa txikiak eta tenperatura altuek koroa 50.000 km-taraino, edo bi Urano erradioetaraino, zergatik hedatzen den azaltzen dute.<ref name=":14" /><ref name=":18" /> Koroa luze hau Uranoren ezaugarri berezia da.<ref name=":18" /> Bere efektuetako bat partikula txikiak Uranoren orbitara eramatea da, [[Uranoren eraztunak|Uranoren eraztunetako]] hautsaren agortze orokorra eraginez.<ref name=":14" /> Uranoko [[termosfera]]k, estratosferaren goiko zatiarekin batera, Uranoren [[ionosfera]] osatzen du.<ref name=":12" /> Behaketek erakusten dute ionosferak 2.000 eta 10.000 km bitarteko altuera dela.<ref name=":12" /> Uranoren ionosfera [[Saturno]]rena edo [[Neptuno]]rena baino [[Dentsitate|dentsoagoa]] da, estratosferako hidrokarburo kontzentrazio baxuaren eraginez ziur aski.<ref name=":18" /><ref>{{Erreferentzia|izena=L. M.|abizena=Trafton|izenburua=Emission from Uranus: The Uranian Thermosphere, Ionosphere, and Aurora|orrialdeak=1059–1083|hizkuntza=en|abizena2=Miller|abizena3=Geballe|abizena4=Tennyson|abizena5=Ballester|izena2=S.|izena3=T. R.|izena4=J.|izena5=G. E.|data=1999-10-20|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1999ApJ...524.1059T|aldizkaria=The Astrophysical Journal|alea=2|zenbakia=524|issn=0004-637X|doi=10.1086/307838|sartze-data=2018-10-31}}</ref> Ionosfera Eguzkiko erradiazio ultramoreak eusten du eta dentsitatea eguzki-jardueraren araberakoa da.<ref>{{Erreferentzia|izena=Th.|abizena=Encrenaz|izenburua=The rotational temperature and column density of H3+ in Uranus|orrialdeak=1013–1016|hizkuntza=en|abizena2=Drossart|abizena3=Orton|abizena4=Feuchtgruber|abizena5=Lellouch|abizena6=Atreya|izena2=P.|izena3=G.|izena4=H.|izena5=E.|izena6=S.K.|data=2003-12|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/2003P&SS...51.1013E|aldizkaria=Planetary and Space Science|alea=14-15|zenbakia=51|issn=0032-0633|doi=10.1016/j.pss.2003.05.010|sartze-data=2018-10-31}}</ref> Aurora jarduera txikia da, [[Jupiter]]rekoaren eta Saturnokoaren aldean.<ref name=":18" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Hoanh An|abizena=Lam|izenburua=Variation in the H[FORMULA][F][SUP]+[/SUP][INF]3[/INF][/F][/FORMULA] Emission of Uranus|orrialdeak=L73–L76|hizkuntza=en|abizena2=Miller|abizena3=Joseph|abizena4=Geballe|abizena5=Trafton|abizena6=Tennyson|abizena7=Ballester|izena2=Steven|izena3=Robert D.|izena4=Thomas R.|izena5=Laurence M.|izena6=Jonathan|izena7=Gilda E.|data=1997-01-01|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1997ApJ...474L..73L|aldizkaria=The Astrophysical Journal|alea=1|zenbakia=474|issn=0004-637X|doi=10.1086/310424|sartze-data=2018-10-31}}</ref>
 
=== Magnetosfera ===
[[Fitxategi:Uranian Magnetic field.gif|alt=Uranoren eremu magnetikoa, Voyager 2 ontziak 1986an behatuta. S eta N hizkiek polo magnetikoei egiten diete erreferentzia.|thumb|Uranoren eremu magnetikoa, Voyager 2 ontziak 1986an behatuta. S eta N hizkiek polo magnetikoei egiten diete erreferentzia.]]
''Voyager 2'' ontzia iritsi baino lehen, Uranoko [[magnetosfera]]ren neurketarik ez zegoen, eta beraz, bere izaera misterio bat zen. 1986 baino lehen, zientzialariek Uranoren [[eremu magnetiko]]a [[eguzki haize]]arekin bat zetorrela uste zuten, horrela [[ekliptika]]n kokatzen diren Uranoren poloekin lerratuta egongo litzatekeelako. [95]
 
''Voyager'' ontziaren behaketek Uranoren eremu magnetikoa berezia dela erakutsi zuten: alde batetik bere zentro geometrikoan sortzen ez delako eta biraketa ardatzarekiko 59º-ko makurdura duelako.[95] [96]. Ezohiko geometria honek oso magnetosfera asimetrikoa sortzen du: hegoaldeko hemisferioan gainazaleko eremu magnetikoaren indarra 0,1 [[Gauss (unitatea)|gauss]] (10 [[Tesla (unitatea)|μT]]) bezain baxua izan daiteke, ipar hemisferioan 1.1 gaussekoa (110 μT) den bitartean. [95] Gainazalean bataz besteko indarra 0,23 gauss (23 μT) da. [95] 2017ko ''Voyager 2''ko datuen ikerketek iradokitzen dute asimetria honen eraginez Uranoren magnetosfera uranoar egun bakoitzean behin eguzki haizearekin lerrokatzen dela. Era honetan, planetak Eguzkiaren partikulak jasotzen ditu. [97]. Alderatzeko, Lurraren eremu magnetikoak bi poloetan indar berdina du eta "ekuatore magnetikoa" [[ekuatore]] geografikoaren paraleloa da gutxi gora behera. [96] Uranoren dipolo momentua Lurrarena baino 50 aldiz handiagoa da. [95] [96] Neptunok eremu magnetiko desplazatu eta makurtua du ere, beraz baliteke [[izotzezko erraldoi]]en ezaugarri komun bat izatea. [96] Hipotesi baten arabera, izotzezko erraldoien eremuak sakontasun gutxiko eremuetako mugimenduagatik sortuko lirateke. Uranoren kasuan, izotz-amoniako ozeanoetan. Lurreko eta [[gasezko erraldoi]]en eremu magnetikoak aldiz, [[Nukleo (geologia)|nukleoetan]] sortzen dira. [68] [98] Beste azalpen baten arabera, Uranoren barnealdean diamante likidozko ozeanoak egongo lirateke, eremu magnetikoa oztopatzen dutenak. [72]
 
Nahiz eta lerrokatzea bitxia izan, beste alderdi batzuetan, Uranoren magnetosfera beste planeta batzuen antzekoa da: Uranoren 23 erradioko tamainako [[talka arku]] bat du, 18 erradiotako distantzian [[magnetopausa]] bat, guztiz garatutako magnetobuztan bat eta [[Van Allenen gerrikoak|erradiazio gerrikoak]]. [95 ] [96] [99] Oro har, Uranoren magnetosfera Jupiterrenaren ezberdina eta Saturnorenaren antzekoa da. [95] [96] Uranoren magnetobuztana espazioan milioika kilometroan espiralean luzatzen da. [95] [100]
 
Uranoren magnetosferak [[Karga elektriko|kargatutako partikulak]] ditu: [[protoi]] eta [[elektroi]]ak batez ere, H<sub>2+</sub> [[ioi]] kopuru txiki batekin [96] [99] Ez da ioi astunagorik aurkitu. Partikula horietako asko ziurrenik termosferatik datoz. [99] Ioi eta elektroien energiak 4 eta 1.2 mega[[elektronvolt]]ekoak izan daitezke, hurrenez hurren. [99] Uranoko sateliteek eragin handia dute partikula kopuruan. Izan ere, magnetosfera zeharkatzen dute, hutsune nabarmenak utziz. [99] Partikulen fluxua hain da handia, 100.000 urteko tartean (eskala astronomikoan, oso gutxi) sateliteen gainazalak ilundu edo leundu ditzaketela. Hau izan daiteke Uranoren satelite eta eraztunen kolore beltzaren arrazoia. [102] Uranok nahiko ondo garatutako [[Aurora polar|aurorak]] ditu, bi polo magnetikoen inguruan arku distiratsu gisa ikus daitezkeenak. [91]
 
== Orbita eta errotazioa ==