Laurence Sterne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
→‎Obrak: Erreferentzia
13. lerroa:
 
== Obrak ==
Eleberriaren eta saiakeraren arteko hibrido baten sortzailetzat jo izan dute aditu askok Laurence Sterne.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Rekondo|izena=Hasier|egile-lotura=|izenburua=Hitz eta sentimenduen bozkarioa|aldizkaria=Deia|argitaratze-lekua=|liburukia=|alea=|data=2016-11-12|urtea=2016|url=https://kritikak.armiarma.eus/?p=7038|sartze-data=|issn=}}</ref>
 
Bere nobelarik famatuenetakoan, ''The Life and Opinions of Tristram Shandyn'' (9 liburukiz osatuta dagoena) narratzaileak digresio eta anekdotekin azaltzen du istorioa. Bertako pertsonaia nagusiak Tristan Shandyren aita (Walter Shandy), ama (izenik agertzen ez dena), osaba Toby, Trim kaboa (Tobyren morroia), Slop doktorea eta Yorick parrokoa dira. Nobelaren argumentu nagusia oso zehatza ez den arren, etxeko giroan gertatzen diren hainbat anekdotari buruzkoa da. Hauekin idazleak gertakizun komikoak kontatzen ditu asmo satiriko argiarekin.
''Tristram Shandy'' argitaratu zenerako, finkatua zegoen nobela ingelesean bai kontakizuna nondik nora eraman, bai intriga nola korapilatu, bai pertsonaien arteko harremanak nola antolatu, bai nolako errealitatezko ukitua eman fikzioari, bai, azkenik, nobelaren unibertso ondo antolatuaren baitan gizakien jokabidea arautuko duten printzipio sendo batzuk nola ezarri. [[Daniel Defoe|Defoek]], [[Samuel Richardson|Richardsonek]] eta [[Henry Fielding|Fieldingek]] egina zuten bide hori. Baina ''Tristram Shandy'' argitaratzeak nahaspila ekarri zuen bere bidea egina zuen mundu ondo antolatu horretara, liburu horrek ez baitu kontakizun bakarra, kontakizun-multzo bat baizik, amaierarik sumatzen ez zaiona, gainera. Gainerako ezaugarriek ere ez dute zerikusirik garaiko nobela ingelesak zituenekin. Kritika modernoak, berriz, nobela horren aberastasuna goraipatu du, gaur egungo nobelaren aitzindaritzat aitortzeraino. Virginia Woolfen hitzetan "heldutasuna iritsi duen lan baten seinale guztiak ageri ditu. Ezein idazle hasiberri ez zen ausartuko halako lizentziak hartzen gramatika, sintaxia eta zentzuarekin, arauekin eta nobela bat nola idatzi beharko litzatekeen erakusten duen tradizio luze eta zaharrarekin"<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Laurence Sterne - Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar|url=https://www.armiarma.eus/unibertsala/sterne/|aldizkaria=www.armiarma.eus|sartze-data=2018-11-09}}</ref>.