Honoré de Balzac: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
183. lerroa:
[[Fitxategi:Auguste Rodin-Balzac Bust 1892 (photo).jpg|thumb|Honoré de Balzacen bustoa, brontzezkoa, [[Auguste Rodin]]ek egina (1891 – 1892).]]
[[Fitxategi:Père-Lachaise - Division 48 - Balzac 07.jpg|thumb|Balzacen hilobia, Parisko [[Père Lachaise hilerria]]n.]]
Balzac [[errege]]aren eta [[Erromatar Eliza Katolikoa]]ren defendatzaile sutsu eta berrikuntzen kontrako agertu zen maiz bere idatzietan; aurrerabidearen eta etorkizunaren gaitzespenez, gogotik goraipatu zituen [[burgesia]]k hondaraziak zituen sineste eta ustekizun zaharrak, [[liberalismo]]aren urrezko aroa hastera zihoan garai hartan. Hala ere, haren obraren ikertzaile batzuek geroztik esan dutenez, Balzacek, atzerakoia izan arren, gogor kritikatu eta gaitzetsi zuen bere garaiko [[gizarte kapitalista]].<ref>{{Erreferentzia
|izena= Iñaki
|abizena= Aldekoa
|izenburua= Lur Entziklopedia Tematikoa. Literatura .
|urtea=1999
|hizkuntza =eu
|orrialdeak=300-301 orr}}</ref><ref>{{Erreferentzia
|izena= Iñaki
|abizena= Aldekoa
|izenburua= Literatura Unibertsala, Batxillergoa 1.Donostia: Erein
|urtea=2016
|hizkuntza =es
|orrialdeak=167-168 orr}}</ref>
 
 
Munduaren ikuskerari dagokionez, Balzacek berak esana da: ''«ne suffit pas d'etre un homme: il faut etre un systeme»'' (Ez da aski gizon izatea: sistema behar da izan).
 
Munduaren ikuskerari dagokionez, Balzacek berak esana da: ''«ne suffit pas d'etre un homme: il faut etre un systeme»'' (Ez da aski gizon izatea: sistema behar da izan).<ref>{{Erreferentzia
|izena= Iñaki
|abizena= Aldekoa
|izenburua= Lur Entziklopedia Tematikoa. Literatura .
|urtea=1999
|hizkuntza =eu
|orrialdeak=300-301 orr}}</ref>
 
Balzacen sistema behatzaile zorrotz-zorrotza izatea izan zen, berak zientifikoa iritzi zion moduan. Hala, bere nobeletan, joera handia izan zuen berez nobelan beharrezkoak ez ziren edo irakurleak inondik ere jakiterik ez zituen errealitatearen alderdi jakin batzuk ere aipatzeko, adierazi nahi zuen munduaren egiaren eta koherentziaren mesedetan. Ezaguerari zegozkion alderdi guztiak atzeman nahian, Balzacek maiz kontalariaren egokitasuna sakrifikatzen zuen, ideia eta juzku nagusiak aurreratzen baitzituen [[pertsonaia (argipena)|pertsonaiari]] berari hitzez eta egintzez bere burua aurkezten utzi baino lehen, alegia, pertsonaiei bizia emateaz gainera, bere interpretazioak eta usteak eransten zizkien.