Txikipedia:Digestio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
[[Fitxategi:BauchOrgane wn.png|thumb|right|Digestio-aparatuko organoak: (1) [[Txikipedia:Hestegorria|Hestegorria]]. (2) [[Txikipedia:Diafragma|Diafragma]]. (3) [[Txikipedia:Urdail|Urdaila]]. (4) [[Txikipedia:Gibel|Gibela]]. (5) [[Txikipedia:Behazun-maskuri|Behazun-maskuria]]. (6) [[Txikipedia:Duodeno|Duodenoa]]. (7) [[Txikipedia:Pankrea|Pankrea]]. (8) [[Txikipedia:Bare|Barea]].]]
Prozesu hori [[Txikipedia:digestio-aparatu|digestio-aparatuaren]] bidez egiten da. Aparatua, berez, hodi luze moduko bat da, [[Txikipedia:aho|ahotik]] hasita [[Txikipedia:uzki|uzkiraino]] iristen dena. Hodi horretan barrena, jaten dugun guztia zati txikitan deskonposatzen da, gure gorputzak behar dituen mantenugaiak lortzeko.
[[Fitxategi:Gabonetako digestioa.webm|thumb|<center>Digestioaren azalpena, gabonetako afaria dela eta.]]
 
Digestioan hiru zati edo fase daude:
* '''Aho-fasea''': [[Txikipedia:janari|janaria]] ahotik sartzen dugu, aipatu dugun hodiaren sarreratik, alegia; bertan, mastikatu edo murtxikatu egiten da, [[Txikipedia:hortz|hortz]]-[[Txikipedia:hagin|haginen]] laguntzaz. Ahoan ditugun [[Txikipedia:listu-guruin|listu-guruinek]] [[Txikipedia:listu|listua]] deitzen dugun likidoa sortzen dute, eta hura janari murtxikatuarekin nahasiz, [[Txikipedia:elikadura-bolo|elikadura-boloa]] sortzen da.