Apuleio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
16. lerroa:
Idatzien artean [[Urrezko astoa|''Asinus aureus'' edo ''Urrezko astoa'',]] ''Metamorphosis'' (Metamorfosiak) izenburuz ere ezagutzen dena, gailentzen da. [[Luziano Samosatakoa|Luziano Samosatakoak]] idatzitako ''Luzio edo astoa'' lan honen aurrekaria izan daiteke. Bertan antzeko egoerak kontatzen dira, nahiz eta Apuleiorena zabalago eta osatuagoa den. Ez dago argi, hala ere, Luzianoren lanaren data zein den, grekeraz eginiko birmoldaketa bat izan daitekeelako.
 
Eleberriak Luzio izena duen eta [[Tesalia]]n barrena bidaiatzen duen saltzaile baten abenturak kontatzen ditu. Bat batean, [[asto]] bilakatuko da, bere arima gordez betiere. Asto izanik jabe desberdinak izango ditu: [[Lapurreta|lapurrak]], saltzaileak, [[Gudari|gudariak]], [[Joputza|jopuak]], eta abar. Hitz egiteko gaitasuna izan ez arren, Luziok entzun eta ikusten dituen gauza guztiak nobelan sartzen diren ipuinen bitartez kontatzen dira. Hauetako bat [[Kupido]] eta [[Psike (mitologia)|Psikeren]] ipuina da, adibidez, AntzinatasunAntzinate Klasikoko kontakizunen eredu. Obran zehar komikotasuna da nagusi baina hausnarketa filosofiko eta erlijiosoak ere badira.<ref name=":1" />
 
''Asinus aureus'' fikzioa den arren, idazlearen datu autobiografikoak ditu, eta heroia bere egilearen erretratu partzial gisa ikusi da.<ref name=":0" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Gidor|abizena=Bilbao Telletxea|urtea=|izenburua=Latin-literaturarako sarbidea: idazleak eta idazlanak|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|data=2002|url=https://www.worldcat.org/title/latin-literaturarako-sarbidea-idazleak-eta-idazlanak/oclc/52408694|isbn=8484380351|sartze-data=2018-10-25}}</ref>