Rembrandt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
(eztabaida | ekarpenak)
t Museum quality photograph original colours
21. lerroa:
Grabatuekin zuen arrakastak bultzatuta, [[Amsterdam]]era aldatu zen 1631n. [[1634]]an Saskia van Uylenburghekin ezkondu zen eta, ikasleak hartzen hasi zelarik, bere ospea areagotu egin zen. 1630az aurrera erretratugintza lantzen hasi zen, eta arrakasta handia izan zuen hiriko erdi-goi mailako biztanleei erretratuak eginez. Agerian geratu zen pintoreak gizarte nahiz diru mailan izan zuen hobekuntza, emazteari eta bere buruari eginiko erretratuetan ikusten den bezala. Izan ere, Saskia, emaztea, izan zuen eredu maiteena erretratuetan, harik eta [[1642]]an hil zen arte. Herbehereetako erretratugintza, talde irudiei dagokionez bereziki, eraberritu eta margolaritzako jenero nagusien mailara eraman zuen. Oro har, xehetasun errealistez beteriko irudiak agertzen ditu erretratuetan, eta marrazki naturalista oso zainduak; gorputz erdiko erretratuak egin zituen, batez ere, banakako erretratuen alorrean, baina gorputz osoko zenbait irudi aipagarri ere ditu, adibidez, ''Marten Soolmans'' eta ''Oopjen Coppit'' senar-emazteenak (1634; Rothschild bilduma, Paris).
 
[[Fitxategi:Rembrandt Harmensz.- vanThe RijnAnatomy 007Lesson of Dr Nicolaes Tulp.jpg|thumb|ezkerrera|320px|<small>''Nicolaes Tulp doktorearen anatomia ikasgaia'', [[1632]]<br />Mauritshuis, [[Haga]]</small>]]
Ezaugarri psikologikoen azterketa zorrotza, errealismoa eta teknika maisutasun handia (aberastasun handiko testurak eta argi efektu bikainak) dira koadro horien ezaugarri nagusiak. Aipagarriak dira erretratu ofizial ''aristokratikoak'' eta baita bere autoerretratuak eta emazteari egindakoak ere: ''Autoerretratua'' (1634, Gemäldegalerie, [[Berlin]]), ''Saskia irribarretsu'' (1633, Gamäldegalerie Alte Meister, [[Dresde]]), ''Maria Bockenolle'' (1634, Museum of Fine Arts, [[Boston]]), ''Gizona ekialdeko jantziekin'' ([[1635]], Rijksmuseum, Amsterdam), ''Maria Trip'' ([[1639]], Rijksmuseum, Amsterdam). Talde irudietan berrikuntza handiak egin zituen, adibidez ''Nicolaes Tulp doktorearen anatomia ikasgaia'' (1632, Mauritshuis, [[Haga]]); ordu arteko Herbehereetako erretratugintzan ohi ez bezala, pertsonaia guztiak ekintza berari lotuak agertzen dira koadro horretan. 1630eko hamarkadan utzi zuen agerian Rembrandtek nolako trebetasuna zuen argi-ilunekin jokatzeko, eta nolako sentsualtasunaz adieraz zitzakeen testurak. Gai erlijiosoko eta mitologikoko koadroetan nabarmena izan zen barrokismorako joera, naturalismoa eta emozioa adierazteko gaitasuna, humanismoa eta poesia lotzeko gaitasuna; joera horren erakusgarri dira ''Familia sakratua'' (1634-1635, Alte Pinakothek, [[Munich]])<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/136.htm |izenburua= La Sagrada Familia |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-10}}</ref>, ''Gurutzetik jaistea'' (1633, Alte Pinakothek, Munich)<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/135.htm |izenburua= El descendimiento de la cruz |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-10}}</ref>, Rembrandtek berak aitortu zuen bezala, ''Kristoren nekaldia'' gaiari buruzko bost oihal (1633-1639, Alte Pinakothek, Munich), ''Ganimedesen bahiketa'' (1635, Staatliche Kunstsammlungen Dresden)<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/4455.htm |izenburua= Rapto de Ganímedes |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-10}}</ref> eta ''Danae'' ([[1636]], [[Ermitage]], [[Leningrado]])<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/157.htm |izenburua= Danae |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-10}}</ref>. Garai hartan, azpimarratzekoak dira, azkenik, Amsterdam inguruko parajeetako paisaiak, kutsu fantastikokoak, argi efektu bikainekikoak, adibidez ''Harrizko zubiaren ikuspegia'' (1638, Rijksmuseum, Amsterdam)<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/147.htm |izenburua= Paisaje con un puente de piedra |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-10}}</ref>.