Ireki menu nagusia

Aldaketak

 
==== Arte bizantziarra ====
[[Fitxategi:Jesus-Christ-from-Hagia-Sophia.jpg|thumb|[[Pantokrator]] mosaikoa, [[Santa Sofia|Hagia Sofia]] basilikan.]]
{{sakontzeko|Bizantziar artea}}
Bizantziar artea [[Bizantziar Inperioa]]n garatu zen artea, eta era zabalago batean, inperio honen oinordekoena. Horrela, eta nahiz eta inperioa [[Erromatar Inperioaren gainbehera|Erromaren gainbeherarekin]] hasi eta [[Konstantinoplaren erorialdia|Konstantinoplaren hartzearekin]] 1453an amaitu, Europa Ekialdeko estatu [[Eliza ortodoxoa|ortodoxoek]], eta hein batean Mediterraneo ekialdeko estatu [[musulman]]ek, inperioaren kultura eta artea gorde zuten mendeetan zehar.
 
[[Bizantziar arkitektura]]ko arlo jorratuena erlijiozkoa zen, hau da, elizak eta monasterioak. Bizantziar elizen barruko [[mosaiko]]ak eta [[margolaritza|pinturak]] ez ziren ez apaingarri hutsak ez helburu didaktiko hutsez eginak ere. Dekorazioak jainkoaren erreinuaren distira adierazi behar zuen, batetik, eta [[liturgia]] ospatzeko giro egokia eskaini, bestetik. Dekorazioak aparteko garrantzia zuen bizantziar arkitekturan, barrualdeak sortzeko asmatua baitzen. Mosaikoez, margoez eta gur egiteko gauzez betea zegoen barrualdea, eliztarren arreta haietara erakartzeko.
 
Bizantziar mosaikoetan eta pinturetan [[arketipo (argipena)|arketipoen]] arabera irudikatu zen gizakia. Proportzioak eta formak aldez aurretik erabakitzen ziren, arau finko batzuen arabera. Mosaikoak eta [[ikono]]ak egiteko prozedurak, batetik, eta erabili beharreko [[kanon]]ek, bestetik, zehaztasunez definitzen zuten [[margolaritza|margolanaren]] nolakotasuna, eta baziren gainera pintoreentzako gida bereziak. Gorputzak bederatzi bururen altuera izan behar zuen eta hirurena gorputz enborrak. Aurpegiak hiretan zatitua egon behar zuen, eta sudurraren luzera hartzen zen banakotzat. Irudiak, beraz, erabateko perfektutasuna adierazi behar zuen. Elizako ikonografia [[Pantokrator]]raren edo [[Maria|Ama Birjinaren]] inguruan antolatzen zen. Kupulan edo [[abside]]aren sakongunean irudikatzen ziren hauek, absidean, Pantokratorraren aldamenean, [[aingeru]]ak edo [[profeta]]k irudikatzen ziren eta erdiko kupulako petxinetan berriz, lau [[ebanjelari]]ak.
 
==== Islamdar artea ====
30.283

edits