Antibiotikoekiko erresistentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 213.0.71.240 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Armendaritz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
Josu (eztabaida | ekarpenak)
40. lerroa:
== Erresistentzia duten patogenoak ==
 
[[Staphylococcus aureus]] da antibiotiko askorekiko erresistentzia garatu duen patogenoetako bat. [[Patogeno]] izan arren, [[mikrobio]] hau sarritan sudurreko mukosetan zein larruazalean egon daiteke pertsona askorengan gaixotasunik sortu gabe (mikrobioaren [[eramaile osasuntsuakosasuntsu]]ak dira). Erresistentzia garatu zuen lehen mikrobioa izan zen, 1947an -penizilina plazaratu eta lau urte geroago- [[penizilina]]rekiko erresistenteak ziren andui batzuk agertu baitziren. Penizilinaren ordez [[metizilina]] eta [[oxazilina]] erabili ziren bakterio honen andui erresistenteen aurka, baina urte batzuk geroago bi antibiotiko horiek ere ez ziren kaltegarriak patogeno horrentzat. Egun, [[bankomizina]] da Staphylococcus aureus-en aurka erabiltzen den antibiotikorik eraginkorrena, 2002. urtean erresistente berriak agertu baziren ere.
 
[[Streptococcus pneumoniae]], [[pneumonia|neumonia]] bakteriarraren eragilea, penizilinaren aurkako erresistentzia garatu du 1967az geroztik. [[Proteus]] generoaren espezie batzuek ere hainbat antibiotikoekiko lortu dute erresistentzia.