Leuzemia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orriaren edukiaren ordez, « * Kategoria:Minbizia Kategoria:Gaixotasun hematologikoak» jarri da
Etiketak: Ordezkatuta blanking Ikusizko edizioa
1. lerroa:
{{ohar medikoa}}
{{gaixotasun infotaula}}
[[Fitxategi:Acute leukemia-ALL.jpg|eskuinera|thumbnail|Leuzemia duen gaixo baten odol-zelulak, [[mikroskopio]]z ikusita]]
 
*
'''Leuzemia''' [[hezur-muin]]aren gaixotasun larria da, [[leukozito]] kopuruaren gehiegizko igoera eragiten duena. Hitza grezieratik dator (''leuko'' = λευκός, "zuri"; eta ''emia'', αἷμα = "odol"). "Odoleko minbizia"-ren izenarekin ere ezagutzen da.
 
Haurtzaroan agertzen den minbizirik ohikoena da: [[minbizi]]a duten haurren artean %30 baino gehiagok leuzemia dauka.
 
== Gaitzaren funtsa ==
 
Odoleko [[zelula]] guztiak hezur-muinean sortzen dira ([[globulu gorri|eritrozitoak]], [[leukozito]]ak eta [[plaketa]]k). Zelula horiek zelula aitzindari edo zelula amengandik sortzen dira, blasto izeneko zelulengandik. Leukozito mota bakoitza blasto batetik dator ([[linfozito]]ak linfoblastoetatik, mielozitoak mieloblastoetatik, etab). Leuzemia dagoenean blasto edo leukozitoen zelula aitzindari horiek etengabe ugaltzen dira hezur-muinean, odolera pasatuz gero. Esan liteke, beraz, leuzemia heldugabeko leukozitoen gehiegizko ugalketan datzala.
 
Zelula horien kopuru-igoera handiak [[ehun]] linfoide batzuen ([[bare (argipena)|barea]], [[gongoil linfatiko]]ak eta hezur-muinaren) hipertrofia eragiten du.
 
== Leuzemia-motak ==
 
Leuzemien sailkapena zenbait irizpideren arabera egiten da.
 
Aurreratze-erritmoaren arabera bi leuzemia mota daude: akutuak eta kronikoak. Akutuek progresio azkarra dute (tratatu ezean, 3 hilabeteetan heriotza eragiten dute), eta kronikoek motela.
 
Gaitzak jotako leukozito-moten arabera leuzemiak linfoideak dira ([[linfozito]]ak sortzen dituzten zelula aitzindarien -linfoblastoen- kopurua kontrolik gabe igotzen denean) edo mieloideak ([[granulozito]] batzuen zelula aitzindariak -mieloblastoak- etengabe ugaltzen direnean).
 
Leuzemiak egoki tratatzeko garrantzi handikoa da kaltetutako leukozito-mota zehazki ezagutzea. Hezur-muinaren analisiaren bitartez jakiten da hori.
 
Aurrekoa kontuan hartuta, lau dira leuzemia-mota ohikoenak:
 
* ''leuzemia linfoide akutua'': linfoblastoei eragiten diena. Haurrengan agertu ohi da.
 
* ''leuzemia mieloide akutua'': mieloblastoei eragiten diena. Helduengan agertu ohi da.
 
* ''leuzemia linfoide kronikoa'': linfozitoei eragiten die. Heldutako linfozitoen kopurua handitu egiten da. Pertsona zaharrek pairatu ohi dute.
 
* ''leuzemia mieloide kronikoa'': mielozitoei eragiten die. Helduengan agertu ohi da.
 
== Sintoma klinikoak ==
 
Orokorrean, leuzemia akutuak azkar garatzen dira, eta sintoma oso nabariak dituzte. Leuzemia kronikoen agerpena motelagoa da, eta zenbait kasutan asintomatikoak dira diagnostikatzen direnean.
 
Leuzemia gehienek sintoma hauek eragiten dituzte:
 
* [[sukar]]ra
* nekea
* [[anemia]]
* [[odoljario]]ak eta hematomak
* zurbiltasuna
* [[gongoil linfatiko]]en hantura
* hezur-mina (haurrengan, batez ere)
* [[infekzio]]ak harrapatzeko joera
 
Leuzemia guztietan zelula gaiztoen etengabeko ugalketak beste odoleko zelulen ekoizpena galarazten du ([[globulu gorri|eritrozitoak]], [[plaketa]]k...). Ondorioz, eritrozito gutxi dago odolean (anemia ekartzen duena) eta plaketa urriak ere (odol-jarioak eta hematomak errazten dituena). Horretaz gain, leukozitoen zelula aitzindarien gehiegizko ugalketak leukozito heldu gutxiren ekoizpena eragiten du. Leukozito helduen urritasun horrek azaltzen du leuzemiadunek infekzioak erraz harrapatzeko duten joera (leukozitoak baitira [[immunitate-sistema]]ren bizkarrezurra).
 
== Diagnostikoa ==
 
Bi dira diagnostikorako gehien erabiltzen diren probak:
 
* [[hemograma]]: odoleko zelulen aldakuntzak ikertzen dira (eritrozito, plaketa eta leukozito helduen urritasuna eta zelula aitzindari gaiztoen gehiegizko kopurua)
 
* [[mielograma]]: hezur-muinaren lagin baten azterketan datza. [[Anestesia]] erabiliz, puntzioaren bidez gaixoaren hezur baten hezur-muinaren odola ateratzen da, hori aztertuz jakiten baita zeintzuk diren leuzemiak kaltetu dituen leukozito-motak.
 
== Tratamendua eta pronostikoa ==
 
Leuzemia akutuak [[kimioterapia]]ren bitartez tratatzen dira, linfoblasto eta mieloblasto gaiztoak akabatzeko. [[Odol-transfusio]]ak ere ezartzen dira, batez ere gaitzaren lehenengo fasetan.
 
Leuzemia kronikoetan, kimioterapiaz gain, erradioterapia ere erabiltzen da.
 
Hezur-muinaren transplantea zenbait leuzemia sendatzeko baliagarria da. Egin aurretik hezur-muin bateragarria aurkitu behar da, sarritan oso korapilatsua dena.
 
Leuzemiaren pronostikoa leuzemia-motarekin eta gaixoaren adina eta egoera orokorrarekin dago lotua. Hala ere, azken urteotan gaixoen bizi-iraupena nabarmen hobetu da. Leuzemia linfoide akutua duten umeen %80a, esaterako, sendatu egiten da.
 
== Leuzemiaren kausak ==
 
Ezezagunak dira. Osagai genetiko bat gaitzaren atzean dagoela susmatzen da, zeharkako probak baitaude. [[Minbizi]] guztiekin gertatzen den moduan, [[immunitate-sistema]]ren akatsek ere gaitzaren agerpena erraz lezakete.
 
Frogatua da, bestalde, erradiazio ionizatzaileek leuzemia eragiten dutela. [[Hiroshima]]ko leherketa atomikoaren ondoren, esaterako, leuzemia kasu asko agertu ziren.
 
Sagu eta laborategiko beste animaliengan [[birus]] batzuek leuzemiak sortzen dituztela egiaztatu da. Gizakiaren kasuan jakina da ere birus batek ([[Epstein-Barr birus]]ak, [[mononukleosi infekzioso]]aren eragileak) leuzemiarekin antza handia duen [[linfoma]] bat sorrarazten duela ([[Burkitten linfoma]]).
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=13608 Leuzemia nola sortzen den jakin nahian]
* [http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=11738 A bitamina, leuzemia-zelulak hiltzeko]
 
[[Kategoria:Minbizia]]