Demokrazia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
92. lerroa:
=== Gidaritza ===
[[Fitxategi:Landsgemeinde Glarus, 2009.jpg|thumb|''[[Landsgemeinde]]'' bat Suitzako Glarus kantonamenduan, [[demokrazia zuzen]]aren adibide bat.]]
 
Baldintza ekonomiko eta sozialekin batera, baldintza huts-hutsik politiko bat ere ezinbestekoa du demokrazia modernoak, ordezkarien gidaritza, alegia. Gure sistema politikoetan goitik beherako harremana baita nagusi erabakiak hartzeko eta hiritarren onespena lortzeko, harreman horrexek eragiten du, ezinbestez, gidaritzaren beharra.
 
100. lerroa:
 
Esate baterako, oso kontu desberdinak dira demokrazia politiko bat hobetzea, edo demokrazia ezartzea. Izan ere, ez [[klase sistema]] irekia, ez balio sistema berdintasunean oinarritua, ez industri gizartea, ez eta balio demokratikoak dituzten gidariak dira ezinbesteko baldintzak demokraziak aurrera egin dezan edo demokrazia herrialde batean sor dadin. Baldintza esaten zaien horiek demokraziak ondo funtzionatzen duela esan nahi dute, eta, beraz, demokraziaren ondoriotzat har daitezke, demokraziaren aldez aurreko baldintzatzat bainoago. Arazoa ez da bakarrik ez dagoela baldintzarik demokraziaren arrakastari ezinbestean loturik denik, zeren eta kontua baita baldintza horiek guztiek alderdi historiko bat dutela, alegia, baldintza nagusi guztiak segida baten baitan aztertu behar dira, haien hurrenkera eta tempo-a aintzat harturik. Hala, adibidez, baldintza «objektiboak» (ekonomiazkoak eta gizartezkoak) ez dira hain garrantzitsuak demokrazia abian jartzeko, nola diren bai gidaritza eraginkor baten borondate finkoa eta bai hiritarren itxaropen multzoa bideratzeko ahalmena, hala sistema demokratikoak itxaropen horiek bere baitan har ahal izan ditzan, gainezka egin gabe. Horrexek desorekatzen eta hondatzen du hain zuzen sistema politiko bat, eta demokrazia bereziki, alegia, bat-batean hiritarren itxaropenak eta nahiak indar handiz gora egiteak eta sistema politikoak, berriz, horiek asetzeko gai ez izateak.
 
=== Demokraziaren bilakaera etorkizunean ===