Demokrazia: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
tNo edit summary |
||
30. lerroa:
=== Antzinako demokraziaren ezaugarriak ===
[[Fitxategi:Cleisthenes.jpg|thumb|[[Klistenes Atenaskoa|Klistenes]], "atenastar demokrazia"ren aita.]]
Demokrazia hitzaren esanahia hitzez hitz eta zehaztasun osoz Greziako demokrazian gorpuztu zen bete-betean, [[K. a. IV. mende]]an Atenasen indarrean egon zen tankeran hain zuzen. Aristotelesen ideal politikotik abiatuta, antzinako Greziako demokrazia komunitatearen bizimodu gisa antolatu zuten, eta hari esker hiritar estatusa zuten pertsona guztiak berdintasun juridiko eta politikoaz balia zitezkeen, zeinek bere eginkizun publikoa betetzeko, alegia, aldi berean agintari eta agindupeko izateko, hiritar guztien ideiak plaza publikoan eztabaidaturik. [[Aristoteles]]ek esana da gizabanakoa "animalia politiko" bat dela, eta ikuspegi aristoteliko hori biltzen zuen eredu horren arabera, demokrazia da mekanismorik egokiena eta osoena hiritarrek politikan egiaz parte har dezaten, bai legegintzan eta bai auzilaritzan. Eredu horretan, hiritarren biltzarra esaten zaionak du burujabetza politikoa, eta herritarrek denen artean dute boterea beren eskuko komunitateari dagozkion gai orokor guztietan, eta irizpide informalen bidez hautatzen dituzte kargu publikoak, bai zuzenean aukeratuz, bai zozketaz, bai txandaketaz. Esan ere daiteke Atenasko demos-ak geroztik beste edozein herrik izan duena baino kratos (botere) gehiago izan zuela; aldi berean mikrodemokraziaren funtzionamendu sinesgarriak Greziako demokrazian iritsi zuen mailarik gorena, ezin baitu hori baino hedadura zabalagoan zuzen eta egoki inondik ere funtzionatu. Demos-a biltzen zenean Atenasko sistema ?udal? demokrazia gisako bat zen bete-betean, non hiritar milaka batzuek agoran adierazten baitzuten bere adostasuna edo desadostasuna.
60. lerroa:
Hortaz, hutsegite handia litzateke gaur egungo hauteskundeetako parte hartzea greziar hiritarraren parte hartze zuzenaren parean jartzea; eta are hutsegite handiagoa, inondik ere, ?zuzeneko demokrazia? esaten zaion horren mekanismoek (herri ekimenak, [[erreferendum]]ak, etab.) gaur egungo demokraziaren eta Greziakoaren artean dagoen tarte ezin handiagoa bete dezaketela uste izatea. Gure demokrazia zeharkakoa da: hiritarren botere zuzena hauteskundeetara dago mugatua, herriaren ordezkari izango diren politikoak aukeratzera. Demokrazia modernoa arau eta prozedura multzo bat baizik ez da, konpromiso edo elkar hartze baten bidez gizarteko eta erakundeetako taldeek eta alderdiek beren arteko liskarrak bake bidez konpontzeko berariaz aukeratua.
[[Fitxategi:Election MG 3455.JPG|thumb|Botoa inportantea da oso egungo demokrazietan.]]
Demokrazia modernoaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
* hiritarrek zeharka parte hartzen dute botere politikoaren erabakietan, eta bitarteko politikoak behar dituzte beren nahiak eta interesak bideratzeko;
|