Esterilizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: Esterilizazioa eragile fisiko ala kimikoen bitartez produktu baten mikroorganismo guztien suntsiketa prozesua da. Desinfekzioarekin alderatuta, esterilizazioa askoz erangikorragoa d...
(Ez dago alderik)

21:41, 9 otsaila 2008ko berrikusketa

Esterilizazioa eragile fisiko ala kimikoen bitartez produktu baten mikroorganismo guztien suntsiketa prozesua da. Desinfekzioarekin alderatuta, esterilizazioa askoz erangikorragoa da, mikrobio guztiak akabatzen baititu; desinfekzioak, berriz, mikrobio patogenoak besterik ez ditu deuseztatzen.

Esterilizazioa beharrezkoa da giza jardueraren hainbat arlotan: osasun mailan, adibidez, funtsezkoa da klinika eta ospitaleetan, barneko gaixoen artean gaitz infekziosoak saihesteko. Zenbait laborategitan ere ahalik eta esterilitate gehienarekin lan egin behar da, kutsadura mikrobiologikoek emaitzak alda ez ditzaten. Gauza bera gertatzen da janari industria askotan.

Esterilizazioa agente fisiko ala kimikoen bitartez gauzatu daiteke.

  • Agente fisikoen artean, beroa da erabilienetariko bat: bero lehorra (labeetan) zein bero hezea (autoklabeetan) erabili ohi da. Beroak mikrobioen egitura zelularra desegiten du, baita erresistentzia formak ere (esporak). Erradiazioak (ultramorea, ionizatzailea...), iragazketa eta ultrasoinuak esterilizazio prozesuetan jarduten duten beste eragile fisikoak dira.
  • Eragile kimikoen artean aipagarriak dira fenolak, alkoholak, metal halogenoak (fluorra, kloroa, bromoa eta iodoa), metal astunak (merkurio, zilarra...) eta gas mikrobizidak (etileno oxidoa, esate baterako).