Oxigeno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
89. lerroa:
 
== Historia ==
 
[[Fitxategi:PriestleyFuseli.jpg|thumb|left|150px|[[Joseph Priestley]].]]
 
Oxigenoa [[Joseph Priestley]] ingeles kimikariak eta [[Carl Wilhelm Scheele]]k aurkitu zuten 1771n, bakoitzak bere aldetik, baina normalean Priestleyri ematen zaio lehentasuna, aurkikuntza argitaratzen lehena izan zelako.
 
1775az geroztik [[Antoine Lavoisier]]rek oxigenoaren ezaugarri nagusiak azaldu zituen, airean eta uretan zegoela aurkitu zuen, eta errekuntzarako eta arnasketarako oxigenoak duen garrantzia azpimarratu zuen. Azidoak eratzeko ezinbestekoa zela uste zuelako ''oxigeno'' deitu zion 1777an.
 
=== Lehenengo esperimentuak ===
[[Fitxategi:Philos experiment of the burning candle.PNG|alt=|ezkerrera|thumb|248x248px|Filonen esperimentuak ondorengo [[Ikertzaile|ikertzaileei]].]]
[[Errekuntza|Konbustio]] eta airearen arteko erlazioaren gainean egin zen lehenengo esperimentu ezagunetakoa, [[Bizantzioko Filon]]<nowiki/>ek garatu zuen [[K.a. II. mendean]]. ''Pneumatika'' izeneko obran. Filonek ikusi zuen piztutako kandela baten gainean alderantziz jarritako ontzi bat jartzen bazen, eta ontzi honen lepoa urez inguratzen bazen, likidoaren zati bat ontziaren lepotik igotzen zela.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jastrow,|abizena=Joseph.|izenburua=Story of human error.|argitaletxea=Ayer Co Pub|data=1936|url=https://www.worldcat.org/oclc/948821726|isbn=0836905687|pmc=948821726|sartze-data=2018-11-01}}</ref> Esperimentu honen emaitzak ikusita, suposizio bat egin zuen, suposizio okerra hain zuzen ere. Suposizio horren arabera airearen zati bat sua [[Elementu klasikoak|elementu klasikoan]] bilakatzen zen. Ondorioz, kristalen poroetatik ihes egiteko gai zen. Mende batzuk geroago, [[Leonardo da Vinci]]<nowiki/>k ikusi zuen airearen zati bat arnasketa eta konbustioan kontsumitzen dela.<ref name=":0">Cook, Gerhard A.; Lauer, Carol M. (1968). «"Oxygen"». ''The Encyclopedia of the Chemical Elements'' (en inglés). Nueva York: Reinhold Book Corporation. p. 499. <small>LCCN 68-29938</small></ref>
 
[[XVII. mendea]]<nowiki/>ren amaieran, [[Robert Boyle]]<nowiki/>k airea konbustiorako beharrezkoa dela egiaztatu zuen. [[John Mayow]] kimikari ingelesak, Boyleren lana perfekzionatu zuen konbustioa emateko airearen zati bat, ''spiritus nitroaereus'' edo ''nitroaereus'' izena eman ziona, besterik ez dela behar adieraziz.<ref name=":1">contribuidores de la ''Britannica'' (1911). «John Mayow». ''[[Encyclopædia Britannica|Encyclopaedia Britannica]]'' (en inglés) (11ª edición). Archivado desde el original el 5 de febrero de 2008. Noiz kontsultatua: 2012ko uztailaren 22a.</ref> Esperimentu batean aurkitu zuen bai arratoi zein piztutako kandela bat ur gainean jarritako edukiontzi itxi batean jartzen badira, ura edukiontzitik gora igotzen dela, eta ur horrek airearen hamalauren bat ordezkatzen del kandela itzali edo arratoia hil baino lehen.<ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Stine, William|abizena=R.|izenburua=Applied chemistry|argitaletxea=D.C. Heath|data=1994|url=https://www.worldcat.org/oclc/30319088|edizioa=3rd ed|isbn=0669327271|pmc=30319088|sartze-data=2018-11-01}}</ref> Horren ondorioz, ''nitroaereus'' arnasketa zein konbustio bidez kontsumitzen dela suposatu zuen.
[[Fitxategi:Georg Ernst Stahl.png|thumb|222x222px|[[Georg Stahl]]<nowiki/>ek [[Flogistoaren teoria|flogistoren teoria]] garatzen eta hedatzen lagundu zuen.]]
Mayowek behatu zuen, [[Antimonio|antimonioa]] berotzean pisuz handitzen zela. Horren ondorioz, ''nitroaereus'' antimonioarekin konbinatu zela ondorioztatu zuen.<ref name=":1" /> Horrez gain, birikak ''nitroaereus''a airetik banatu eta odolera pasatzen zuela pentsatu zuen. Baita, izakien beroa eta mugimendu muskularra ''nitroaereus'' eta gorputzeko zenbait substantzien arteko erreakzioaren produktuak zirela.<ref name=":1" />  Mayowek esperimentu horien inguruko txosten eta ideiak ''Tractatus duo'' izeneko obran argitaratu zituen 1668an.<ref name=":2" />
 
=== Flogistoren teoria ===
[[Robert Hooke]]<nowiki/>k, [[Ole Borch]]<nowiki/>ek, [[Mijail Lomonosov]]<nowiki/>ek eta [[Pierre Bayen]]<nowiki/>ek oxigenoa ekoiztu zuten [[XVII. mendea|XVII.]] eta [[XVIII. mendea|XVIII. mendeetan]] egin ziren hainbat esperimentuetan, baina horietako inork ez zuen [[Elementu kimiko|elementutzat]] antzeman.<ref name=":3">{{Erreferentzia|izena=Emsley,|abizena=John.|izenburua=Nature's building blocks : an A-Z guide to the elements|argitaletxea=Oxford University Press|data=2001|url=https://www.worldcat.org/oclc/46984609|isbn=0198503415|pmc=46984609|sartze-data=2018-11-01}}</ref> Horren arrazoia, [[Flogistoaren teoria|flogistoren teoria]] erabili zutelako ustea dago. Izan are, hori da garai horretan [[Errekuntza|konbustioa]] eta [[Korrosio|korrosioa]] azaltzeko erabiltzen zen teoria nagusia.
 
Teoria hau 1667an sortu zuen [[Johann Joachim Becher]] kimikari alemaniarrak eta [[Georg Stahl]]<nowiki/>ek birmoldatu zuen 1731n.<ref>{{Erreferentzia|izena=Morris, Richard,|abizena=1939-2003.|izenburua=The last sorcerers : the path from alchemy to the periodic table|argitaletxea=Joseph Henry Press|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/53987497|isbn=0309505933|pmc=53987497|sartze-data=2018-11-01}}</ref> Teoria honen arabera, konbustioa emateko gai diren material guztiak bi zatiz osatuta daude: flogisto izeneko zati bat, substantzia erretzean aireratzen zena, eta bestea, konbustioa eman eta gero errauts bihurtuko zena.<ref name=":0" />
[[Fitxategi:Carl Wilhelm Scheele from Familj-Journalen1874.png|thumb|182x182px|[[Carl Wilhelm Scheele|Carl Wilheim Scheele]]<nowiki/>k lehenago egin zuen aurkikuntza Priestleyek baino, baina beranduago argitaratu zuen.]]
[[Sukoitasun|Sukoiak]] diren eta hondar gutxi uzten duten materialak, hala nola, egurra edo ikatza flogistoz eratuta zeudela uste zuten batik bat. Ostera, sukoiak ez diren [[burdina]] bezalako materialak flogisto gutxi zutela.<ref name=":0" /> Teoria honen faltsutasunaren aztarnetako bat metalak oxidazioa jasatean pisua irabazten zutela izan zen (berez flogisto zati galdu beharko luketenean).
 
=== Aurkikuntza ===
Oxigenoa [[Carl Wilhelm Scheele]] farmazeutiko suediarrak aurkitu zuen 1772 inguruan, [[merkurio oxidoa]] eta zenbait [[nitrato]] berotzean oxigeno gaseosoa sortu zuenean.<ref name=":0" /> Scheelek «suaren airea» izena eman zion gasari. Aurkikuntzaren inguruko txosten bat idatzi zuen «Chemische Abhandlung von der Luft und dem Feuer» izena eman ziona. 1775ean editoreari bidali zion eta 1777ra arte ez zen argitaratu.<ref name=":3" />
 
Bien bitartean, 1774ko abuztuaren 1ean, [[Joseph Priestley]] elizgizon britaniarrak esperimentu bat egin zuen, zeinetan eguzki argia [[Merkurio (II) oxidoa|merkurio (II) oxidoaren]] (HgO) gainean enfokatzen zuen kristalezko hodi baten barnean. Esperimentuan gas bat kanporatu zen «aire desflogistikatu» izan eman ziona.<ref name=":0" /> Priestleyek ikusi zuen kandelak biziki su hartzen zutela gas horrekin, baita, arratoia aktiboago zegoela eta gehiago bizi zela gas hori arnasten zuen bitartean.<ref name=":3" />
[[Fitxategi:PriestleyFuseli.jpg|thumb|left|150px196x196px|Aurkikuntza [[Joseph Priestley]]-i esleitzen zaio.]]
Pristleyek 1775ean argitaratu zituen bere aurkikuntzak «An Account of Further Discoveries in Air» izeneko artikuluan.<ref name=":0" /><ref>{{Erreferentzia|izenburua=XXXVIII. An account of further discoveries in air. By the Rev. Joseph Priestley, LL.D. F.R.S. in letter to Sir John Pringle, Bart. P.R.S. and the Rev. Dr. Price, F.R.S|orrialdeak=384–394|hizkuntza=en|data=1775-01-01|url=http://rstl.royalsocietypublishing.org/content/65/384|aldizkaria=Philosophical Transactions|zenbakia=65|issn=0261-0523|doi=10.1098/rstl.1775.0039|sartze-data=2018-11-01}}</ref> Pristleyek lehenago argitaratu zuenez egindako aurkikuntza, bera hartzen da oxigenoaren aurkikuntzaren egiletzat.
 
=== Lavoisierren kontribuzioa ===
Garai hartan zalantzan jarria izan zen arren, Lavoisierrek [[Oxidazio|oxidazioari]] buruzko lehenengo esperimentu kuantitatibo egokiak aurrera eraman zituen eta konbustioaren funtzionamenduaren inguruko lehenengo azalpen zuzena eman zuen.<ref name=":0" /> [[1774]]<nowiki/>an hasitako esperimentu horiek eta antzeko beste esperimentu batzuk erabili zituen [[Flogistoaren teoria|flogistoren teoria]] bertan behera uzteko eta Pristleyek eta Scheelek aurkitutako substantzia [[elementu kimiko]] bat zela frogatzeko.
[[Fitxategi:Antoine lavoisier.jpg|thumb|162x162px|[[Antoine Lavoisier]]<nowiki/>rek [[Flogistoaren teoria|flogistoren teoria]] bertan behera utzi zuen.]]
Esperimentu batean Lavoisierrek ikusi zuen ez zela pisu gehikuntza globalik sortzen [[Eztainu|eztainua]] eta airea edukiontzi itxi batean berotzen zirenean.<ref name=":0" /> Horren ordez, edukiontzia zabaltzean edukiontzi barrura airea bat-batean sartzen zela ikusi zuen edukiontzi barrura, beraz, horrek, edukiontzi barruko aire zati bat kontsumitu egin zela adierazten zuen. Horrez gain, eztainuaren pisua handitu egin zela ikusi zuen, eta pisu gehikuntza hori edukiontzia zabaltzean, edukiontzi barrura sartutako airearen pisuaren berdina zela. Esperimentu hori eta konbustioari buruzko beste hainbat 1777an argitaratu zen ''[[Sur la combustion en général]]'' izeneko liburuan bildu ziren.<ref name=":0" /> Obra horretan, airea bi gasen nahastea dela frogatu zuen: «funtsezko airea», konbustioa eta arnasketa emateko beharrezkoa dena, eta bestea, ez zena ez konbustiorako ez arnasketarako behar, geroago [[nitrogeno]] izena hartuko zuena.<ref name=":0" />
 
Lavoisierrek «funtsezko airea»-ri oxigeno izena eman zion 1777an, [[Greko klasiko|grekotik]] abiatuz ὀξύς (''oxys'') (“[[azido]]” esan nahi duena) eta -γενής (''-genēs'') (“sortzaile” esan nahi duena), azidoak eratzeko ezinbestekoa zela uste zuelako.<ref>Parks, G. D.; Mellor, J. W. ''Mellor's Modern Inorganic Chemistry'' (ingelesez) (6. edizioa). Londres: Longmans, Green and Co.</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Breve historia de la quimica / Introduccion a Las Ideas Y Conceptos De La Quimica / Introduction to Ideas and Concepts of Chemistry.|argitaletxea=Alianza Editorial Sa|data=2010|url=https://www.worldcat.org/oclc/701020154|isbn=9788420664217|pmc=701020154|sartze-data=2018-11-01}}</ref> Baina denbora bat pasa ondoren, kimikariak, bereziki [[Humphry Davy]]<nowiki/>k 1812an, Lavoisierrek huts egin egin zuela konturatu ziren. Izan ere, [[Hidrogeno|hidrogenoa]] da azidoak eratzen dituen oinarria, baina ordurako ''oxigeno'' izena zabaldua zegoen.
 
== Erabilerak ==