Lamina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Informazioa osatu lamina eraikitzaileei buruz.
Informazioa osatu. Uretako laminak eta lamina eraikitzaieaak bereiztu
1. lerroa:
{{Beste erabilpenak|pertsonaia mitologikoari|Berriatuako leizea|Laminak}}'''Lamia''' [[Euskal Herriko mitologia|euskal mitologiako]] izaki bat da. Bi motakoak daude. Anuntzi Arana antropologoak "lamina eraikitzaileak" eta "Ur bazterretako laminak" izena eman die. Mitologiako beste jeinu legez, batzuetan gizakiei laguntzen diete eta bestetan kalte. Edonola ere jendearekin harremanak dituzte, jendea bisitatzen edo haien aurrean agertzen. <ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Arana, Anuntxi, (1947-|abizena=)|izenburua=Euskal mitologiaz : jentilak eta kristauak|argitaletxea=Elkar|data=[2008]|url=https://www.worldcat.org/oclc/863179178|isbn=9788497835695|pmc=863179178|sartze-data=2018-11-01}} 65-72 or.</ref>
 
== Ezaugarriak ==
 
==== Ur bazterretako laminak ====
20 ⟶ 22 lerroa:
|
|}
Lamia hauek [[erreka]] zuloetan egoten dira. Batzuek harpeetan dute egoitza, herrietatik hurbil, ez medi garaietan<ref name=":0" />. Ilea [[urre]]zko orraziaz orrazten ado, gutxiagotan, bren ohialeria ederrearen zabaltzen eta xukatzen<ref name=":0" />. Leku askotan [[ahate]] oinak dituzte, baina [[Ibaizabal]] inguruan eta [[Euskal Herriko kosta]]n arrain buztana dute. Oso ederrak dira, eta gizakumeak liluratzen dituzte. Antzekoa da [[Amilamia]], beste [[jeinu|irelu]] bat. Bakarrik edo taldean ager daitezke.
 
Kostaldeko lamiei, gerritik behera arrain direnei itsaslamia ere esaten zaie.
 
==== Lamia eraikitzaileak edo harginak ====
Euskal Herria ekialdean agertzen dira, eta gizon txikiak, deabrutxoak bezalakoak. Gazteluak zubiak eta elizak ere eraikitzen dituzte gau bakar batez. Harginak dira beraz beraz. Ipuinetan agertu ohi dira hika hitz egiten eta elkarri Gilen izenaz deitzen. Hauek egin zituzten [[Ligiko zubia]], [[San Martin eliza (Ezpeize)|Ezpeizeko]] eliza eta [[Arroze|Arrozekoa]].
 
==== Lamia Greziar mitologian ====
Lamia [[greziar mitologia]]n ere ageri da. Belos erregearen alaba zen (beste ohitura batzuen arabera, [[Poseidon]] eta Libiaren alaba) eta [[Zeus]] jainkoaren maitalea. Horregatik [[Hera]] jainkosa jeloskortu egin zen eta Lamiaren seme-alabak hil. Gainera, begiak ixteko gaitasuna kendu zion, seme-alaben heriotza betiko ikus zezan.
 
== Elezaharrak ==
Lanean laguntzen diete opari bat ematen dietenei; honela, zubi batzuk lamiek egindakoak dira: Ebraingoa ([[Bidarrai]]), Azalaingoa ([[Andoain]]), Urkulukoa ([[Leintz Gatzaga|Leintz-Gatzaga]]), [[Liginaga-Astüe|Ligikoa]]…... Gauez egiten dituzte eraikuntzok.
 
Nekazariren batek erreka-ertzean janaria uzten bazien, gauez jaten zuten lamiek, eta horren truke, lurra goldatu edo bukatu gabe utzitako lana amaitzen zioten.
 
Zenbait kondairatan ur bazterretako lamiek laguntza eskatzen diote emagin bati, honek lagundu eta lamiek oparitan ogi zuria, oihal eder bat edota beste opariren bat emango diote.
 
Mutila batez maitemintzen da lamia bat ipuin batzuetan, harik eta mutil horrek, bere maiteñoa lamia dela deskubritzen duen arte.
 
Beste batzuetan laminak etxe bat bisitatzen du, bertako janaria eske. Laminak trukean zerbait emango dio edo ez bertioaren arabera. Azkenik, etxeko gizonak lamia zigortzen du eta honek ihes egiten du.<ref name=":0" />
 
Ostadarraren muturrean lamia bat egoten da ilea orrazten, eta eguzkiak bere adatsean joz zabaltzen du ostadarra.
 
Lamia arrak ere badira etaarrek sekulako indarra dute. Gauez trikuharriak egiten dituzte batzuetan, eta etxeetan sartzen dira askotan etxekoak oheratutakoan. Izen desberdinak dauzkate: Maideak, Mairiak, Intxixuak (Oiartzunen), Saindi Maidi (Nafarroa Beherea).
 
Lamia gehienak desagertu omen dira, mendietan baselizak eraiki zirenean.
 
== Toponimia ==
Toponimian asko dira lamiekin lotura duten izenak: Lamera eta Lamerapunte Bermeon, Lamikiz Markinan, Laminaputzu Zeanurin, Lamitegi Bedaion, Lamirain aranon, Lamusin Saran, Lamiñosin Ataunen, etab.
 
== Irudiak ==