Azkue biblioteka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «thumb|Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren egoitzan daude Bilbon. '''Azkue Biblioteka''' eta Artxiboa Euskaltza...»
(Ez dago alderik)

01:18, 1 azaroa 2018ko berrikusketa

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiarenak dira eta Bilboko Plaza Barrian daude. Goizez zabalik egoten da ikertzaile ororentzat. Bere helburua euskal kultura gaien ikerkuntzan eta hedapenean dihardutenei laguntzea da.[1]

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren egoitzan daude Bilbon.

Funtsen katalogoa oso zehatza da. Paperean eta digitalki kontsultatu daiteke. Zuzendaria Pruden Gartzia euskaltzain urgazlea da.

Kontsultatu daitezkeen liburuen artean aipagarrienak hauek dira:

  • Auspoa liburu-bilduma. Antonio Zavalak sortu zuena.
  • Principe de Viana aldizkaria.
  • Anaitasuna aldizkaria. Ale guztiak, 1953ko ekainetik 1982ko apirilera. 420 zenbaki, 6.395 artikulu.
  • Luis Villasantek idatzitako liburu osoak (41), liburu zatiak (106), artikuluak (769) eta edizio bereziak (13).
  • Nafarkaria astekaria. Euskaldunon egunkariak 1991tik 2002ra bitarte argitaratu zuen gehigarria.
  • Herri literatura jardunaldietako antologia.
  • Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak liburuaren inguruan eratutako datu-basea.[2]
  • Azkue sariketak (1975-1990). Resurreccion Maria Azkue liburu sarituak eleberri, olerki eta saio modalitateekin.

Erreferentziak

  1. «Azkue Biblioteka eta Artxiboa - Euskaltzaindia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
  2. Intxausti, Joseba. (2011). Euskararen Historia Soziala (EHS) : argibide bibliografikoak (Lehen emanaldia). Euskaltzaindia ISBN 9788495438683. PMC 771284684. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).

Kanpo loturak