Adolfo Guiard: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Tipografikoa
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura: Nicolas Viar Eguzkitza
10. lerroa:
Adolfo Guiard Larrauri, 1860ko apirilaren 10ean Bilbon jaio zen artista inpresionista izan zen. Bere gurasoak, Alphonse Guiard argazkilari frantsesa eta Juliana Larrauri izan ziren eta 11 neba-arreba izan zituen. Familia aberatsa izan ez bazen ere, maila ekonomiko ona zutela esan daiteke Guiardrek izango duen ikasketa prozesurako oso lagungarri izango dena. Hala ere, zailtasun ekonomikoak ere igaro zituzten batez ere 1865-1867 urteen artean aitaren argazkigintza estudioa erre zenean eta [[Bilboko setioa (1874)|1874ko karlisten bonbardaketen]] ondorioz.
 
Artearekiko lehenengo hurbilketa, [[:es:Nicolás de Viar y Egusquiza|NikolásNicolas Viar EgusquizaEguzkitza]]ren amari esker egin omen zituen, familiako laguna izan zena. Euskal idazle eta nazionalista honen arabera “nire amak oparitu zion Guiardi bere lehenengo akuarela kutxa. Hauekin, bi marina egin zituen nire amari oparitu zizkionak”. Hala ere, ziurtasunez dakiguna, arterako ibilbidea [[Antonio Lekuona]]ren estudioan hasi zuela da, [[Francisco Durrio|Paco Durrio]], [[Miguel Unamuno]] eta [[Anselmo Ginea|Anselmo Guinea]]<nowiki/>rekin batera.
 
16 urterekin, Bartzelonara alde egin zuen bere ikasketekin jarraitzeko. Zenbait datuen arabera aitaren aldeko aitonak bertan jaioa omen zen eta horrek artista erakarri zuela uste da, Erromara edo Madrilera ikastera joateak oso garestia izateaz gain bekarik edo mezenasik izan gabe. [[Manuel Losada]]<nowiki/>k esandakoaren arabera, Martin Alsina izan zuen irakasle hirian egon zen bitartean.