Katherine Mansfield: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
zuzenketa txikiak
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
 
'''Katherine Mansfield Beauchamp Murry''' ([[Wellington]], [[1888]]ko [[urriaren 14]]a - [[Fontainebleau]], [[1923]]ko [[urtarrilaren 9]]a), '''Katherine Mansfield''' izengoitiz ezaguna, [[Zeelanda Berria|Zeelanda Berrian]] jaiotako idazle [[britainiar]] [[Art Nouveau|modernista]] nabarmena izan zen. Batez ere [[ipuin]]ei esker da Mansfield ezaguna. Bizitza sentimental gorabeheratsua izan zuen eta 34 urte zeuzkala hil zen [[Tuberkulosi|tuberkulosiak]] jota.
 
[[Fitxategi:Katherine Mansfield Birthplace, New Zealand.jpg|thumb|Katherine Mansfield-en sorlekua, Thorndon, [[Wellington]].]]
 
==Biografia==
Kathleen Bowden Murray, jaiotza izenez Kathleen Beauchamp, 1888ko urriaren 14an jaio zen [[Wellington eskualdea|Wellingtonen]] (Zeelanda Berria), jatorri kolonialeko eta maila sozial altuko familia batean. Bera baino zaharragoak ziren bi ahizpa izan zituen eta anaia gazteago bat<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Katherine Mansfield House - Katherine Mansfield - Katherine Mansfield:1888 - 1923|data=2008-10-14|url=https://web.archive.org/web/20081014022656/http://www.katherinemansfield.com/mansfield/|sartze-data=2018-10-09}}</ref>. 1902an, hamalau urte zeuzkala, Londresera joan zen ikasketak burutzera bere bi ahizpekin batera. Bertan, institutura joateaz gain eskolako aldizkarian idatzi zuen eta biolontxelo-eskolak jaso zituen. Orduan egin zuen bere neska-lagun, eta gerora, maitale bihurtuko zenaren ezaguera: [[Ida Baker]]. Baina ikasketak amaitu bezain azkarrazkar gurasoek Wellingtonera itzultzeko agindu zioten. Itzuli orduko damutu zen baina, ez baitzuen gustuko Wellingtoneko bizitza, probintzianoa eta mundu ingelesetik aldenduta zegoena. 1908an Londresera itzuli zen, oraingoan betiko.
 
Ordurako biolontxelo-jotzaile ona zen Katherine eta musikaren arloan profesionalki aritzea zuen amets, baina aitak onartu ez eta inoiz ez zuen errealitate bihurtuko<ref>{{Erreferentzia|izena=Joanna|abizena=Woods|izenburua=Katherine Mansfield, 1888-1923|data=2007-06-08|url=https://doi.org/10.26686/knznq.v7i1.776|aldizkaria=Kōtare : New Zealand Notes & Queries|alea=1|zenbakia=7|issn=1174-6955|doi=10.26686/knznq.v7i1.776|sartze-data=2018-10-09}}</ref>. Berehala, bere garaiko artista asko bezala , [[bohemio]] egin zen.
 
Mutil bat ezagutu zuen, Garnet Trowell, baina harremanak ez zuen aurrera egin Katherine haurdun zegoen arren, mutilaren gurasoak kontra azaldu zirelako. 1909. urtean George Bowdenen ezaguera egin eta harekin ezkondu zen. Berehala utzi zuen Bowden ordea<ref>{{Erreferentzia|izena=Joanna|abizena=Woods|izenburua=Katherine Mansfield, 1888-1923|data=2007-06-08|url=https://doi.org/10.26686/knznq.v7i1.776|aldizkaria=Kōtare : New Zealand Notes & Queries|alea=1|zenbakia=7|issn=1174-6955|doi=10.26686/knznq.v7i1.776|sartze-data=2018-10-09}}</ref>. Ama etorri zitzaion bila eta Bavierako bainuetxe batera eraman zuen berekin. Han abortu natural bat izan eta espero zuen haurra galdu zuen. Nahigabe handia eragin zion horrek. Bavierako egonaldiak eragin nabarmena izan zuen bere idazkeran, han ezagutu zuen [[Anton Txekhov|Txekhoven]] obra ere, bere idatzietan eragin nabarmena izango zuena. 1910eko urtarrilean Londresera itzuli zen eta 12 istorio argitaratu zituen ditu ''The New Age'' aldizkarian. Ondoren, liburu gisa argitaratu ziren narrazio horiek, ''In a German pension'' (1911) izenburupean, baina ez zuen arrakasta handirik erdietsi. Hala eta guztiz ere, "Rythym" aldizkarira istorio bat bidali zuen, baina [[John Middleton Murry]] editoreak baztertu egin zuen, zerbait “ilunagoa” eskatuz. 1911n harreman bat hasi zuten, eta 1918an ezkondu egin ziren, baina "orain bai, orain ez" harremana zen, Ida Bakerekin partekatua. Batzuetan, Murryrekin egoten zen Katherine, beste batzuetan Bakerekin, eta beste aldi batzuetan elkarrekin bizi izan ziren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=KATHERINE MANSFIELD: A brief biography - Katherine Mansfield and J M Murry|data=2009-01-06|url=https://web.archive.org/web/20090106133224/http://www.katherinemansfield.net/life/briefbio2.htm|sartze-data=2018-10-09}}</ref>. 1915eko otsailean, Londresera joan zen bere anaia LeslieLeslierengana, ofizial bihurtzeko bidean zena. Une zoriontsua izan zen Katherinentzat, baina poztasunak ez zion asko iraun, Leslie urrian hil baitzen frontean.
 
Anaiaren heriotzak kalte handia egin zion, eta Zeelanda Berriko haurtzaroko oroitzapenetan murgildu zen, lehen beldurgarria zirudien leku batean. Hala eta guztiz ere, 1916aren hasieran bere garairik emankorrenean sartu zen eta Murryrekin zuen harremanak ere hoberantz egin zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Joanna|abizena=Woods|izenburua=Katherine Mansfield, 1888-1923|data=2007-06-08|url=https://doi.org/10.26686/knznq.v7i1.776|aldizkaria=Kōtare : New Zealand Notes & Queries|alea=1|zenbakia=7|issn=1174-6955|doi=10.26686/knznq.v7i1.776|sartze-data=2018-10-09}}</ref>.
18. lerroa:
1917ko abenduan, tuberkulosia hartu zuen eta Europa osoan zehar bidaiatzen hasi zen gaixotasunarentzako sendabide baten bila. Hala ere, osasun egoerak okerrera egin eta hemorragia handia izan zuen 1918ko martxoan<ref>{{Erreferentzia|izena=Joanna|abizena=Woods|izenburua=Katherine Mansfield, 1888-1923|data=2007-06-08|url=https://doi.org/10.26686/knznq.v7i1.776|aldizkaria=Kōtare : New Zealand Notes & Queries|alea=1|zenbakia=7|issn=1174-6955|doi=10.26686/knznq.v7i1.776|sartze-data=2018-10-09}}</ref>.
 
1918ko negua Ida Bakerekin batera San Remoko herri batean igaro zuen, Italian, eta Murry haiekin Gabonak igarotzera joan zen. Murry eta bien arteko harremana hotza zen, bananduta bizi baitziren, bata Londresen eta bestea Italian. Italian zegoen bitartean, alargundu berri zen aitaren bisita jaso zuen. Ordutik aurrera, itsu-itsuan ahalegintzenahalegindu dazen tuberkulosiarentzako sendabidea aurkitzen, baita ortodoxoak ez ziren metodoak erabiliaz ere.
 
1920an bere hirugarren liburua argitaratu zuen, ''Bliss and Other Stories'', eta arrakasta handia izan zuen. Bi urte geroago, 1922an argitaratu zuen bere laugarren liburua: Lorategiko festa (''The Garden Party''). Parisa joan zen, Fontainebleautik hurbil zegoen bainuetxe batera. Murryren bisita jaso zuen bertan 1923ko urtarrilaren 9an. Egun horretan bertan, biriketako bigarren odoljarioa izan eta 34 urterekin hil zen.
25. lerroa:
 
== Estiloa eta gaiak ==
Ipuin modernoaren sortzailetzat kontsideratua izan da Mansfield, bere obran Anton Txekhovek izan duen eragina nabarmenduz<ref>{{Erreferentzia|izena=Amitabh Shukla -|abizena=|urtea=|izenburua=kritiken hemeroteka » Lorategiko festa|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=https://kritikak.armiarma.eus/?p=5449|aldizkaria=kritikak.armiarma.eus|sartze-data=2018-10-16}}</ref>. Gaiei dagokienez, XX. mende hasierako burgesiaren erretratu gordin eta zehatza egiten du bere ipuinetan<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Goiko klasearen erretratu gordina|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1598/036/001/2012-01-22/goiko_klasearen_erretratu_gordina.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-10-16}}</ref>. Gizakien jokaerak xehe deskribatzeko joera agertzen du<ref>{{Erreferentzia|izena=Amitabh Shukla -|abizena=|urtea=|izenburua=kritiken hemeroteka » Sentiberatasuna detaileetan|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=https://kritikak.armiarma.eus/?p=5398|aldizkaria=kritikak.armiarma.eus|sartze-data=2018-10-16}}</ref>, detaile txikietan arreta jarriz eta kontatu nahi dituen bizitza-zatiak bikain deskribatuz. Emakumeak dira maiz pertsonaia nagusiak. [[Anton Garikano|Anton Garikanok]] ''Lorategiko festa''ko hitzaurrean dioenez: “Hori da, azken batean, K.M.-en ardura: giza jokabidearen berri ematea, bere kontraesan eta gordintasunekin, modu poetikoan”<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Katherine Mansfield - Lorategiko festa|url=https://armiarma.eus/unibertsala/mansfield/|aldizkaria=armiarma.eus|sartze-data=2018-10-16}}</ref>.
 
== Obra ==