Francisco Cano Consuegra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Pertsona infotaula}}
{{Pertsona infotaula}}'''Francisco Cano Consuegra''' ([[La Carolina]], 1955-Tarrasa[[Terrasa]], 2000) [[PP|Alderdi Popula]]<nowiki/>rreko<ref>{{Cite web|url=http://www.pp.es/content/francisco-cano-consuegra}}</ref> politikari bat izan zen, ETAk hil zuena, 2000ko abenduaren 14an.
 
== Biografia ==
Francisco Cano Consuegra ETAren biktima bat da, erakunde terroristak Terrassan 2000. urtearen abenduaren 14an hil zuena. Iturgintza-enpresa txiki bat zuen eta Alderdi Popularreko zinegotzia zen [[Viladecaballs-eko]] udalerrian. Ezkonduta zegoen eta bi alaba zituen. Hil zutenean 45 urte zituen.<ref>{{Cite web|url=https://www.fpev.es/index.php/es/15-victimas/ficas-victimas/67-francisco-cano-consuegra}}</ref>
 
=== '''Hilketa''' ===
Gaztelugatxe edo Bartzelona komandoak Francisco Cano Consuegra hartu zuen helburu<ref>{{Cite news|url=https://elpais.com/diario/2001/01/24/espana/980290821_850215.html}}</ref> eta berari buruzko informazioa bildu zuen internet eta prentsaren bitartez. [[Fernado García Jodrá]] eta [[Lierni Armendaritz González Langarika]] etarreketakideek Francisco Cano zelatatu zuten bere etxean eta iturgintza-lantegian. 2000ko abenduaren 14an, Lierni Armendaritz eta García Jodrá Francisco Canoren etxera abiatu ziren.
 
Zinegotziak bere aparkalekuan utzi zuen [[Citroën C-15]] furgoneta 1:45ak aldera. Bihurkin bat erabiliz, Lierni Armendaritzek ibilgailuaren maletategiaren sarraila bortxatu zuen eta García Jodrák bonba-lapa bat jarri zuen, lehergailu kilo batekin. 2000ko abenduaren 14an, Francisco Cano Consuegra bere etxebizitzatik atera zen, 7:45etan, bere iturgintza-lantegira joateko.<ref>{{Cite news|url=https://ultimahora.es/noticias/nacional/2000/12/14/877745/asesinado-en-atentado-un-concejal-del-pp.html}}</ref><ref>{{Cite web|url=http://www.rtve.es/memoriadevida/detalle.php?id=820}}</ref> Ibilgailua hartu eta Olesa eta Montserrat arteko errepidean geldialdi bat egin zuen, gosaria hartzeko. Ondoren, zinegotziak bere egunerokotasunarekin jarraitu zuen, bere ibilgailua gidatuz.<ref>{{Cite news|url=https://www.lavozdegalicia.es/noticia/espana/2000/12/14/eta-responde-pacto-paz-asesinato-fontanero/0003_334717.htm}}</ref> 10:50ak aldera, kotxeak eztanda egin zuen. Danbatekoa kilometro bateko distantzian entzun zen. Francisco Cano oso larri geratu zen<ref>{{Cite web|url=http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/2000/12/15/017.html}}</ref>  eta kotxearen zatiak 30 metroko erradio batean sakabanatu ziren.<ref>{{Cite news|url=https://elpais.com/diario/2000/12/15/espana/976834801_850215.html}}</ref>
 
Berehala Udaltzaingoa eta [[anbulantzia]] bertaratu ziren. Francisco Canok laguntza eskatzen zuen, burua eta sorbaldatik odola zeriolarik. Baina oraindik bizirik zegoen.<ref>{{Cite web|url=http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/2000/12/15/018.html}}</ref> Mutua de Tarrasa ospitalera eraman zuten, egoera kritikoan, burezur-garuneko traumatismo batekin eta ipurmasailean eta bizkarraren beheko partean eta peritoneo inguruan leherketak eragindako zauri oso larriekin. Hemorragiak gelditzeko operazio baten ondoren, 13:45etan hil egin zen.
 
Gertakari hauen ondorioz, 2003an Lierni Armendaritz González Langarika, Fernando García Jodrá, [[Laura Riera]] eta [[Zigor Larredonda]] prozesatu zituzten<ref>{{Cite news|url=https://www.lavanguardia.com/politica/20030121/51262765725/procesados-cuatro-miembros-del-comando-barcelona-por-el-asesinato-de-un-edil-del-pp.html}}</ref> eta Auzitegi Nazionalaren Zigor-arloko Salaren Laugarren Atalak epaia eman zuen 2004ko azaroan. Lierni Armendaritz González Langarika eta Fernando García Jodrári 47 urteko zigorra ezarri zieten.<ref>{{Cite news|url=https://www.lavanguardia.com/politica/20041017/51262799329/el-fiscal-pide-de-30-a-47-anos-para-el-comando-barcelona-por-el-asesinato-de-un-edil-del-pp.html}}</ref> Laura Riera eta Zigor Larredonda, aldiz, absolbitu egin zituzten.<ref>{{Cite web|url=http://www.rojoynegro.info/articulo/sections/la-audiencia-nacional-abuelve-laura-riera-zigor-larredonda-0}}</ref>
 
Hilketa honen ondoren, ETAk ez zuen aldarrikapen zehatzik egin.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
<references />
 
== Bibliografia ==
 
* (Gaztelaniaz){{es}} MERINO, A., CHAPA, A., Raíces de libertad, 2011''.'' 217-223 orrialdeak. FPEV. [[Special:BookSources/9788461506484|978-84-615-0648-4 ISBN]]
 
[[Kategoria:2000ko heriotzak]]
{{bizialdia|1955eko|2000ko|Cano, Francisco}}
[[Kategoria:1955eko jaiotzak]]
[[Kategoria:Jaén probintziako jendea]]
[[Kategoria:ETAk hildakoak]]
[[Kategoria:Kataluniako politikariak]]
[[Kategoria:Espainiako Alderdi Popularreko politikariak]]