Rainer Maria Rilke: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
5. lerroa:
== Biografia ==
=== 1875-1926 ===
Rilkek Pragan igarotako haurtzaro eta gaztaroa ez ziren oso zoriontsuak izan. Aita, Josef Rilke ([[1838]]–[[1906]]) burdinbideetako ofiziala zen eta ama, Sophie Entz (1851–1931), jatorri [[judu]]ko industrialari familia batekoa. Ezkontza [[1884]]ean apurtu zen, Sophiek etxetik alde egin zuenean. Ama eta semearen arteko erlazioa ez zen oso ona izan. Izan ere, amak ezin izan zuen gainditu alaba zaharrenaren heriotza, eta René ([[frantses]]ez "berpiztua") bost urte berebete zituen arte neskaz janztera behartu zuen<ref name=freed>Ralph FREEDMAN: [http://www.washingtonpost.com/wp-srv/style/longterm/books/chap1/lifeofapoet.htm Life of a Poet: Rainer Maria Rilke] Washingtonpost.com</ref>.
 
Aitak behartuta, [[1886]]ean René [[Sankt Pölten]]go eskola militarrean sartu zen, baina [[1891]]ean, osasun arazoak zituela eta, utzi behar izan zuen. Aurrerago idatzi zuenez, eskola militarrean igaro zituen urteak erabateko sufrikarioa izan ziren<ref name=freed/>. [[1892]]tik [[1895]]era arte eskola pribatuak jaso zituen, eta azken urte horretan Pragako unibertsitatean sartzea lortu zuen. Pragan, lehenik, eta [[Munich]]en, gero, arte, literatura, artearen historia eta filosofia ikasketak egin zituen. Pragatik alde egin ostean izena aldatu zuen, René Mariaren ordez Rainer Maria hartuz.