Espresionismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
[[XIX. mendea]]ren bukaeratik 1925. urte ingurua arte, [[Lehen Mundu Gerra]]ren aurreko giro gorabeheratsu eta ilunaren inguruan zabaldu zen espresionismoa, Alemaniatik Europa guztira. Margolaritzari dagokionez, [[inpresionismo]]aren eta naturalismoaren kontrako erreakzio gisa antolatu zen higikunde espresionista. Aitzindariak [[Vincent van Gogh]], [[Edvard Munch]], [[James Ensor]], [[Georges Rouault]] eta [[Gustav Klimt]] izan ziren. Artista espresionistak bere sentiberatasunaren arabera irudikatzen du mundua: norberaren ikuspuntuak eta ikusmoldeak moldatzen dute errealitatea.
 
Alemanian bi taldek jarri zituzten estetika modu berri haren oinarriak: ''[[Die Brücke]]'' eta ''[[Der Blaue Reiter]]'' taldeek hain zuzen. Die Brücke (euskaraz ''Zubia'') taldea [[1905]]ean sortu zen, [[Dresden]] hirian, tradizio akademikoarekin hautsi eta orduko gizarteari aurre egin nahiak elkartzera bultzatu zituen artista batzuen ekimenez. Talde hartatik sortu ziren Alemaniako espresionismoaren lehenengo adierazpenak. Taldearen burua [[Ernst Ludwig Kirchner]] pintorea ([[1880]]-[[1938]]) izan zen. ''Der Blaue Reiter'' (euskaraz ''Zaldun urdina'') taldea, berriz, 1910ean sortu zen, [[Munich]]en, artearen adierazpideak berriztatzeko asmoz bildu ziren pintore batzuen ekimenez. Taldearen fundatzaileak [[Vasili Kandinski]] ([[1866]]-[[1944]]) eta [[Franz Marc]] ([[1880]]-[[1916]]) margolariak izan zirennu peioziren.....
 
== Erreferentziak ==