Lehen sektore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
46. lerroa:
 
== Abeltzaintza ==
Abeltzaintza etekin bat lortzeko asmoz [[Abere|azienda]] edo [[Abere|abereak]] zaindu eta hazteaz arduratzen den lehen sektoreko jarduera ekonomikoa da, ondoren haien [[Haragi|haragia]], [[Esne|esnea]], [[Larru|larrua]], [[Arrautza (janaria)|arrautzak]], [[Ile|ilea]] [[Ezti|eztia]] eta abar eta aprobetxatzeko, lanerako indar gisa edo besterik gabe ugalketarako erabiltzeko.
 
Azienda bi taldetan sailkatzen da: azienda larria ([[Behi|behiak]], [[Behi|zezenak]] eta [[Zaldi|zaldiak]]) eta azienda xehea ([[Ardi|ardiak]], [[Txerri|txerriak]] eta [[Ahuntz|ahuntzak]]).
 
Abeltzaintza handituz joan den jarduera bat da. Planetaren azaleraren %30 [[Larre|larrez]] estalia dago, eta azienda elikatzeko bazka sortzeko erabiltzen da landu daitezkeen lurren %33. Azken 50 urteetan haragi-ekoizpena bikoiztu egin da eta esnearen [[Kontsumo|kontsumoak]] gora egin du garatzen ari diren herrialdeetan.
 
Animalia-espezie ugarienak honako hauek dira; behi-, ardi-, txerri- eta hegazti-[[Abere|aziendak]]. Leku batzuetan ahuntz- eta zaldi-aziendak garrantzitsuak dira, [[kunikultura]] edo untxi-hazkuntza, eta erle-hazkuntza. Azken mendean, arraza hautatuak lortu dira, eta aziendari eragiten dioten gaixotasun asko daude. Teknologiari esker, ekoizpena handitu da, eta produktuak beste herrialde batzuetara garraiatzeko aukera dago.
 
=== Abeltzaintza motak ===
 
* [[Sedentario (argipena)|Abeltzaintza sedentarioa]] Abeltzaintza hedatuena da. Azienda ez da aldatzen janaria lortzeko; larreak ditu edo [[Pentsu|pentsuarekin]] elikatzen da.
 
* Abeltzaintza nomada Etengabe aldatzen da lekuz larreak bilatzeko. Azienda zaintzen duten pertsonak ere aziendarekin batera aldatzen dira lekuz. Azienda urtaroen mende dago; neguan haranetara eta udan mendietara.
 
* Abeltzaintza estentsiboa Ustiategi handietan egiten da. Azienda kanpoan ibiltzen da, eta larre naturalen bidez elikatzen da. Inbertsio gutxi behar ditu, baina [[produktibitate]] txikia du. Produktuak herrialde garatuetan saltzeko erabiltzen dira, baita gutxiago garatuta dauden herrialdeen autokontsumorako.
 
* Abeltzaintza intentsiboa abeltzaintza industriala da. Espezie jakin batean espezializatutako ustiategietan egiten da. Azienda ukuiluratuta egoten da; ukuiluetan hazten da, haien elikadura, osasuna eta gizentzea kontrolatzen da.
 
== Arrantza ==
65 ⟶ 82 lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Sektore ekonomiko]]
 
* [[Bigarren sektore|Ekonomiako bigarren sektorea]]
* [[Hirugarren sektore|Ekonomiako hirugarren sektorea]]