Neptuno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
79. lerroa:
Teleskopio baten bidez egindako lehen behaketa [[Galileo Galilei]]k 1612ko abenduaren 28 eta 1613ko urtarrilaren 27an egindakoak dira. Bertan agertzen diren puntuetako bat momentu horretan Neptunok izango zuen posizioarekin bat egiten du. Bi kasuetan, Galileok Neptuno izar finkotzat hartu zuela ematen du, une hartan [[Jupiter]]retik gertu baitzegoen zeruan<ref>{{Erreferentzia|izena=Hirshfeld,|abizena=Alan.|izenburua=Parallax : the race to measure the cosmos|url=https://www.worldcat.org/oclc/867772013|edizioa=Dover edition|isbn=9780486315911|pmc=867772013|sartze-data=2018-10-29}}</ref>; beraz, Galileok ikusi bazuen ere, ezin da esan berak aurkitu zuenik Neptuno. 1612ko abenduan, Neptuno ia geldi zegoen zeruan, egun hartan zehazki hasi zelako ibilbide [[erretrogrado]]arekin. Atzeranzko mugimendu erlatibo hau Lurraren orbitak Neptunorena gainditzen duenean ematen da. Neptuno bere urteroko ibilbide erretrogradoaren hasieran zegoenez, bere mugimendua oso txikia izango zen, eta Galileok ezingo luke bere teleskopioarekin nabaritu<ref>{{Erreferentzia|izena=Littmann, Mark,|abizena=1939-|izenburua=Planets beyond : discovering the outer solar system|argitaletxea=Dover Publications|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/54913440|isbn=0486436020|pmc=54913440|sartze-data=2018-10-29}}</ref>. 2009ko uztailean [[David Jamieson]] fisikariak esan zuen Galileok "izar" hori erlatiboki mugitu zenaren ebidentzia bazuela<ref>Britt, Robert Roy (2009). "Galileo discovered Neptune, new theory claims". MSNBC News.</ref>.
 
[[1821]]ean [[Alexis Bouvard]]ek [[Urano]]ren orbitaren taula astronomikoak argitaratu zituen. Behaketek, ordea, taula horietan desbideraketa handiak zeudela erakutsi zuten; Bouvardek pentsatu zuen beste gorputz bat egongo zela orbita aldatzen bere grabitazioarekin<ref name="airy">{{Erreferentzia|izena=G. B.|abizena=Airy|izenburua=Account of some circumstances historically connected with the discovery of the Planet exterior to Uranus.|orrialdeak=131–148|hizkuntza=en|data=1847|url=https://doi.org/10.1002/asna.18470251002|aldizkaria=Astronomische Nachrichten|alea=10|zenbakia=25|issn=0004-6337|doi=10.1002/asna.18470251002|sartze-data=2018-10-29}}</ref>. [[1843]]an [[John Couch Adams]]ek Uranoren orbita berriro kalkulatu zuen, bere datuekin. [[Cambridge]]ko behatokiko [[James Challis]]en bidez [[George Airy]]ri eskatu zizkion ahalik eta datu gehien, 1844an lortu zuena. Adamsek beste bi urtez lanean jarraitu zuen arazo horretan, eta planeta berri baten estimazio ezberdinak egin zituen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=John Couch Adams' account of the discovery of Neptune|url=http://www-groups.dcs.st-and.ac.uk/~history/Extras/Adams_Neptune.html|aldizkaria=www-groups.dcs.st-and.ac.uk|sartze-data=2018-10-29}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=J. C.|abizena=Adams|izenburua=III. An Explanation of the observed Irregularities in the Motion of Uranus, on the Hypothesis of Disturbance caused by a more distant Planet; with a Determination of the Mass, Orbit, and Position of the disturbing Body|orrialdeak=149–152|hizkuntza=en|data=1846-11-13|url=https://doi.org/10.1093/mnras/7.9.149|aldizkaria=Monthly Notices of the Royal Astronomical Society|alea=9|zenbakia=7|issn=0035-8711|doi=10.1093/mnras/7.9.149|sartze-data=2018-10-29}}</ref>.
 
1845-46an [[Urbain Le Verrier]]rek, Adamsekiko independente, kalkuluak egin zituen Uranoren orbita azaltzeko, baina ez zuen bere herrikideen interesa piztu. 1846ko ekainean Le Verrierek argitaratutako planetaren luzera estimazioa eta Adamsena oso antzekoak zirela ikusita, Airy Challis presionatu zuen planeta bilatzeko. Challisek behaketa batzuk egin zituen abuztuan eta irailean<ref name="airy" /><ref>{{Erreferentzia|abizena=Challis|izenburua=II. Account of Observations at the Cambridge Observatory for detecting the Planet exterior to Uranus|orrialdeak=145–149|hizkuntza=en|data=1846-11-13|url=https://doi.org/10.1093/mnras/7.9.145|aldizkaria=Monthly Notices of the Royal Astronomical Society|alea=9|zenbakia=7|issn=0035-8711|doi=10.1093/mnras/7.9.145|sartze-data=2018-10-29}}</ref>.
 
Bitartean, Le Verrierek gutuna idatzi zion [[Berlin]]go behatokiko [[Johann Gottfried Galle]] astronomoari, bere behatokiko errefraktorea erabil zezan. [[Heinrich d'Arrest]]ek, behatokiko ikasleak, Galleri esan zion behaketa egiteko erabili zitekeela marraztu berria zen zeruaren mapa bat, eta Le Verrierren aurre-esandako lekuan bila zitekeela ea planeta ikus zitekeen mugituta, izar finkoekin alderatuta. 1846ko irailaren 23an jaso zuen Gallek Le Verrieren gutuna, eta gau horretan bertan Neptuno aurkitu zuten aurre-esandako lekutik 1ºra eta Adamsen kalkulutik 12ºra. Challisek beranduago ikusi zuen planeta birritan ikusi zuela, abuztuaren 4 eta 12an, baina ez zuela planeta gisa hartu ez zuelako izar-mapa gaurkoturik eta, berez, [[kometa]]k bilatzea nahiago zuelako<ref name="airy" /><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Account of the Discovery of the Planet of Le Verrier at Berlin|orrialdeak=153–153|hizkuntza=en|data=1846-11-13|url=https://doi.org/10.1093/mnras/7.9.153|aldizkaria=Monthly Notices of the Royal Astronomical Society|alea=9|zenbakia=7|issn=0035-8711|doi=10.1093/mnras/7.9.153|sartze-data=2018-10-29}}</ref>.
 
Aurkikuntzaren ondorioz, [[Frantzia]] eta [[Erresuma Batua]]ren artean eztabaida sortu zen ea aurkitzailea nor zen ebazteko. Momenturen batean, Le Verrier eta Adams aurkitzailetzat eman zitezkeela ondorioztatu zen nazioartean. [[1966]]tik aurrera [[Dennis Rawlins]]ek Adamsen aurkikuntza ezbaian jarri du, eta 1998an historialariek eztabaida berriro ireki zuten, [[Greenwich]]eko "Neptunoren Paperak" irakurtzen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Neptune's Discovery: The British Case for Co-Prediction, By Nick Kollerstrom|data=2005-11-16|url=https://web.archive.org/web/20051116012726/http://www.ucl.ac.uk:80/sts/nk/neptune/|sartze-data=2018-10-29}}</ref>. Dokumentuek argi zuten dute Le Verrierek paper garrantzitsuena izan zuela planetaren aurkikuntzan, alde batetik kalkulu zuzenak egin zituelako eta, bestetik, astronomoak konbentzitu zituelako bilaketa egin zezaten<ref>{{Erreferentzia|izena=William|abizena=Sheehan|izenburua=The case of the pilfered planet. Did the British steal Neptune?|orrialdeak=92–99|abizena2=Kollerstrom|abizena3=Waff|izena2=Nicholas|izena3=Craig B.|data=2004-12|url=https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/15597985|aldizkaria=Scientific American|alea=6|zenbakia=291|issn=0036-8733|pmid=15597985|sartze-data=2018-10-29}}</ref>.
 
== Ezaugarri fisikoak ==