Woodstock: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
→‎Jaialdia: Fixed typo
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
37. lerroa:
[[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] belaunaldi hura [[Vietnam]]eko gerraz nazkatuta zegoen eta bakea eta amodioa eskatzen zuten, indarrean zegoen sistema baztertu nahian. Woodstock hau denaren ikur bihurtu zen eta han bildu zen jende gehiena besteek ''hippie'' esaten zieten haiek ziren. [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] 60ko hamarkada bukaeran eman zen mugimendu hau eta txima luze eta amuletoak nagusitu ziren, neska gona luzeak, kolore biziak, ortzadarra banderan eta bakearen ikonoak.
 
Hippiak [[Vietnam]]eko gerraren aurka zeuden eta horregatik [[Jimi Hendrix]]ek gitarra elektrikoaz bakarrik jo zuen himnoaereserkia, gobernuaren gerra joera haien protestan. Bakea, amodio librea, komunak, ekologia, musika eta artea ziren haien idealak.
 
Jaialdiko gauetan sexua eta drogak erruz erabili ziren, [[LSD]]a eta [[cannabis (droga)|marihuana]], batez ere. Eta, dena [[rock]] musikan bilduta. Jaialdian zehar, 2 jaiotza izan zirela uste da eta 3 heriotza, behintzat, ere bai: bata [[heroina]] sobredosiaz, bestea apendizeaz eta azkena, berriz, traktore istripuz.