Neptuno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
76. lerroa:
 
== Historia ==
=== Aurkikuntza ===
Teleskopio baten bidez egindako lehen behaketa [[Galileo Galilei]]k 1612ko abenduaren 28 eta 1613ko urtarrilaren 27an egindakoak dira. Bertan agertzen diren puntuetako bat momentu horretan Neptunok izango zuen posizioarekin bat egiten du. Bi kasuetan, Galileok Neptuno izar finkotzat hartu zuela ematen du, une hartan [[Jupiter]]retik gertu baitzegoen zeruan<ref>{{Erreferentzia|izena=Hirshfeld,|abizena=Alan.|izenburua=Parallax : the race to measure the cosmos|url=https://www.worldcat.org/oclc/867772013|edizioa=Dover edition|isbn=9780486315911|pmc=867772013|sartze-data=2018-10-29}}</ref>; beraz, Galileok ikusi bazuen ere, ezin da esan berak aurkitu zuenik Neptuno. 1612ko abenduan, Neptuno ia geldi zegoen zeruan, egun hartan zehazki hasi zelako ibilbide [[erretrogrado]]arekin. Atzeranzko mugimendu erlatibo hau Lurraren orbitak Neptunorena gainditzen duenean ematen da. Neptuno bere urteroko ibilbide erretrogradoaren hasieran zegoenez, bere mugimendua oso txikia izango zen, eta Galileok ezingo luke bere teleskopioarekin nabaritu<ref>{{Erreferentzia|izena=Littmann, Mark,|abizena=1939-|izenburua=Planets beyond : discovering the outer solar system|argitaletxea=Dover Publications|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/54913440|isbn=0486436020|pmc=54913440|sartze-data=2018-10-29}}</ref>. 2009ko uztailean [[David Jamieson]] fisikariak esan zuen Galileok "izar" hori erlatiboki mugitu zenaren ebidentzia bazuela<ref>Britt, Robert Roy (2009). "Galileo discovered Neptune, new theory claims". MSNBC News.</ref>.
 
[[1821]]ean [[Alexis Bouvard]]ek [[Urano]]ren orbitaren taula astronomikoak argitaratu zituen. Behaketek, ordea, taula horietan desbideraketa handiak zeudela erakutsi zuten; Bouvardek pentsatu zuen beste gorputz bat egongo zela orbita aldatzen bere grabitazioarekin<ref>{{Erreferentzia|izena=G. B.|abizena=Airy|izenburua=Account of some circumstances historically connected with the discovery of the Planet exterior to Uranus.|orrialdeak=131–148|hizkuntza=en|data=1847|url=https://doi.org/10.1002/asna.18470251002|aldizkaria=Astronomische Nachrichten|alea=10|zenbakia=25|issn=0004-6337|doi=10.1002/asna.18470251002|sartze-data=2018-10-29}}</ref>. [[1843]]an [[John Couch Adams]]ek Uranoren orbita berriro kalkulatu zuen, bere datuekin. [[Cambridge]]ko behatokiko [[James Challis]]en bidez [[George Airy]]ri eskatu zizkion ahalik eta datu gehien, 1844an lortu zuena. Adamsek beste bi urtez lanean jarraitu zuen arazo horretan, eta planeta berri baten estimazio ezberdinak egin zituen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=John Couch Adams' account of the discovery of Neptune|url=http://www-groups.dcs.st-and.ac.uk/~history/Extras/Adams_Neptune.html|aldizkaria=www-groups.dcs.st-and.ac.uk|sartze-data=2018-10-29}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=J. C.|abizena=Adams|izenburua=III. An Explanation of the observed Irregularities in the Motion of Uranus, on the Hypothesis of Disturbance caused by a more distant Planet; with a Determination of the Mass, Orbit, and Position of the disturbing Body|orrialdeak=149–152|hizkuntza=en|data=1846-11-13|url=https://doi.org/10.1093/mnras/7.9.149|aldizkaria=Monthly Notices of the Royal Astronomical Society|alea=9|zenbakia=7|issn=0035-8711|doi=10.1093/mnras/7.9.149|sartze-data=2018-10-29}}</ref>.
[[Johann Gottfried Galle|J.G. Galle]]-k aurkitu zuen [[1846]]. urtean, [[Urano (planeta)|Uranoren]] ezaugarri orbitalak aztertu ondoren.
 
== Ezaugarri fisikoak ==