Neptuno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
96. lerroa:
== Esplorazioa ==
== Neptuno kulturan ==
[[Zientzia fikzio]]an Neptuno ez da agertu beste planeta batzuk bezain beste, batez ere beranduago aurkitu zelako. Hala ere, literaturan izan du bere txokoa. [[H. G. Wells]]en ''The Star'' eleberrian Neptunok talka egiten du beste objektu batekin, eta guztiz suntsitzen da, Eguzkiraino iritsiz. [[Olaf Stapledon]]en ''Last and First Men''en Neptuno da giza arraza oso eboluzionatu baten egoitza, eta [[Hugh Walters]]en ''Nearly Neptune''n gizakiak misioa egiten du Neptunora iristeko eta istripu larria dute. ''[[Star Trek]]'', ''[[Futurama]]'', ''[[Doctor Who]]'' edo ''[[Sailor Moon]]'' telesailetan agertu izan da Neptuno ere.
 
Balizko neptuniar bizia ere agertu da fikzioan. [[H. P. Lovecraft]]en ''[[Cthulhuren mitoa|Cthurlhuren mitoetan]]'' Neptuno Yaksh izenarekin agertzen da eta onddo itxurako izaki batzuen baten bizilekua da. ''[[DC One Million]]'' komikietan [[Aquaman]]ek Neptuno zaintzen du. ''[[Marvel Family]]'' edo ''[[All-Star Comics]]'' komiki serieetan ere neptuniarrak agertu izan dira.
 
==Oharrak==