Lipido: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa:
 
* '''Erregaiak'''. Lipidoak oso konposatu energetikoak dira eta degradatu egiten ditugu energia lortzeko. Erreserba energetikoa osatzen dute. Zenbait [[ehun]]etan, zelulek energia lipido eran pilatzeko ahalmen mugagabea dute, [[glukogeno]]a pilatzeko baino handiagoa. Gainera, [[glukosa]]tik baino energia gehiago askatzen da [[Lipidoen katabolismo|lipidoen degradaziotik]]. Lipidoen artean erregai garrantzitsuenak [[gantz-azido|gantz azidoak]] dira.
* '''Funtzio egiturala'''. Lipidoak zeluletako mintz guztien osagaiak dira. [[Zelula mintz]]ei forma ematen diete. Lipido garrantzitsuenak [[fosfolipido]]ak dira. [[Ile]]an eta [[azal (anatomia)|larruazalean]] ere daude, gu erasoetatik[[mikrobio]] patogenoetatik babestuz.
* '''Isolatzaile termikoak'''. [[Animalia|Animalien]] larruazalaren azpian gantz ehuna dago eta honek isolatzaile moduan jokatzen du.
* '''Modulatzaile fisiologikoak'''. Zenbait lipidok aktibitate fisiologikoen erregulatzaile bezala jokatzen dute. Hauen artean daude: [[bitamina]] liposolugarriak, [[koentzima]]k eta zenbait [[hormona]].