Irlanda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
54. lerroa:
'''Irlanda''' edo '''Irlanda uhartea'''<ref>{{Web erref|izena=19 or.|izenburua=159. araua: Europako toponimia fisikoa|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-12-29}}</ref> ([[ingeles]]ez ''Ireland''<ref>'''Ireland''' ({{ahoskera|En-us-Ireland.ogg}}) izen irlandarraren ahoskera euskaldun batentzako "Airland" edo "Eirland" izango litzateke).</ref>, [[irlandako gaelera|irlanderaz]] ''Éire''<ref>'''Eire''' ({{ahoskera|Eire pronunciation.ogg}}) izen irlandarraren ahoskera euskaldun batentzako "Eire/a" izango litzateke).</ref>, [[eskoziera]]z ''Airlann'' eta [[latin]]ez ''[[Hibernia]]'') [[Europa]] osoko hirugarren uharterik handiena da eta munduko hogeigarrena. [[Europa|Europar kontinentearen]] ipar-mendebaldean kokatzen da eta milaka uharte eta uhartetxoz inguratuta dago. Irlandak [[Britainiar uharteak|Britainiar uharteetako]] zati da, gehiago zehaztuz, Britainiar uharteetako bi [[uharte]] nagusietako txikiena da. [[Britainia Handia]] uharte handiaren mendebaldean dago Politikari dagokionez, Irlandako estatu subiranoak ([[Irlandako Errepublika]] deritzana<ref>[http://www.irishstatutebook.ie:80/1948/en/act/pub/0022/sec0002.html#zza22y1948s2. Irlandako Errepublikaren 1948ko Agiria. 1948. 2. Atala. Irlandako Gobernua. 2008ko urriaren 23a.]</ref>) uharteko bost seirenetan agintzen du eta gainontzeko ipar-ekialdeko seirena ([[Ipar Irlanda]]ko) [[Erresuma Batua]]ren zatia da eta haren agindupean dago.
 
Irlandako lehendabiziko bizilekuak K. a. 8.000 urte ingurukoak dira. K. a 200. urtean, [[Zelta|zelten]] emigrazioak eta eraginak uharte osoa menperatu zuten. Erlatiboki maila txikiagokoak ziren [[Erdi Aroa|erdi aroko]] [[bikingo]]en eta [[Normandiar|normandarren]] kokalekuek ondorengo 1600. urte inguruko Ingelesen nagusitasunari bidea eman zioten. Ingeles [[Protestantismo|protestanteek]] [[Katolizismo|irlandar katolikoen]] gehiengoaren gainetik gobernatu zuten, baita erabat alboratu ere. Uharteko ipar-ekialdean, Ulstergo kolonizazioaren ondorioz, protestanteek gehiengoa lortu zuten. [[1801]]ean Irlandako uharte osoa [[Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua]]ren zati bihurtu zen. [[XIX. mendea]]ren erdialdera [[Irlandako Gosete Handia]] gertatu zen: horren ondorioz, jende asko eta asko hil zen edo atzerrira emigratu. [[1921]]<nowiki/>ean, [[Irlandar Independentzia Gerra]] amaitu ostean, Britainiar Gobernuak akordio bat proposatu eta [[Anglo-irlandar Ituna|Itun Anglo-Irlandarra]] sinatu zen. Horrek [[Irlandako Estatu Askea]] sortu eta [[Britainiar Inperioa|Britainiar Inperiotik]] atera zuen: herrialdeak bere barne independentzia eraginkorra berreskuratu zuen, nahiz eta oraindik konstituzionalki Britainiar Koroari loturik segitu<ref>Olson, 58. orr.</ref>. [[1920]]ko Irlandako Gobernuaren Agiriaren arabera, [[Irlandaren banaketa administratiboa|Irlandako 32 konderrietako]] seik osatu zuten [[Ipar Irlanda]]ko eskualde berria: handik gutxira, protestanteek eta unionistek gehiengoa zutenez, eskualde horrek aukera probestu eta [[Erresuma Batua]]ri lotuta mantentzea erabaki zuen<ref>Magee, 108. orr.</ref>. [[1949]]an [[Irlandako Estatu Askea]]k behin betiko [[Commonwealth]] erakundea laga eta [[Irlandako Errepublika]] bilakatu zen: honela, artean [[Erresuma Batua]]rekiko zituen lotura politiko eta administratibo murritzak erabat eten ziren. [[1973]]an, [[Irlandako Errepublika]] [[Europako Ekonomia Erkidegoa]]n sartu ziren. 1960. hamarkadatik hasi eta 1990. hamarkadara arte, [[Ipar Irlandako gatazka]] politikoa ([[ingeles]]ez, ''[[Ipar Irlandako gatazka|"The Troubles"]]'') jazo zen, [[1998]]ko [[Ostiral Santuko Hitzarmena]]rekin nolabaiteko konponbidea lortu arte iraun zuena.
 
 
 
[[2006]]. urtean, uharteko populazioa gutxi gorabehera 6 milioikoa zen: haietako 4,5 milioi [[Irlandako Errepublika]]n bizi ziren<ref>[http://www.cso.ie Populazioa. 2006. Central Statistics Office (Ireland) CSO. 2008ko urriaren 13a.]</ref> eta gainontzeko 1,75 milioiak, [[Ipar Irlanda]]n<ref>[http://www.breakingnews.ie/ireland/mhcwkfmhsnkf/rss2/ Migrazioak Ipar Irlandako populazioa 1.75 milioetara bultzarazten du. 2007ko uztaila. Breaking News. Demography and Methodology Branch, NISRA. 2008ko urriaren 23a.]</ref>. Horrek 1960. hamarkadan gertatu zen irlandar historiako populazio mailarik baxuenaren hazkuntza ekarri zuen; halere, XIX. mende erdialdean [[Irlandako Gosete Handia|Gosete Handia]] gertatu aurretik, uhartean osoan bizi ziren 8 miloi biztanleko kopurutik oso urruti dago<ref>[http://lcweb2.loc.gov/learn/features/immig/irish2.html Irlandar-Katolikoen Inmigrazioa Ameriketara. Library of Congress. 2008ko urriaren 25a.]</ref>.
 
== Izena ==
[[Euskara]]zko ''Irlanda'' edo [[ingeles]]ezko ''Ireland'' izena [[Irlandar mitologia]]ko ''[[Ériu]]'' [[zelta mitologia|zeltiar jainkosatik]] omen dator (gaur egungo [[irlandako gaelera|irlanderaz]], ''Éire''), horri gerora [[germaniar hizkuntzak|germaniar]] ''land'' ([[euskara]]z, "lur") hitza itsatsita. [[Mendebaldeko Europa]]ko hizkuntza gehienetan, haren izendapena sustrai beretik dator: ''Irlanda'' [[gaztelania]]<nowiki/>z, [[italiera]]<nowiki/>z, [[errumaniera|errumanieraz]], [[portuges|portugesez]], [[katalan|katalanez]] eta [[galiziera]]z, ''Irlande'' [[frantses|frantsesez]], ''Irland'' [[aleman]]<nowiki/>ez, [[daniera|danieraz]], [[norvegiera]]<nowiki/>z eta [[suediera]]z, ''Ierland'' [[nederlandera]]z eta ''Ирландия'' [[errusiera]]z.
 
Irlandako [[Ulster]] probintziako hainbat eremutan mintzatzen den [[Ulsterko eskoziera]]z Irlandak ''Airlann'' izena du.
65 ⟶ 67 lerroa:
Aldiz, beste [[zelta hizkuntzak|hizkuntza zeltetan]] bestelako izenak ditu: ''Èirinn'' [[Eskoziako gaelera]]z, ''Nerin'' [[manxera]]z, ''Iwerddon'' [[gales (hizkuntza)|galesez]], ''Iwerzhon'' [[bretainiera]]z eta ''Wordhen'' edo ''Iwerdhon'' [[kornubiera]]z.
 
Bestalde, uharteak historian zehar ezizen ugari jaso ditu. Ospetsuenak hauexek dira: ''Uharte esmeralda'' ("''The Emerald Isle''"), ''Irlanda zaharra'' ("''Auld Ireland''" edo "''Old Ireland''") edota ''Santuen eta jakintsuen uhartea'' ("''The Island of Saints and Scholars''").
 
== Historia ==
95 ⟶ 97 lerroa:
[[1172]]. urtean, [[Irlandako normandar inbasioa]] jazo arte, hainbat erregeek zorte gehiago edo gutxiagorekin Errege Nagusi kargu horretan mantendu ziren. Errege horien artean nabarmenenak honako hauek izan ziren: Turlough O'Brien, Muirchertach O'Brien, Diarmait Mac Mail na mBo, Turlough O'Connor, [[Muirchertach MacLochlainn|Muirchertach MacLoughlin]] eta [[Ruaidrí Ua Conchobair|Rory O´Connor]] (azkena Irlandako errege nagusia izan zen).
 
Antzinaroan Irlanda osoa [[paganismo]]an murgildurik bizi izan zen. Egoera [[IV. mendea]]n aldatu zen, [[Gales]]tik itsaslpur eskoto edo irlandarrek Irlandara bahituta ekarri eta esklabo gisa saldu zuten [[Patrizio Irlandakoa|San Patriziok]] herrialde hartako [[kristautasun|kristautze]] prozesuari ekin baitzion, horretarako lehenbiziko errege familietako kideak bataiatu eta kristautzeaz gain, fraideen eskola eta monasterioen sorkuntzan jardun zuen; horren ondorioz, [[latina (argipena)|latina]] ere sartu zen. Berehala, Irlanda osoki kristautuaz gain, [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] kristautasun eta kulturaren gune garrantzitsua bihurtu zen, [[Europa]]n irlandar fraideek ospe handia bereganatu izateaz gain, Irlandako uharteak ''Santuen eta jakintsuen uhartea'' ("''The Island of Saints and Scholars''") ezizena hartu zuen. Halere, kultura horren ondarearen zati handi bat [[IX. mendea|IX.]] eta [[X. mendea|X. mendeetako]] [[bikingo]]en erasoaldietan galdu zen: guregana iritsi den antzinako irlandar kultura kristau horren adibide nagusietako bat [[Kellseko liburua]] bide da.
 
=== Erdi Aroa ===
251 ⟶ 253 lerroa:
Banaketa konstituzionalaren gain doazen hainbat gaietan Irlandako uhartea bere osotasunean edo herrialde bakar baten gisa hartzen duten zenbait erakunde ere badaude. Hau zenbait salbuespen nabarmenetan gertatzen da, adibidez Irlandako [[erlijio]] nagusiek herrialde bakartzat hartzen dute, nahiz eta ekonomikoki uharteko bi aldeetan bi moneta ezberdin egon, [[hurling]], [[futbol gaeliko]], [[errugbi]], [[golf]], [[kriket|cricket]], [[beisbol|baseball]], [[amerikar futbol]]a eta [[belar hockey]]an uharte osoa Irlanda izendapenean ordezkatua izan ohi da.
 
Salbuespena [[futbol]]a da: [[1921]]eko Irlandaren banaketaren ostean, Irlandar Futbol Elkarteak futbolaren kontrola Ipar Irlandan bakarrik mantendu zuen, gainontzeko irlandar lurraldean erakunde hartatik banandu eta eratu berria zen [[Irlandako Futbol Elkartea]] nagusitu zelarik. Azken urteetan uharte osorako futbol liga eta selekzio nazionala sortzeko aukera ([[errugbi]]an [[irlandako errugbi selekzioa]]rekin gertatzen den antzera) kirol eta politika mailako hainbat irlandar pertsonaien babesa izan du, esate baterako [[Irlandako Gobernua|Irlandako gobernuko]] ministroa den [[Dermot Ahern]]<ref>[http://news.bbc.co.uk/1/hi/northern_ireland/6280591.stm Call for all-Ireland soccer team. 2007ko urtarrilaren 19a. BBC Sport]</ref>. Orain dela gutzi, irlandar futbolariek Irlanda Osoko Liga ("''All-Ireland league''") batentzako deia ere jaso zuten, dena dela babesle etxeekin dauden kontratuek eta futboleko bi elkarteen arteko interes sail batzk direla eta, etorkizun hurbil batean liga hau gauzatzeko aukera asko zaildu dute<ref>[http://news.bbc.co.uk/sport2/hi/football/irish/7193678.stm All-Ireland warning from Delaney. 2008ko urtarrilaren 17a. BBC Sport.]</ref>. [[2005]]ean irlandar talde ezberdinen arteko lehiaketa izango litzakeen Irlanda Osoko Futbol Kopa bat ere sortu zen.
 
[[Fitxategi:Six Nations 2009 - Scotland vs Ireland 8.jpg|thumb|300px|left|[[Irlandako errugbi selekzioa]] [[2009]]ko [[Sei Nazioen Txapelketa|Sei Nazioen Torneoko]] partida batean.]]
 
Uharteko [[erlijio]] nagusienen antolakuntza ere Irlanda Osoan oinarritzen dira: bai [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katoliko Erromatarra]], Irlandako Eliza Metodista, Irlandako Eliza [[Anglikanismo|Anglikarra]] zein Irlandako Eliza Presbiteriarra. Zenbait [[sindikatu]] ere Irlanda edo Uharte Osoan oinarritzen dira euren erakundeen antolakuntza osatzeko, esate baterako [[Dublin]]go ''Irish Congress of Trade Unions'' (ICTU), aldiz Ipar Irlandako beste batzuk [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] ''Trades Union Congress'' (TUC) sindikatuaren barnean sarturik daude, eta sindikari batzuk uharteko nahiz Britainia Handiko sindikatuetan sarturik daude. Irlandako Union of Students in Ireland (USI) sindikatuak Erresuma Batukoa den ''National Union of Students'' (NUS) sindikatuarekin batera NUS-USI izendapenarekin Ipar Irlandan ekitaldiak antolatu ohi dituzte.
 
[[Fitxategi:Ireland-St Patrick.jpg|thumb|250px|[[Cork]] hiriko [[2004]]ko [[San Patrizio eguna|San Patrizio Eguneko]] ospakizunak.]]
273 ⟶ 275 lerroa:
 
=== Erliebea ===
Uhartearen erdialdeko [[ordoki]]a kostaldeko mendixka eta mendiz inguratuta dago. Mendi horietan garaiena [[Kerryko konderria]]n dagoen [[Macgillicuddy's Reeks]] mendikatean daude uharteko mendirik altuenak; [[Carrauntoohil]] (''Carrán Tuathail'', 1.039m), [[Beenkeragh]] (''Binn Chaorach'' 1.010m010 m) eta [[Caher mendia|Caher]] (''Cathair na Féinne'', 1.001m001 m).
 
Irlandako beste mendi esanguratsuak [[Croagh Patrick]], [[Brandon mendia]] eta [[Mourne mendiak]] dira.
292 ⟶ 294 lerroa:
Euri jasak edonon eta urte osoz izan ohi dira, maiz ustekabean, halere hain euritsuak ez diren guneak ere baduade, bereziki ekialdean. Mendebaldea hezeagoa eta Atlantikotik datozen ekaitzak jasateko joera handiagoa du, bereziki udazken amaiera aldera eta neguan. Ekaitz hauek sarritan haize bortitzak eta euri-jasa izugarriak dakartzate, bereziki mendebaldeko kostaldean, batzuetan baita [[elur]]ra eta [[txingor|kazkabarra]] ere. [[Galwayko konderria]]ren iparraldea eta [[Mayoko konderria]]ren ekialdeko eramuak uharteko ekaitz egunik gehien dituzten eremuak dira, eremu hauetan gutxi gorabehera urteko hamar egunetatik bost ekaitza dagoelarik. Hegoaldean dagoen [[Munster]] eskualdeak berriz iparraldeko [[Ulster]] eskualdeak baino elurte gutxiago jasaten ditu, azken hau uhartean elur gehien jasaten duen eremua delarik.
 
Udan lur barneko eremuak beroenak dira, aldiz neguan hotzenak. Sarritan urteko batez beste 40 egunetan barnealdeko eguraldi estazioetan 0&nbsp;°C tenperatura inguruan ibili ohi dira, adliz kostaldean 10 egunetan izan ohi da. Batzuetan Irlandak bero olatuak jasan ohi ditu, azkenak [[1995]], [[2003]] eta [[2006]] urtetakoak. Gainontzeko [[Europa]]n ez bezala, Irlandan [[2009]]-[[2010]]eko neguan Irlandan bereziki hotza izan zen. Leku askotan tenperatura -13&nbsp;°C-ra jeitsi zen eta mendiguneetan ez ohiko metro bateko elurra ere egin zuen.
 
== Demografia ==
314 ⟶ 316 lerroa:
[[Irlandako Errepublika]] edo ''Éire'' errepublika demokratiko eta parlamentarioa da. Irlandako presidentea ([[irlandako gaelera|gaelikoz]] ''Uachtarán na hÉireann'') estatuburua da, zazpi urtez behin hauteskunde bidez aukeratua. Gaur egun protokoloko funtzioak betetzen ditu gehienbat, baina konstituzioak zeregin berezi batzuk ematen dizkio. [[2011]]tik presidentea [[Michael D. Higgins]] da ([[Alderdi Laborista (Irlanda)|Alderdi Laboristakoa]]).
 
''[[Oireachtas]]'' (''Legebiltzarra'') bi ganbera ditu: [[Seanad Éireann|''Seanad Éireann'']] (''Irlandako senatua'' edo goi ganbera) eta [[Dáil Éireann|''Dáil Éireann'']] (''Irlandako legebiltzarra'' edo behe ganbera). Senatuak 60 kide ditu, modu desberdinetan aukeratutakoak (lehen ministroak izendatuta, unibertsitateek izendatuta edo lanbide adarretako ordezkariek izendatuta. Ganbera honek boterea duen arren, gai gehienetan behe ganberak du nagusitasuna.
 
[[Fitxategi:Aras as uachtarain.jpg|right|thumb|200px|[[Áras an Uachtaráin]] jauregia, [[Irlandako Errepublika]]ko [[Taoiseach]] edo Lehen Ministroaren egoitza ofiziala.]]
 
[[Dáil Éireann|''Dáil Éireann'']] lege biltzarrak 166 kide ditu (''Teachtaí Dála'') bost urtez behin aukeratzen da [[sufragio unibertsal]]aren bidez. Irlandako hauteskunde sistema berezia Boto Transferigarri Bakarra ([[Ingeles]]ez ''Single Transferable Vote'') bezala ezagutzen da; bertan, hautesle bakoitzak nahi beste hautagairi eman diezaioke botoa, gustukoenetik hasita zerrendatuz. Botoak zenbatzean kuota bat ezartzen da eserleku bat hartu ahal izateko, eta banan-banan boto gutxien dituztenak ezabatzen joaten dira eta soberakoak bigarren, hirugarren... hautagaiari batzen. Dáil Éireann legebiltzarrari dagokio, besteak beste, lehen ministroa (''[[Taoiseach]]'') aukeratzea, gobernua kontrolatzea eta legeak eta aurrekontuak onartzea. Gobernua gehienez 15 ministrok osa dezakete eta horietatik gehienak ''Dáil'' legebiltzarreko kideak izan behar dira.
 
[[2011ko Irlandako Errepublikako Hauteskunde Orokorrak|2011ko hauteskundeen]] ondoren, gobernua [[Fine Gael]]ek eta [[Alderdi Laborista (Irlanda)|Irlandako Alderdi Laboristak]] osatu zuten, [[Enda Kenny]]ren gidaritzapean. Oposizioko alderdiak [[Fianna Fáil]], [[Sinn Féin|Sinn Fein]] eta ezkerreko koalizioa dira.
331 ⟶ 333 lerroa:
Berez, Ipar Irlandako barrutira [[Ingalaterra]], [[Eskozia]] eta [[Gales]]etik ezberdindua dagoen lege barrutia da.
 
[[1973]]-[[1974]] eta [[1982]]-[[1986]] bitartean ere [[Ipar Irlanda]]k hainbat lurralde gobernu izan ditu, baina denak arazo bat edo besterangatik ezagaitu edo ezeztatuak izan ziren. Gaur egun, Ipar Irlandak berezko gobernua du, betiere [[Erresuma Batua]]ren barnean.
 
[[Ipar Irlandako Gobernua]] ([[ingeles]]ez ''Northern Ireland Executive'') [[Ipar Irlandako Biltzarra]]ren agintaritza eta [[Ipar Irlanda]]ko botere legegilea da. [[1998]]ko [[Ostiral Santuko Hitzarmena|Ostiral Santuko Akordioa edo Stormonteko itunaren]] ondorioz sortu zen.
347 ⟶ 349 lerroa:
{{sakontzeko|Irlandera|Gaeltacht}}
 
Irlandako gaelera,<ref name=53araua>{{Web erref|izenburua=53. araua: Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0053.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-12-23}}</ref> Irlandako gaelikoa<ref name=53araua /><ref name=38araua>{{Web erref|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-12-23}}</ref> edo irlandera<ref name=38araua /><ref>Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua ''Hiztegi Batua''].</ref> (hizkuntza hartan, ''Gaeilge'') Irlandako jatorrizko hizkuntza da. [[Hizkuntza goidelikoak|Gaelera hizkuntzen]] taldean sailkatzen da. Jatorria Irlandan du eta hizkuntza [[indoeuropar]]ren familiako adar goidelikoan sailkatzen da. Historikoki irlandarrek hitz egin dute. Uhartean 20.000 - 80.000 dira Irlandako gaelera [[lehen hizkuntza]] dutenak, gehienbat mendebalde urruneko baserritar giroan. Irlandera Irlandako hizkuntza nagusia izan zen, [[Erdi Aroa]]n [[ingeles]]ak iritsi arte. [[1922]]an [[Irlandako Errepublika]]k (jatorriz [[Irlandako Estatu Askea]] deitua) independentzia lortu zuenez geroztik, Irlandako hizkuntza ofiziala da, [[ingeles]]arekin batera. [[1998]]an, [[Ostiral Santuko Hitzarmena|Ostiral Santuko Akordioaren]] ondoren, [[Erresuma Batua]]ren agintepean dagoen [[Ipar Irlanda]]ko hizkuntza gutxitutzat onartu zuten ofizialki, [[Ulsterko eskoziera]]rekin batera. [[2005]]eko [[ekainaren 22]]an [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] lan hizkuntzetako bat izendatu zuten legez, eta ofizialtasun horren indarraldia [[2007]]ko [[urtarrilaren 13]]an hasi zen. 2007ko [[urtarrilaren 22]]an, [[Irlandako Errepublika]]ko ministro zen [[Noel Treacy]]k Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluko bilera batean erabili zuen lehendabiziko aldiz.
 
Komunitate eta Baserri Giroko Gaeltacht Departamentuaren arabera, [[2003]]an 1.500.000 pertsonak hizkuntza horretan mintzatzeko behar adina zekitela ziurtatzen zuten. 2007an, uharteak zituen 4,3 milioi bizilagunetatik %&nbsp;40,8 ziren gaelera hitz egiteko gai.
408 ⟶ 410 lerroa:
Zinema zuzendariei dagokionez, bi nabarmenenak [[Jim Sheridan]] eta [[Neil Jordan]] dira. [[John Ford]] [[ameriketako Estatu Batuak|estatubatuar]] zinema zuzendaria ere irlandar jatorrikoa zen, ama [[Inishmore]] uhartekoa eta aita [[An Spidéal]] udalerrikoa baitzituen.
 
Irlandan filma ospetsu ugari ere girotu izan dira: ''[[Man of Aran]]'' ([[1934]]), ''[[The Informer (1935eko filma)|The Informer]]'' ([[1935]]), ''[[The Quiet Man]]'' ([[1952]]), ''[[Captain Lightfoot]]'' (1955), ''[[Mise Éire]]'' ([[1959]]), ''[[Ryan's Daughter]]'' ([[1970]]), ''[[Barry Lyndon]]'' ([[1975]]), ''[[Excalibur (filma)|Excalibur]]'' ([[1981]]), ''[[The Dead (1987ko filma)|The Dead]]'' ([[1987]]), ''[[Taffin]] ([[1987]]), ''[[My Left Foot]]'' ([[1989]]), ''[[The Field (filma)|The Field]]'' ([[1990]]), ''[[Hidden Agenda (1990eko filma)|Hidden Agenda]]'' ([[1990]]), ''[[The Commitments (filma)|The Commitments]]'' ([[1991]]), ''[[The Crying Game]]'' ([[1992]]), ''[[The Snapper]]'' ([[1993]]), ''[[In the Name of the Father]]'' ([[1993]]), ''[[Circle of Friends]]'' ([[1995]]), ''[[Michael Collins (filma)|Michael Collins]]'' ([[1996]]), ''[[Some Mother's Son]]'' ([[1996]]), ''[[The Van (1996ko filma)|The Van]]'' ([[1996]]), ''[[The Boxer]]'' ([[1997]]), ''[[The General (1998ko filma)|The General]]'' ([[1998]]), ''[[The Nephew]]'' ([[1998]]), ''[[Angela's Ashes (filma)|Angela's Ashes]] ([[1999]]), ''[[Agnes Browne]]'' ([[1999]]), ''[[Ordinary Decent Criminal]]'' ([[2000]]), ''[[Bloody Sunday (filma)|Bloody Sunday]]'' ([[2002]]), ''[[Evelyn (filma)|Evelyn]]'' ([[2002]]), ''[[The Wind That Shakes the Barley (filma)|The Wind That Shakes the Barley]]'' ([[2006]]), ''[[Once (filma)|Once]]'' (2007) eta ''[[The Shore (filma)|The Shore]]'' ([[2011]]).
 
Irlanderaz filmatutako zenbait filma honako hauek dira: ''[[Yu Ming Is Ainm Dom]]'' ([[2003]]) eta ''[[No Béarla]] ([[2007]]).
442 ⟶ 444 lerroa:
Bestalde, Joko Gaelikoen artean [[irlandar pilota]] izeneko kirola ere, [[pilota|euskal pilotaren]] antza handia duelarik.
 
Guk [[futbol]]a bezala ezagutzen duguna bertan ''Soccer'' edo ''Association Football'' izenez deitzen dute. Ipar Irlandan dagoen futbol liga ([[IFA Premiership (Ipar Irlanda)|''Irish Football Association Premiership'']]) 1890an sortu zen eta munduan Ingalaterrako [[Premier League]] baino ez da lehenago sortua. Hasiera batean uharte guztiko taldeek jokatzen zuten baina Irlanda bitan banatu zenean [[Irlandako futbol liga]] berria sortu zen Irlandako Errepublikarako.
 
Irlandan parte hartze nahiz federatu gehien dituzten kirolak honako hauek dira: [[igeriketa]], golfa, aerobika, futbola, txirrindularitza, futbol gaelikoa eta billar/snookerra dira. Nazioarteko kirolei dagokienez futbola jaun eta jabea da.
461 ⟶ 463 lerroa:
 
<center>
<gallery widths="150px" align="center">
Irudi:Blarney Castle 01.jpg|[[Blarneyko gaztelua|Blarney gaztelua]].
Irudi:Causeway-code poet-4.jpg|[[Erraldoien Galtzada|Giant's Causeway]].