«Unai Elorriaga»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 2 urte
t
t (→‎Bibliografia: Azala gehitzen)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Bilbon jaio arren, betidanik [[Algorta]]n (Bizkaia) bizi izan da. [[Deustuko Unibertsitatea]]n Filosofia eta Letrak lizentziatura eskuratu zuen, [[Euskal filologia|Euskal Filologiaren]] espezialitatean. Geroztik, hizkuntza eta literatura [[irakasle]], hizkuntza zuzentzailea, [[itzultzaile]] eta ikertzailea izan da. [[Edebé]] argitaletxean eta [[Labayru ikastegia]]n lan egin du. [[2003]] urteaz geroztik nagusiki literatura idazten dihardu.<ref>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee36360 Auñamendi]</ref>
 
''Literatur ideia batzuk'' saiakera izan zuen argitaratutako lehen idazlana, Labayruren eskutik 2001ean. Gerora ''[[SPrako tranbia]]'' etorri zen ([[Elkar]], [[2001]]), bere lanik esanguratsuena [[euskara]]z argitaratua eta honek izan zuen arrakasta eta gero idazketa lanbide profesionaltzat lantzea erabaki zuen, [[2016]]an irakasle plaza lortu zuen arte<ref>[http://unaielorriaga.com/?page_id=5&lang=eu Unai Elorriaga] Egilearen web -orria</ref>. Elorriagak idazle bezala fama eta ospea lortu zituen ''SPrako Tranbiak'' [[2002]]ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi eta [[gaztelera]]ra itzuli zuenean [[Euskal Herria|Euskal Herritik]] kanpo ezaguna eginez. Harrezkero [[Alfaguara]]k argitaratzen dizkio gaztelerara itzulitako liburuak. Saria lortu duen bigarren euskal idazlea da; [[Bernardo Atxaga]] [[1989]]an ''[[Obabakoak]]'' lanarekin izan zen lehenengoa.
 
Bi urte geroago, [[2003]]an, ''[[Van't Hoffen ilea]]'' argitaratzea lortu zuen Elkar Argitaletxea eta [[Beasaingo udaletxea|Beasaingo Udalak]] eskeintzen duten [[Igartza Saria|Igartza bekari]] esker.<ref>[http://www.basqueliterature.com/es/Katalogoak/egileak/elorriaga Basqueliterature]{{es}}</ref>. ''[[Vredaman]]'' [[2005]]ean iritsi zen lau kontakizunez osaturik<ref>[http://www.diariovasco.com/pg060607/prensa/noticias/Cultura/200606/07/DVA-CUL-299.html Diario Vasco] Elkarrizketa {{es}}</ref>. Kontakizun hauetako bat [[haur]] eta [[gazte]]ei egokitu zien Unaik ''[[Matxinsaltoen belarriak]]'' haur liburua argitaratuz [[2006]]ean<ref>[http://www.diariovasco.com/prensa/20061004/cultura/unai-elorriaga-pako-aristi_20061004.html Diario Vasco] Elkarrizketa {{es}}</ref>.
Lau urteren lanaren emaitza izan zen ''[[Londres kartoizkoa da]]'', diktaduren nondik norakoak jorratzen dituen lana 2009an argitara emana.<ref>[http://elpais.com/diario/2009/10/10/paisvasco/1255203611_850215.html El País]{{es}}</ref>
 
[[2015]]ean beste sari garrantzitsu bat jaso zuen, [[Espainiako Kritika Sari|Kritika Sari Nazionala]] [[Iazko hezurrak|''Iazko hezurrak'']] eleberriagatik eta Espainiako Narratiba Sari Nazionalean eta [[Euskadi saria|Euskadi Literatura Sarian]] ere finalista izan da. [[2016]]an ''107 kiwi'' haurrentzako liburua izan zen [[Euskadi saria|Euskadi Literatura Sariaren]] finalisten artean.<ref>[http://unaielorriaga.com/?p=132&lang=eu Unai Elorriaga] Egilearen web -orria</ref>
 
Unai Elorriagaren lanak hainbat [[Hizkuntza|hizkuntzetara]] itzuli dira, hala nola, italiera, ingelera, galegera, alemaniera, errusiera eta abar, gaztelerara berak itzultzen dituelarik.
142

edits