Joseba Aldamiz-Etxebarria: berrikuspenen arteko aldeak

Misiolari eta hegazkin-pilotu bizkaitarra
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sorrera
(Ez dago alderik)

23:24, 25 urria 2018ko berrikusketa

Joseba Aldamiz-Etxebarria Koskorrotza (Lekeitio, 1920ko azaroaren 16a – Flor de Acre, 1966ko abenduaren 24a), Padre Jose Aldamiz bezala ere ezaguna, misiolari eta abiadore bizkaitarra izan zen.[1]

Joseba Aldamiz-Etxebarria

Bizitza
JaiotzaLekeitio1920ko azaroaren 16a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadre de Dios Department (en) Itzuli1966ko abenduaren 24a (46 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria eta hegazkinlaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Misioak

Dominikoen ordenean apaiz bihurtu ondoren, Perura joan zen eta Ordenaren Bikario Probintziala izan zen. Han indigenek zituzten komunikazio zailtasunei erreparatu zien: haien komunikabide bakarra ibaia zen, eta ez zegoen errepiderik. Horrekin lotuta, Puerto Maldonadon “Madre de Dios” irrati emisora sortu zuen.[2]

Abiazioa

 
Puerto Maldonadoko aireportua 2004ean.

Indigenak ospitalera eraman ahal izateko, 1960ean aire-pilotu titulua atera zuen Liman. Gero “Cessna 695”[3] hegazkin bat hartu zuen, “Fray Martin de Porres” izendatu zuena. Hegazkin honekin Aldamiz-Etxebarria garraio lanetan hasi zen: mezuak trukatu, jendea eraman (gaixoak, ikasleak...) edo janaria garraiatzen zuen, indigenek herrien aldirietan apropos prestatutako aireportu txikiak erabiliz.[4]

Heriotza

1966ko abenduaren 24ean, Iberiako aireportutik atera zen Puerto Esperanza Misiorantz; Purús ibai inguruko lau neskato zeramatzan, Gabonetako oporrak familiarekin pasatzera. Motorrarekin arazoak izan ziren ordea, eta hegazkina amiltzera zihoala ikusi zuen. Aldamiz-Etxebarriak haurrei absoluzioa eman zien, eta haiek bere gorputzarekin babesten saiatu zen. Hegazkinak behea jo zuen Flor de Acreko baso batean: bi neskato salbatu ziren, eta beste biak eta Aldamiz-Etxebarria bera hil egin ziren.[3]

Omenaldiak

  •  
    Lekeition, Joseba Aldamiz-Etxebarriaren izena daraman auzoan bere omenezko monumentua.
    Lekeition Armintxeko muino gainean eraikitako auzoari bere izena eman zitzaion. 1968an, Anton Moral Etxebarrieta alkate zela, bere omenezko monolitoa ezarri zen bertan;[5] han idazkun hau irakur daiteke, euskaraz: “Egazkin-gizon zinan/ Peruko zeruan/ Kristogaitik bizia / emon zenduan. 1966-XII-24. Aita Joseba Aldamiz-Etxebarriari Lekeitio'ko erriak. 1968-III-19".
  • Perun, Errepublikako Lehendakariak “Bakearen Gudako Heroia” izendatu zuen, eta harrezkero Puerto Maldonado (Madre de Dios) hiriko aireportuak bere izena darama.[3]

Erreferentziak

  1. «ALDAMIZ, José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
  2. Koldo. «José Aldamiz» www.lekitxo.info (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
  3. a b c «Selvas Amazónicas - Misioneros Dominicos» www.selvasamazonicas.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
  4. (Gaztelaniaz) «Papa Francisco en Perú: ¿Por qué el aeropuerto de Puerto Maldonado lleva el nombre de un padre?» Diario Correo (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
  5. (Frantsesez) «Lekeitio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).