Platino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
150. lerroa:
=== Isotopoak ===
Platinoak sei [[isotopo]] natural ditu: <sup>190</sup>Pt, <sup>192</sup>Pt, <sup>194</sup>Pt, <sup>195</sup>Pt, <sup>196</sup>Pt, eta <sup>198</sup>Pt. Hauetatik ugariena <sup>195</sup>Pt da, %33,83 platinoz osatuta dagoelako. Isotopo egonkor bakarra da bere spina zero ez delako, 1/2 spinarekin. <sup>190</sup>Pt ez da batere ugaria. %0,01 baitu. Isotopo naturalen artean, <sup>190</sup>Pt da ezegonkorrena, bere [[Batez besteko bizitza (fisika)|batazbeteko bizitza]] <math>6,25 x 10^{11}</math>urtekoa baita, gero deskonposatu egiten da. <sup>198</sup>Pt-ak alfa deskonposiziopean jarri daiteke, baina bere deskonposizio ez da inoiz begiratu (bere batazbestekoa <math>3,24 x 10^{24}</math> urteka da), hala ere, egonkorra kontsideratzen da. Platinoak baita 31 isotopo sintetiko ditu. Hauetatik ezegonkorrena <sup>166</sup>Pt da, bere batazbesteko bizitza 300µs baita. Egonkorrena, aldiz, <sup>193</sup>Pt da 50 urteko batazbesteko bizizarekin. Platinoaren isotopo ugari, beta eta alfa deskonposizioaren konbinaketa baten ondorioz deskonposatzen dira. <sup>188</sup>Pt, <sup>191</sup>Pt, eta <sup>193</sup>Pt elektroien antzemateagatik deskonposatzen dira. <sup>190</sup>Pt eta <sup>198</sup>Pt-ak energetikoki mesedegarria den beta deskonposizio bikoitza edukiko duela aurreikusi da.<ref>{{Erreferentzia|izena=G.|abizena=Audi|izenburua=The Nubase evaluation of nuclear and decay properties|orrialdeak=3–128|abizena2=Bersillon|abizena3=Blachot|abizena4=Wapstra|izena2=O.|izena3=J.|izena4=A.H.|data=2003-12|url=http://dx.doi.org/10.1016/j.nuclphysa.2003.11.001|aldizkaria=Nuclear Physics A|alea=1|zenbakia=729|issn=0375-9474|doi=10.1016/j.nuclphysa.2003.11.001|sartze-data=2018-10-22}}</ref>
 
== Historia ==
 
=== Lehengo erabilerak ===
Arkeologoek 1200 k.a. bezain goizo erabilia izan zela diote, Antzinako Egiptoko ehorzketetan aurkitu zituzten urrezko bitxietan aurkitu zituzten eta. Haatik, egipziarrek metal honengan zeukaten ezaguera ez dakigu nolako zen. Nahiko posiblea izango litzateke ez izatea gai platino "aleak" urretan ikusteko.
 
Metal hau ameriketako natiboengatik erabilia izan zen urre-platinozko aleaziozko artefaktu zuriak ekoizteko, gaur egun Esmeraldas (Ekuador) hiria denaren inguruan. Erlatiboki sofistikatua zen hauts metalurgia sistema bat erabitzen zute. Objetu hauetako platinoa elementu purua ez izan arren, platino taldeko beste elementuekin naturalki nahastuta zegoen platinoa izan ohi zen gehien ekoizten zena, paladio, rhodio eta iridioarekin batera hain zuzen ere.
 
=== Europarren aurkikuntza ===
Platinoaren lehenengo errefentzia 1557. urtean egindakoa da [[Julio Zesar Eskaligero]] humanista italiarraren idatzietan agertzen da. [[Darién|Darien]] eta Mexiko artean aurkitutako metal noble ezezagun bat bezala zegoen deskribatua "ez suak ezta egile Espainiarrik likidotu zezakeena". Beraien lehenengo aldietan, Espainiarrek urreak zuen ezpurutasun bat besterik ez zen platinoa. Orokorrean banandua izaten zen gehiago ez erabiltzeko. Hare gehiago, dekretu ofizial bat zegoen urrea platinoaren ezpurutasunekin faltsutzea debekatzen zuena.
 
== Erreferentziak ==