Txikipedia:Erromatar Inperioaren gainbehera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
22. lerroa:
==Zer gertatu zen bukaeran?==
Hainbat mende luzez, Erroma hiriak eutsi egin zien haren etsaien eraso guztiei; inork ezin izan zuen konkistatu. Aldiz, 410. urtean, bisigotoak deritzan [[Germaniar herriak|germaniar]] tribu batek hiria inbaditu zuen; aberastasun ugariz jabetu ziren, hiritar asko hil edo [[Txikipedia:Esklabotza|esklabo]] hartu eta eraikin asko suntsitu zituzten. Zortziehun urtetan lehen aldiz gertatu zen halakorik Erroma hiriaren historian.
 
Inbasioen beldurrez, Mendebaldeko Inperioro hiriburua eta enperadorearen egoitza beste hiri batzuetara eraman ziren hainbat aldiz: Mediolanum (gaurko [[Milan]]) hirira 4. mendean, eta Ravenna hirira 5. mendearen hasieran, 402. urtean zehazki,
 
Azkenik, 476. urtean, [[Eskandinavia|eskandinaviar]] jatorriko beste tribu batek, [[Odoakro]] izeneko [[Txikipedia:Buruzagi|buruzagi]] baten gidaritzapean, Erroma bere eskumendean hartu zuen. Odoakrok Italiako errege izendatu zuen bere burua, [[Romulo Augustulo]] azken enperadorea tronutik kendu eta gero. [[Historialari|Historialarien]] iritziz, gertaera hori izan zer Erromaren erorketa eragin zuena.