Italo Svevo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
8. lerroa:
Austriaren menpe zegoen Triesten jaio zen famili ugari batean. Aita Tristen bizitzen jarri zen aleman jatorriko judu bat zen eta ama italiarra. Etxean, baina, giroa Italiari oso atxikita zegoen.
 
Hala ere, [[Bavaria]]n egin zituen ikasketak, eta [[aleman]]a ikasi zuen. Vienako banketxe baten korrespontsal gisa hasi zen lanean eta hemeretzi urtez aritu zen bertan. "''1880an argitaratu zuen bere lehen artikulua L´Indipendiente egunkarian eta beste hamar urtez parte hartu Trieste Italiara itzultzearen aldekoa zen egunkari horretan. (...) Ordurako ezaguna zen Svevok bizitzaren aurrean zuen ezkortasuna eta jarrera horrekin hasi zen bere lehen noblea idazten. (...) Bost urte luze eman zituen Una vita idazten eta 1893an argitaratu zuen kostua bere poltsikotik ordainduta. orduan erabili zuen esatrainekoz Italo Svevo ezizena.''"<ref name=":1">{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Bidaia sentimental laburra|urtea=1998|abizena=Svevo|izena=Italo|orrialdeak=|orrialdea=12|argitaletxea=Ibaizabal|ISBN=9788483251003|atala=Hitzaurrea}}</ref> 1898an argitaratu zuen bigarren eleberria, ''Senilità'' (''Zaharreria''). Bi eleberri horien arrakasta ezagatik etsita, literatura utzi zuen aldi batez.
 
[[Fitxategi:La Trieste de Magris al CCCB (33) - Italo Svevo- Senilità.jpg|thumb|120px|left|''Senilità'' lanaren lehenengo argitalpena]]
14. lerroa:
Bitartean, bankua utzi, eta aitaginarrebaren enpresan hasi zen lanean, zuzendari gisa, eta horrek Europa osoan zehar ibilitzeko aukera eman zion: Ingalaterra, Frantzia eta Alemanian bereziki. 1905ean Triesteko Berlitz School-en ingeles irakasle gazte bat ezagutu zuen: orduan 23 urte eta ezagunegia ez zen [[James Joyce]]. Bien arteko harremana berehala bihurtu zen estua eta elkarren lanak irakurtzen zituzten.
 
1914ko gerrak egoera berezia sortu zuen Svevotarren etxean. Svevo, nazionalitate austriarra zuenez, fabrikaren arduradun geratu zen. Baina aurki agintari austriarrek fabrika itxi zieten<ref name=":0" />. Garai hortan itzuliko zuen Freuden ''L'interpretazione dei sogni'' eta bere teorietan interesa hartu. 1923an ''La coscienza di Zeno'' (''Zenoren kontzientzia'') maisulana idatzi zuen, hasieran Joycek famatu eta gero kritikari askok goraipatu zuten eleberria, psikoanalisiaren teoria literaturara aldatzen zuena.<ref name=":2">{{Cite web|url=https://ekarriak.armiarma.eus/?i=205|izenburua=Euskarari ekarriak|sartze-data=2018-10-20|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Oraingoan ere oihartzunik ez. Prozesuan lagun izan zuen Joyceri bidali zion eta honek bere lagun kritikoei bidaltzeko gomendioa egin zion. Horren ondorioz arrakasta handia izango du kritiko frantsesen artean eta haien bidez hasiko dira Italian "Svevo kasuaz" hitz egiten.<ref name=":1" />
 
Auto-istripu batean hil zen. Hil ondoren argitaratutakoak dira honako liburuak: ''La Novella del buon vecchio e della bella fanciulla'' (1929, Agure onaren eta neskatxa ederraren ipuina), ''Corto viaggio sentimentale e altri racconti inediti'' (1949, Bidaia sentimental laburra eta argitara gabeko beste kontakizun batzuk), ''Saggi e Pagine Sparse'' (1954, Saiakerak eta orrialde solteak), ''Commedie'' (1960, Komediak), ''Diario per la fidanzata (1962,'' Emaztegaiarentzako egunkaria'')''<ref name=":2" />.
 
== Idazlanak<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=it|izenburua=I Racconti|urtea=1991|abizena=Svevo|izena=Italo|orrialdeak=17-19|orrialdea=|argitaletxea=Fratelli Melita Editori|ISBN=9788840368320}}</ref> ==