«Cusco»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes added ,  Duela 1 urte
Hiriaren izenaren jatorria [[kitxua]]zko ''Qusqu'' edo ''Qosqo'' da. Tradizioak dioenez, ''erdigunea, zilborra, gerrikoa'' esan nahi du. [[Inken mitologia]]ren arabera, bertan, beheko mundua edo [[Uku Pacha]], mundu ikusgaia edo [[Kay Pacha]] eta goiko mundua edo [[Hanan Pacha]] elkartzen baitziren. Horrela, hiria ''munduaren zilborra'' deitua izan zen eta hala deitua da oraindik ere, unibertsoari erreferentzia eginez. Hala ere, egungo kitxuazko hitz batek ere ez du esanahi horrekin lotzen.
 
[[Espainia]]r konkistatzaileak iritsi zirenean, 100.000 biztanle inguru zituen eta hiriaren izena [[gaztelania]]ra ''Cuzco'' eta ''Cusco'' formekin pasatu zen. Bi izenak berdin erabiltzen dira ordutik. Hala, ''Cuzco'' ageri da [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a Espainiakoaren]] errege zeduletan, [[Francisco de Jerez]]en kroniketan ([[1534]]), [[Estatuko Aldizkari Ofiziala (Espainia)|Estatuko Aldizkari Ofizialeko]] hainbat agiritan eta [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] mapetan ([[1815]]etik) nahiz [[XX. mendea|XX. mendekoetan]] ([[1976]] arte gutxienez).
 
''Cusco'' [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] [[Peru mapa historikoetan|Peruko mapa historikoetan]] ageri da ([[1597]]tik, artikulu honetako mapan azaltzen denez), baita [[XVII. mendea|XVII.]], [[XVIII. mendea|XVIII.]] eta [[XIX. mendea|XIX. mendekoetan]] [[1814]] arte.
13.232

edits