Walter Scott: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
9. lerroa:
 
[[Gotikoaren Berpizkundea]] deritzanaren baitan (''The Gothic Revival'') ulertu behar da Scotten [[literatura]] lana. Izan ere, [[fikzio]]zko iragan idealizatu baten zaletasunak irakurlego zabala harri herria zuenean iritsi zen Scott literaturara. [[1760]]an, [[James Macpherson]] eskoziar [[olerkigintza|poetak]] antzinako [[Britania|britainiar]] [[bardo]]en garaira itzuli nahi izan zuen [[Ossian]]en poemak obrarekin; aldi berean ia, [[Thomas Percy]]k [[Ingalaterra|ingeles]] poesia zaharreko testuak bildu zituen (Ingeles poesia antzinakoaren erlikiak, [[1765]]); aldi beretsuan berraurkitu zuten ingelesek Chaucer, eta saiatu zen Chatterton estilo zaharra imitatzen. Scott hera [[George Ellis]]ekin jarri zen harremanetan 1801. urtean, Ellis zalduneriako testuak, geroago argitaratuko zituenak, biltzen ziharduen unean. Sturm und Drang alemaniar higikundearen garrantziak eta [[Gottingen]]go idazle taldearenak indartuko zuten gero [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] iraganaren zaletasuna . Scottek argitaratu zituen lehen lanek joera horri jarraitzen diote : Burger-en baladak itzuli zituen, horien artean Lenore eta Ehiztari basatia [[1796]]. urtean, eta [[Johann Wolfgang von Goethe|Goetheren]] ''[[Gotz von Berlichingen]]'' drama [[1799]]. urtean; eskoziar balada zaharren bilduma bat ere argitaratu zuen, berak idatzitako lanekin osatuko zuena, eta, bestalde, iraganagaitzat zuten poema dramatikoak ere kaleratu zituen, besteak beste ''[[The Lay of the Last Minstrel]]'' (1805, "Azken trobadorearen poema") eta ''[[The Lady of the Lake]]'' ([[1810]], "Aintzirako Dama"). Hala ere, eta edozein dela ere Scotti poeta gisa ematen zaion lekua, hitz neurtuen mugak, generoarenak eta modarenak, bere garaiko usadioetatik ateratzea eragozten zioten. Hortaz, iraganaren berreraikuntza estilo berri batez jantzi ahal izateko, eleberriaren generoak eskaintzen duen askatasuna aurkitu behar izan zuen, eta, hala, kontagintzaren bidetik, iraganaren zaletasun nostalgikoa gaindituz, historiaren zentzuari heldu alial izan zion.
[[Fitxategi:Walter Scott grave Dryburgh Abbey 20140527.jpg|thumb|right|Walter Scotten hilobia, Dryburgh Abbey]]
 
== Scotten ekarria ==
Lord Byron poetaren arrakasta gero eta handiagoaren mehatxua sentitu zuelarik, eleberrigintzari heldu zion Scottek, eta, hala, [[1814]]an, ''[[Waverley or Tis Sixty Years Ago]]'' ("Waverley edo duela hirurogei urte") argitaratu zuen ; [[eleberri]]gintzaren gailurra nolanahi ere [[1820]] inguruan jo zuen, ''[[Ivanhoe]]'' eleberri ospetsua plazaratu zuenean. Handik aurrera, hil zen arte, fama handia izan zuen, dirua, tituluak eta era guztietako sari eta opariak ekarri zizkiona. Landetxe bat erosi zuen, Abbotsford, eta dirutza handiak gastatu zituen han antzinako altzariak erosten eta etxea berriztatzen, baina, 1826an, bere argitaratzaileetako batek erreka jo zuelarik, arazo ekonomiko handiak sortu zitzaizkion, eta estuasunean eta zorrak ordaintzeko inoiz baino lan gehiago eginez bizi izan zen hil zen arte.