Ignazio Loiolakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 85.86.134.42 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Theklan wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
2. lerroa:
 
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''EnekoIgnazio Lopez Loiolakoa''' ([[Loiola (Azpeitia)|Loiola]], [[Azpeitia]], [[1491]]ko [[abenduaren 24]]a – [[Erroma]], [[Aita Santuen Lurraldea]], [[1556]]ko [[uztailaren 31]]), katolikoen artean '''San Ignazio Loiolakoa''' deitua<ref>Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0066.pdf ''66. araua: Santutegiko izen ohikoenak''].</ref><ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref>, [[gipuzkoa]]r militar eta erlijiosoa izan zen, [[Frantzisko Xabierkoa|San Frantzisko Xabierkoa]] [[Nafarroako Erresuma|nafarrarekin]] batera [[Jesusen Lagundia]]ren sortzailea eta Espainiako [[Kontrarreforma]]ren buruetako bat.
 
[[1521]]eko maiatzean, [[Henrike II.a Nafarroakoa|Henrike II.a]] erregeak ekindako Nafarroaren birkonkista ahaleginean, Gaztelako armadaren zerbitzura aritu zen [[Iruñeko gudua]]n, baita hankan larri zaurituta atera ere, erlijio ordena berria sortzeko abiapuntua izan zena.
13. lerroa:
== Biografia ==
=== Loiolako leinua ===
EnekoIgnazio Loiolakoa [[Azpeitia]]ko [[Loiolako leinua]]ren baitan jaio zen. [[Gipuzkoa]]ko familia boreretsua zen, hango [[oinetxe]]aren eta [[dorretxe]]aren jabeak, Gaztelako Erresumaren alde egin zuten [[oinaztar]]en bandoko [[ahaide nagusi]]en aldekoak, [[ganboatar]]ren aurka. [[Gaztelako Erresuma]]ko erregeen arma-zerbitzura izan ziren, behin baino gehiagotan [[Nafarroako Erresuma]]ko monarken aurka, eta [[Goi Erdi Aroa|Goi Erdi Aro]] garaian zehar herrialdea suntsitu zuten [[Leinu gerrak|Bandoen Gerretan]] parte hartu zuten. Ildo horretan, Gil Lopez Oñazkoa eta Juan Perez Loiolak bere bost anaiekin batera [[1321]]ko [[Beotibarko gudua]]n izan zuten egitekoa nabarmentzen da; hain zuzen, une horretatik aurrera [[Gaztelako Erresuma]]ren alde jarri zen Ignazio Loiolakoaren familia. Haien oinordekoak, Beltran Ibañez Loiolakoak [[Andaluzia]]ko mairuen aurkako muga-borroketan parte hartu zuen. [[1457]]an Ignazioren aitona Juan Perez Loiolakoa [[Gipuzkoa]]ko udalerrien anaitasunaren aurka altxatzeagatik [[mairu]]en mugetara erbesteratu zuen [[Henrike IV.a Gaztelakoa]]k, eta errege haren aginduz Loiolako dorre handi trinkoa eraitsi zen.
 
=== Ignazio gaztea ===