Carmen de Gurtubay: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
6. lerroa:
 
== Biografia ==
Bere aita bera bi urte zituenean hil zen. Ama, Andriako Kontesa bezala, alabari [[Iurretako Markesa]]ren titulua eman zion. Espainiako nobleziaren munduan laster oso ezaguna egin zen: kirolzalea, bidaiazalea, hizkuntza zalea (ingelesa eta frantsesa ondo hitz egiten zituen, italiera eta portugalera ezagutzen zituen), haren automobila propioa gidatzen zuen... 1920. hamarkadako prentsan haren presentzia ohikoa zen. Geroago ere Filosofia eta Letrak ikasi zituen. [[1931]]an [[Alfonso Merry del Val]] lehengusuarekin (Bilbo, 1903-1975) ezkondu zen;<ref>{{Cite web|url=https://aboutbasquecountry.eus/2013/02/07/noble-socialista-republicana-espia-de-los-aliados-carmen-gurtubay-y-alzola-una-heroina-vasca/|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Alfonso Bilboko familia diplomatiko kidea zen. Ezkontza [[Washington]]en ospatu zen zeren eta senarra 41 urtetan mundu osoko enbaxadetan lan egin baitzuen. Bikotearen harremanak ez ziren onak izan zeren eta Carmen nahiko aurrerakaria izanda, Alfonso oso kontserbadorea baitzen. [[1932]]an Erromak ezkontza desegin egin zuen. Laster biak berriro ere ezkondu ziren, Carmen [[1936]]ko [[uztailaren 4]]an, [[Ángel Fernández de Liencres]] Najerako Markesarekin.
 
Ideologikoki Carmen [[sozialismo]] moderatu eta [[Indalecio Prieto]]ren aldekoa zela esaten zen, [[Indalezio Prieto]]. Baita ere [[1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua|Euskadiren Estatutuaren]] alde zegoela. Bigarren ezkontza zibila izan zen eta familiak ez zuen oso ondo ikusi. Gerra hasi zenean lehendabizi Bartzelonara joan zen eta, ondoren, Parisera. Urte horietan errepublikaren aldeko jarrera ez zuen ezkutatu. Gerra ondoren Espainiara joan zen eta [[1942]]tik aliatuei informazioa hasi zen pasatzen. Dirudienez bere informazioak naziek arte-lanekin eta bitxiekin egiten zituzten mugimendu ingurukoei ziren. Datu horiek Estatu Batuetako Kongresuaren Eizenstat txostenean jasota daude.<ref>{{Cite web|url=https://aboutbasquecountry.eus/2013/02/07/noble-socialista-republicana-espia-de-los-aliados-carmen-gurtubay-y-alzola-una-heroina-vasca/|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Informazio horiek zirela eta Espainian eta Portugalean atxilotu zuten. Behin Paris askatua, berriro ere atxilotua izateko arriskuaren aurrean, Carmen erbesteratu zen. Urte horietan hasten dira [[Manuel Irujo]]rekin kontaktuak; garai horretan Iruko Erbesteko Errepublikaren Gobebernuaren parte zen. Lehen kontaktua izan zen Carmenek [[Errumania]]n delegatua izateko bere burua eskaintzeko. [[1950]]ean [[Berlin]]en egin zen "Askatasunaren Batzarrean" parte hartu zuen.
 
Espainiako gerraondorengo urteetan errepublikanoen eta monarkikoen arteko bitartekaritza lanak egin omen zituen, bestetik. Helburua Francoren gobernua eroraraztea. [[1948]]an hirugarren aldiz ezkondu zen, orduan [[John Mackee-Norton]] kanadarrarekin. [[1959]]ko [[urtarrilaren 23]]an Parisen hil zen, 48 urte zituelarik.<ref>{{Cite web|url=https://art-y-cultura.blogspot.com/2015/11/carmen-de-gurtubay-noble-socialista.html|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref><ref>{{Cite web|url=http://mugalari.info/2015/08/29/la-marquesa-de-yurreta-que-cambio-su-sangre-azul-por-la-roja/|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
== Kanpo loturak ==