San Pedro eliza (Zumaia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
29. lerroa:
Urria da apainduratan; ordena gainjarriko zutabeak dituzten lauki angeluzuzenetan antolatuta dago; elkarrekin lotuta dauden apaindura geometriko urriekin apainduta ditu [[friso]]ak; eta lehen gorputzeko alboetan dituen [[pilotaleku|frontoiak]] alderantzizko kurba bidez ebakita dauzka. Predelako erdiko kalean sagrarioa dago, erretaula baino geroagokoa dena eta Martin Ostizak egina; sagrarioa edikulu bat da, zutabez osaturiko [[tenplu]]txo bat, frontoi [[hiruki|triangeluarra]] eta buruan [[kupula]] bat dituena. Alboko kaleetan erliebeak daude medailoi handi eta panel angeluzuzenetan kokatuta, hegaletan, berriz, pinturak estanpatan jasoak agertzen dira. Lehen gorputzeko laukien alboan dauden zutabeak [[doriar ordena|doriarra]] dira, alboko nitxoek buruan frontoi nahasia daukate eta erdiko hormakonka handiak frontoi zuzen bat, azken horrek (frontoiak) bigarren gorputzaren zokaloa hartzen duelarik. Bigarren gorputz horretako biko zutabeak [[korintoar ordena|korintiarrak]] dira; hormakonka nagusiak antolamendu [[serliano]]a aurkezten du [[erdi puntuko arku|puntu erdian]], eta horrek, ondoan dituen biko zutabeekin lanketa bana osatzen du. Buruan, frontoi bat eta aleatoiak ditu, bertan irudiak biluzik agertzen dira. Bigarren gorputzeko zutabeetan mukuluzko eskulturak daude, bestalde, hormakonka gainean dagoen kartelan San Petriren giltzak agertzen dira eta frontoian kalbarioari buruzko lanketak.
 
Jatorrizko erretaulan nabari den espresatzeko ahalmen itzela bere egilearen maila artistikoaren adierazle da. Predelan Azken afaria eta Oinen garbiketa daude irudikatuta, irudi horietan teknika eta pertsonaien psikologia adierazteko ahalmena dira azpimarragarri. Sagrarioaren alboetan, marko biribilduetan, [[Marko Ebanjelaria|San Marko]] eta [[Mateo (apostolua)|San Mateoren]] irudiak agertzen dira, horrela, osatua gelditzen da predelako errepertorio ikonografikoa. Lehen gorputzean, erdian, San Petri agertzen da eserita, eta alboetan haren bizitzako bi gertaera, Bokazioarena eta Aingeruak kateetatik askatu zuenekoa. Bigarren gorputzean, puntu erdiko markoan ipinita Jasokundea ageri da, eta Deikundea eta [[Maria|Andre Mariaren]] jaiotza albo banatan. Buruaren gainean, [[Joan Bataiatzailea|San Joan Bataiatzailea]], [[Antonio Paduakoa|San Antonio]], Karitatea eta [[Paulo Tarsokoa|San Paulo]] apostoluen irudiez gain, Kalbarioko taldea agertzen da. XVIII. mendeko predela ere erliebez jantzita agertzen da, bertan, Jaunaren atxilotzea eta Baratzeko otoitzaldia irudikatzen dira.
 
Erretaula baino geroagokoa den [[kontrarreforma|kontraerreformako]] polikromiak irudiaren balore plastikoak bultzatzen ditu, nabarmentzekoak direlarik, pintzel puntaz predelan, lehenengo gorputzeko zokaloan eta erretaularen titularra kokatzen den kaxan margotutako irudiak.