Donostiako ikastolen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Urte aldaketa: Zurriola Ikastola 1968. urtean sortu zen eta ez 1969an
18. lerroa:
Karkizano kaleko ikastola 1951n, Maria Dolores Goia donostiarrak zabaldu zuen bere etxean.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Aranburu|izena=Xabier|egile-lotura=|izenburua=HEZKUNTZAREN HISTORIA EUSKAL HERRIAN:IKASTOLA , María Dolores Goya (Gros-eko Ikastola)|aldizkaria=Ikastaria. Cuadernos de Educación 3.(1990)|argitaratze-lekua=Donostia-San Sebastian|liburukia=3|alea=|data=|urtea=1990|url=|sartze-data=|issn=ISBN 84-87471-06-4}}</ref>
 
Hasieran Parte zaharrekoekin gertatzen zen bezala, hamar haurrek hartzen zuten eskola goizean eta beste hamarrek arratsaldean, saio bakoitzak bi ordu zituen. Urte batzuk beranduago Miren Egaña Goia donostiarra magisterio bukatu berritan ikastolan hasi zen lanean, 1964an. Handik gutxira euren azpiko bulegoak izandako bi lokal alokatu eta ikastola etxetik kanpora atera zen. Ikasle kopurua jada handitzen hasia bazen ere, gehiago handitu zen eta, gainera, ikasleak goiz eta arratsaldez joaten hasi ziren. Aldi berean orduz kanpo, eta horrela nahi zuten gurasoen 6 urtetik aurrerako seme-alabek, frantsesa ere ikas zezaketen, Parte zaharrean egiten zuten antzera, Miren Egañak Eskola Frantsesetan ikasi baitzuen eta frantsesa bai baitzekien.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Egaña|izena=Miren|egile-lotura=|izenburua=Kantu herrikoiak ikastolan baliabide. Donostiako Karkizano kaleko ikastola, 1964-75|aldizkaria=Jentilbaratz. 105-118|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=7|alea=|data=2001|urtea=|url=|sartze-data=|issn=}}</ref> Ikastola hau beste guztiak bezala mistoa zen eta auzoan zehar, hirian zehar haurrekin maiz ibiltzen zen Egaña, egun batean okindegi bat bisitatuz, beste batean lantegi bat, Lurdes txiki, Cristina Enea parkera oinez joanaz ikasleekin. Oltra Moltók, Gipuzkoako [[Gobernadore Zibil]] zenak, 1968an mehatxatu zituen ikastolak eta azkenean legeztatuarazi zituen. Artean zenbait gurasoren laguntzarekin, Kontxita Beitia pasaitarraren gidaritzapean, Grosen ikastola handi bat behar zela eta, [[Zurriola ikastola]] zabaldu zen [[1969|1968]]an. Bi ikastola hauek, Karkizano kalekoa eta Zurriola, alegia, San Inazio parrokiaren menpe legeztatu ziren 1969an.
 
==Erdialdea==