Marte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Behaketen historia: azpiatalak gehitu
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
354. lerroa:
 
Mariner 9 eta Viking espazio ontziek lortutako datuek, Marteren mapa hobeak egitea ahalbidetu zuten. Beste aurrerapauso garrantzitsu bat Mars Global Surveyor misioa izan zen, 1996an martxan jarri eta 2006ra arte lanean egon zena. Marteren topografia, eremu magnetikoa eta gainazaleko mineralen inguruko mapa global eta zehatzak egin ziren datu horiekin.<ref>{{Erreferentzia|izena=Bond,|abizena=Peter.|izenburua=Distant worlds : milestones in planetary exploration|orrialdea=119|argitaletxea=Copernicus Books in association with Praxis Pub|data=2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/525030094|isbn=9780387683676|pmc=525030094|sartze-data=2018-10-17}}</ref> Mapa hauek sarean eskuragarri daude adibidez, Google Marsen. Mars Reconnaissance Orbiter eta Mars Express ontziek tresna berriekin planeta esploratzen jarraitu zuten, baita lurreko misioei laguntza emanez. NASAk bi tresna eskaintzen ditu sarean: Mars Trek, 50 urteko esplorazio datuak erabiliz planetaren bistaratzeak ematen dituena eta Experience Curiosity, Marten 3 dimentsioetan bidaiatzea simulatzen duena.<ref>{{Erreferentzia|izena=Gina|abizena=Anderson|izenburua=New Online Tools Bring NASA’s Journey to Mars to a New Generation|hizkuntza=en|data=2015-08-05|url=http://www.nasa.gov/press-release/new-online-tools-bring-nasa-s-journey-to-mars-to-new-generation-of-explorers|aldizkaria=NASA|sartze-data=2018-10-17}}</ref>
 
== Marte kulturan ==
=== Martetar adimendunak ===
[[Fitxategi:Kirks Soap Yerkes Mars.jpg|alt=1893ko xaboi baten iragarkia, Marte populatua zegoenaren ideian oinarritua|thumb|1893ko xaboi baten iragarkia, Marte populatua zegoenaren ideian oinarritua]]Marten izaki adimendunak bizi zirenaren ideia XIX. mendearen bukaeran izugarri zabaldu zen. Schiaparelliren "kanal"en behaketak, Percival Lowellen liburuekin batera, ideia orokor bat bultzatu zuten: marte lehortzen eta hiltzen ari zen planeta bat zela, eta bertako antzinako zibilizazioak irrigazio egiturak eraikitzen ari zirela.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Percival Lowell had been inspired by the work of Giovanni Schiaparelli, a 19th century Italian astronomer who had observed lines on Mars that he had called canali, Italian for channels|data=2007-02-19|url=https://web.archive.org/web/20070219093537/http://prion.bchs.uh.edu/Mars/Percival_Lowell.htm|sartze-data=2018-10-17}}</ref>
 
Pertsonalitate nabarmenen ohar eta aldarrikapen gehiago egon ziren "Marteko sukarra" deitu dena hauspotuz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mars Fever|data=2003-08-31|url=https://web.archive.org/web/20030831084133/http://www.rps.psu.edu/0305/mars.html|sartze-data=2018-10-17}}</ref> 1899. urtean, Colorado Springseko laborategian bere hargailuak erabiliz haririk gabeko zarata atmosferikoa aztertzen ari zen bitartean, Nikola Tesla asmatzaileak seinale errepikakor batzuk ikusi zituen. Bere ustetan, beste planeta batetik iritsitako irrati-komunikazioak izan zitezkeen, ziurrenik Martetik. 1901. urteko elkarrizketa batean honakoa esan zuen Teslak:
 
{{esaera2|Denbora baten ostean, nik behatutako harrabotsak kontrol adimendun bat sortutako izan zitezkeela pentsatu nuen. Nahiz eta ezin izan nuen bere esanahia deszifratu, ezinezkoa zitzaidan guztiz akzidentalak zirela pentsatzea. Planeta batetik besterako agurra entzun dudan lehenengoa naizenaren sentimendua etengabe hazten ari da nigan.|Nikola Tesla<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Collier's / the national weekly. v.26:14-v.27:13 JA-JE(1901).|orrialdeak=14-15|hizkuntza=en|url=https://babel.hathitrust.org/cgi/pt?id=uiug.30112109670726;view=1up;seq=157|aldizkaria=HathiTrust|sartze-data=2018-10-17}}</ref><ref group="oh">It was some time afterward when the thought flashed upon my mind that the disturbances I had observed might be due to an intelligent control. Although I could not decipher their meaning, it was impossible for me to think of them as having been entirely accidental. The feeling is constantly growing on me that I had been the first to hear the greeting of one planet to another.</ref>}}
 
Teslaren teoriek Lord Kelvinen babesa jaso zuten. Azken honek, 1902an Estatu Batuetara egindako bidaian, Teslak Estatu Batuetara bidalitako Marteko seinaleak jaso zituela pentsatu zuela esan zuen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Cheney,|abizena=Margaret.|izenburua=Tesla, man out of time|orrialdea=162|argitaletxea=Prentice-Hall|data=1981|url=https://www.worldcat.org/oclc/7672251|isbn=0139068597|pmc=7672251|sartze-data=2018-10-17}}</ref> Kelvinek "tinko" ezeztatu zuen horrelakorik esan izana: "Benetan esan dudana ondoka da: Marteko biztanleak, baldin badaude, New York ikusteko gai izango direla dudarik gabe, batez ere, bertako elektrizitatearen distira"<ref>{{Erreferentzia|izenburua=DEPARTURE OF LORD KELVIN.; His Denial and Last Words About the Planet Mars and Color Photography.|hizkuntza=en|url=https://www.nytimes.com/1902/05/11/archives/departure-of-lord-kelvin-his-denial-and-last-words-about-the-planet.html|sartze-data=2018-10-17}}</ref><ref group="oh">What I really said was that the inhabitants of Mars, if there are any, were doubtless able to see New York, particularly the glare of the electricity</ref>.
 
1901eko New York Timeseko artikulu batean Edward Charles Pickering-ek, Harvard College Behatokiko zuzendariak, Lowell Behatokiko telegrama bat jaso zuela esan zuen. Bertan Marte Lurrarekin komunikatzen saiatzen ari zela baieztatzen zen.
 
{{esaera2|1900eko abenduaren hasieran, Arizonako Lowell Behatokiko telegrama bat jaso genuen. Bertan Martetik (Lowell Behatokia Marten espezializatua dago) argi izpi bat proiektatu zela ikusi zuten, hirurogeita hamar minutu iraun zuena. Datu hauek Europara bidali nituen eta faksimile kopiak bidali nituen herrialde honetan zehar Bertako ikertzailea gizon arduratsu eta fidagarria da eta dudarik ez dago argia existitu zela. Marteko puntu geografiko ezagun batetik eman zen. Hori izan zen guztia. Orain istorioa munduan zehar zabaldu da. Europan Marterekin komunikatu naizela esan da, eta mota guztietako gehiegikeriak sortu dira. Argia zer izan zen, ez dugu jakiterik. Adimen zuen ala ez, inork ezin du esan. Azaldu ezina da guztiz.|Edward Charles Pickering<ref>{{Erreferentzia|izenburua=THE LIGHT FLASH FROM MARS.; Prof. Pickering Makes a Statement in Regard to Alleged Signals.|hizkuntza=en|url=https://www.nytimes.com/1901/01/16/archives/the-light-flash-from-mars-prof-pickering-makes-a-statement-in.html|sartze-data=2018-10-17}}</ref><ref group="oh">Early in December 1900, we received from Lowell Observatory in Arizona a telegram that a shaft of light had been seen to project from Mars (the Lowell observatory makes a specialty of Mars) lasting seventy minutes. I wired these facts to Europe and sent out neostyle copies through this country. The observer there is a careful, reliable man and there is no reason to doubt that the light existed. It was given as from a well-known geographical point on Mars. That was all. Now the story has gone the world over. In Europe it is stated that I have been in communication with Mars, and all sorts of exaggerations have spring up. Whatever the light was, we have no means of knowing. Whether it had intelligence or not, no one can say. It is absolutely inexplicable.</ref>}}
 
Pickeringek Texasen ispilu-multzoa sortzeko proposamena egin zuen ondoren, martetarrei seinaleak egiteko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Fradin, Dennis|abizena=B.|izenburua=Is there life on Mars?|orrialdea=62|argitaletxea=McElderry Books|data=1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/39654720|isbn=0689820488|pmc=39654720|sartze-data=2018-10-17}}</ref>
 
Azkeneko hamarkadetan Marteren gainazalaren bereizmen handiko mapek, Mars Global Surveyorrek egindakoak kasu, ez dute inolako artefaktu edo bizitza “adimendun” arrastorik aurkitu. Hala ere, Marten mota horretako bizitza egon daitekeenaren espekulazio pseudozientifikoak aurrera darrai, Richard C. Hoagland bezalako esatarien laguntzarekin. Kanalaren eztabaidaren antzera, espekulazio horiek espazio ontziek hartutako irudietan hautemandako eskala txikiko egituretan oinarritzen dira, hala nola, "piramideak" eta "Marteko aurpegia" bezalakoak. Carl Sagan astronomo planetarioak idatzi zuen:
 
{{esaera2|Marte zonalde mitiko bat bihurtu da, bertan gure itxaropen eta beldur lurtarrak proiektatu ditugularik|Carl Sagan<ref>{{Erreferentzia|izena=Sagan, Carl,|abizena=1934-1996,|izenburua=Cosmos|orrialdea=109|url=https://www.worldcat.org/oclc/6280573|edizioa=First edition|isbn=0394502949|pmc=6280573|sartze-data=2018-10-17}}</ref><ref group="oh">Mars has become a kind of mythic arena onto which we have projected our Earthly hopes and fears.</ref>}}
 
=== Oharrak= ==
{{erreferentzia zerrenda|taldea=lower-alpha"oh"|2}}
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|2}}
 
===Oharrak===
{{erreferentzia zerrenda|taldea=lower-alpha}}
 
== Kanpo loturak ==