Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
161. lerroa:
{{Gehiago jakiteko|Donostiako historia#Frankismoa}}
Frontea Donostiatik urrundu ahala, Donostiara itzuli eta bertan hartu zuten ostatu gerra hasieran hiritik ihes egindako aristokrata eta pertsonaia publiko zein kazetari eskuindar udatiarrek. Donostian bizi ziren katalanen eta madrildarren kopurua nabarmen handitu zen. Errepublikaren garaiko papergintza-azpiegitura eta moldiztegiak bahituz, Donostia propaganda-argitalpenen erdigunea bihurtu zen.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 154-156. or.</ref> [[Francoren diktadura|Diktadura-erregimena]]<nowiki/>ren aldeko hainbat intelektual (kazetari eta idazle) Donostiara bildu ziren, eta hainbat enbaxadorek zein diplomatikok ''kultur hiriburutza'' horri erreparatuz, bertan egoitzak ireki zituzten, mugatik gertu zeukan kokapen egokia kontuan hartuz bestalde. Ondorioz, Donostia erdi-hutsik geratzetik 1939an 135.000 egoiliar izatera pasa zen, eta ''de facto'' erregimen kolpistaren hiriburu bihurtu, gerrak Espainian iraun zuen bitartean.<ref name="669 Días, 00:25'40">''669 días'', 00:25'40"</ref><ref group="oh">Espainiar aristokrazia Donostian jarri zen bizitzen; ikus Iñaki Egaña in ''669 días'', 00:27'25".</ref>
 
1939ko uztailean, Francok lehendabiziko aldiz joan zen Donostiara, hirian abarrots handiz prestatu eta ospatutakoa, tartean sinboloen eta ezohiko su artifizialen erakustaldia; izan ere, aldi berean, [[Galeazzo Ciano]] italiar ministroa izan zuen bisitan, II. Mundu Gerraren atarian.<ref name="669 Días, 00:11'25">''669 días'', 00:11'25"</ref> 1940an, beste bi aldiz bisitatu zuen hiria eta, bestalde, urriaren 19tik aurrera, [[Heinrich Himmler]] bertaratu zen, handik gutxira Hitler diktadorearekin egitekoa zen elkarrizketa prestatzeko eta bi erregimenotako segurtasun eta errepresio indarren arteko lankidetza estutzeko.<ref name="669 Días, 00:17'00">''669 días'', 00:17'00"</ref><ref group="oh">Bi diktadoreen arteko Hendaiako bilkura urriaren 23ko arratsaldean egin zen; prestaketak Aieteko Jauregian egin zituzten agintari frankistek; ikus ''669 días'', 00:17'45".</ref>
 
[[Banku]]ak eta saltokiak nolabaiteko normaltasunez funtzionatzen hasi ziren eta hotel berriak ireki ziren, gerraren zalapartatik aparte. [[II. Mundu Gerra]] hastearekin batera, Donostia nazioarteko agenteen, diplomatikoen eta erretagoardiako patxadarako hiri bihurtu zen.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 159. or.</ref> 1939an [[Musika Hamabostaldia]] sortu zen eta horren hasierako egoitza [[Kursaal kasinoa|Kursaal Antzokia]]n ezarri zen. Gero, 1940. urtean [[Victoria Eugenia Antzokia|Victoria Eugenia]] Antzokira aldatu zen. Bertako herri xumeak, ordea, ez zuen finezia hori dastatu ahal izan.