Llywelyn ap Gruffudd: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
74. lerroa:
[[File:Llywelyn_ap_Gruffudd_memorial_stone_at_Cwmhir_Abbey.jpg|thumb|175px|Oroitarria [[Cwmhir abadia]]n.]]
Roger de Mortimer [[Eduardo I.a Ingalaterrakoa|Eduardo]] erregearen ordezkari eta jaun leial boteretsua azaroaren 26an hil zen Gales erdialdean. Ahuldade une hori aprobetxatuz, Llywelyn [[Builth Wells|Builth]]<nowiki/>era abiatu zen erasora ([[Powys]]), [[Cilmeri]] deitutako tokira. Abenduaren 11n heldu zen bertara, baina indar ingeles kementsu bat zuen zain. Bi gudarosteek talka egin zuten bataila handian. Builth mendebaldean maldan gora zegoela, dirudienez, Llywelyn bereizia izan zen bere gizonengandik eta, bertan, hil egin zuten. Gudaroste ingelesak gudua irabazi zuen. Hipotesi nagusia da Mortimerren semeek eta beharbada haren gizon batzuek jarritako tranpa bat izan zela. Nolanahi ere, hil ondoren identifikatu zuten haren gorpua.<ref name=":7">{{Erreferentzia|izena=Marc|abizena=Morris|izenburua=A Great and Terrible King: Edward I and the Forging of Britain|argitaletxea=Windmill|hizkuntza=en|data=2009|url=https://books.google.es/books/about/A_Great_and_Terrible_King.html?id=xkMQSZBDX9wC&redir_esc=y|isbn=9780099481751|sartze-data=2018-09-04}} 185-193. or.</ref>
 
 
 
Roger Lestrange indar ingelesen kapitainak guduaren emaitzaren berri bidali zion [[Eduardo I.a Ingalaterrakoa|Eduardo]]<nowiki/>ri, gutunarekin batera Llywelynen moztutako burua bidaliz, froga gisa. Erregeak burua Ynys Mônera bidalarazi zuen, bere tropen pozgarri izan zedin. Gero, [[Londres|Londresera]] bidali zuten, eta lantza baten gainean paseatu zuten hiriko kaleetan zehar, tronpeta eta adar hotsen artean. Bukatzeko, burua metalezko lantza baten muturrean iltzatu zuten iraunkorki [[Londresko dorrea|Londresko Dorrean]], trufa egiteko buruaren bueltan huntz adaxka bat jarriz. Ingelesak erabat harrotu ziren garaipen horrekin, ingelesak destino zentzu batez hornituta zeudelakoan.<ref name=":7"/>