Llywelyn ap Gruffudd: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
64. lerroa:
 
=== Bigarren konkista gerra ===
Llywelynen posizioa estua eta behartua zen. Buruzagi galesaren eta aurkari gales mugakide baten arteko liskarra piztu zen Arwystli lur zerrenda bereganatzeko. Auzia, Llywelynen arabera, gales legearen arabera ebaztekoa zen; Eduardok, berriz, ingeles legearen arabera erabaki behar zela. Llywelyn ez zen entzuna izan, eta lau urtean, auziak ez zuen aurrerabiderik izan; Llywelynen pazientzia amaitzen ari zen, baina baita Eduardorena ere, Ingalaterrako Koroaren agintea auzitan jartzen ari zelakoan.<ref name=":3">{{Erreferentzia|izena=Marc|abizena=Morris|izenburua=A Great and Terrible King: Edward I and the Forging of Britain|argitaletxea=Windmill|hizkuntza=en|data=2009|url=https://books.google.es/books/about/A_Great_and_Terrible_King.html?id=xkMQSZBDX9wC&redir_esc=y|isbn=9780099481751|sartze-data=2018-09-04}} 174-177. or.</ref> Errege ingelesak funtzionario gogorragoak jarri zituen. Azkenean, baina, [[Daffyd ap Gruffudd|Daffydd ap Gruffudd]] anaia gaztea eta beste gales batzuk bihurtu ziren Eduardoren aginte eta funtzionarioen kontra.<ref name=":3"/>
 
Errebolta Gales iparralde eta hegoaldera zabaldu zen, baina Llywelyn ez zegoen haien artean. 1282an, Llywelyn kinka batean zegoen: Eleanor ume baten esperoan zen, eta hura [[Gwynedd]] independente bateko oinordeko izan zitekeen. Eleanor, baina, hil egin zen umea ekartzean, eta [[Gwenllian Galeskoa|umea neska jaio zen]], eta gizonezko oinordeko baten itxaropena galdu. Bestalde, erreboltariak [[Eryri]]<nowiki/>n bilatu zuten aterpea, Llywelynen eskualde menditsuan.<ref name=":4">{{Erreferentzia|izena=Marc|abizena=Morris|izenburua=A Great and Terrible King: Edward I and the Forging of Britain|argitaletxea=Windmill|hizkuntza=en|data=2009|url=https://books.google.es/books/about/A_Great_and_Terrible_King.html?id=xkMQSZBDX9wC&redir_esc=y|isbn=9780099481751|sartze-data=2018-09-04}} 178-184. or.</ref> Eduardok errendizioa exijitu zion gutunez gales buruzagiari; Llywelynek ingeles gehiegikeriak eta krimenak gogora ekartzen zituen gutun batez erantzun zuen. Azken errendizio eskaintza sekretu batean, Ingalaterran jaurerri bat eskaini zitzaion amore ematearen truke. Une horretan, Llywelyn [[Bangor (Gales)|Bangor]]<nowiki/>retik gertu zuen egoitza, [[Garth Celyn]]<nowiki/>en, ingeles tropetatik gertu.<ref name=":4"/>
 
Ynys Môndik gudaroste ingeles bat atera zen Luke de Tanyren gidaritzapean gales printzea atzematera, era horretan gerra ziztu batean amaituko zutelakoan. Aldiz, mendietatik gales gerlariak trumilka jaitsi ziren, eta Eduardoren erregealdiko porrot handiena eragin, itzal handiko jaun eta gerlariak ere tartean hilik gertatuz, batzuk uretan itota. Ondorioa aurrez aurreko gerra irekitzea izan zen, eta Llywelynen erantzun gutun gordin bat, printzipioen adierazpen moldekoa. Eduardok erresumako noble guztiak deitu zituen biltzar batera gerra eraso handi baterako prestatzeko, [[Northampton]]<nowiki/>en eta [[York]]<nowiki/>en 1283ko urtarrilean egitekoa. Llywelynek eta gales erreboltariek, berriz, goiz erreakzionatu zuten, eta erasoak abiatu zituzten 1282ko azaro erdialdean.<ref name=":4"/>
 
== Heriotza ==