Llywelyn ap Gruffudd: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
29. lerroa:
 
 
1256ko abendu eta 1257 hasieran, Llywelyn [[Powysko Erresuma|Powys]] eta [[Deheubarth]] beste bi erresuma (printzerri) gales zaharretan barneratu zen. Ordurako, bere arrakasta hain handia zen, non [[Galesko markak|Gales hegoaldeko kostaldeko marketako]] jaunei ere erasoka hasi zitzaien. Galesak denak ziren harekin.<ref>{{Erreferentzia|izena=Marc|abizena=Morris|izenburua=A Great and Terrible King: Edward I and the Forging of Britain|argitaletxea=Windmill|hizkuntza=en|data=2009|url=https://books.google.es/books/about/A_Great_and_Terrible_King.html?id=xkMQSZBDX9wC&redir_esc=y|isbn=9780099481751|sartze-data=2018-09-02}} pp. 31.-35.</ref>
 
[[Eduardo I.a Ingalaterrakoa|Eduardo I.a]]k gotorleku bat zuen hego-mendebaldean, baina Llywelynen armadak Eduardorena birrindu zuen. Henrike III.ak eta bere semeak kontraeraso prestatu zuten [[Chester]]retik, baina hilabete baino lehen [[Westminster]]rera bueltan ziren: Gwyneddeko buruzagiak Four Cantrefs berriz berreskuratu zuen. 1258ko hasiera, azkenean, bere garaipen militarrak aitortza formal bihurtzen eman zuen, beste jaun galesen aitortza onartzen. Ordutik aurrera, bere burua [[Eryri|Eryri]]ko (Snowdoniako) jaun izatetik [[Galesko printze]] titulua eskatzera pasa zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Marc|abizena=Morris|izenburua=A Great and Terrible King: Edward I and the Forging of Britain|argitaletxea=Windmill|hizkuntza=en|data=2009|url=https://books.google.es/books/about/A_Great_and_Terrible_King.html?id=xkMQSZBDX9wC&redir_esc=y|isbn=9780099481751|sartze-data=2018-09-02}} pp. 31.-35.</ref>
 
1263an, [[Dyserth]] eta [[Deganwy]] errege gaztelu gotorrak menpean hartu ondoren, bere burua Galesko printze izendatu zuen, eta Henrike III.a erregeak, Eduardo I.a semea mandatari bidalita, bakea sinatu zuen Llywelynekin: [[Montgomeryko Hitzarmena]]. 1267ko iraileko hitzarmen horretan, gaztelu garrantzitsuenen eta Galesen gaineko nagusitza, eta Ingalaterrako erregeak Galesko printze titulua onartu zion, baita bere ondorengoei ere (ordu arte inoiz ez gertatua). Galeseko printzea goxoki belaunikatu zen Ingalaterrako erregearen aurrean.<ref name=":0">https://books.google.es/books/about/A_Great_and_Terrible_King.html?id=xkMQSZBDX9wC&redir_esc=y pp. 141-142</ref>