Óscar Romero: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
21. lerroa:
[[El Salvadorko Gerra Zibila|El Salvadorko Gerra Zibileko]] krimenak ikertu zituen Egiaren Batzordearen arabera, [[Roberto D'Aubuisson]]ek, Aliantza Errepublikano Nazionalistaren lider eskuindarrak, «lotura argia» izan zuen Monseñor Romeroren hilketarekin<ref name="eitb"></ref>.
 
== Hil ondoko aitortza, beatifikazioa eta beatifikazioakanonizazioa ==
[[Fitxategi:Mural Oscar Romero UES.jpg|thumb|250px|<small>Oscar Romero El Salvadorko Unibertsitateko hormairudi batean</small>]]
1994. urtean Arturo Rivera y Damas artzapezpikuak ireki zuen Óscar Arnulfo Romeroren kanonizazio prozesua. [[Eliza Anglikanoa]]k santuen izendegian sartu zuen, eta [[Londres]]ko [[Westminster abadia]]n dauden XX. mendeko martirien estatuetako bat berari eskainirik dago<ref>{{erreferentzia|izena=Juan José |abizena=Tamayo |url=http://elpais.com/elpais/2015/03/23/opinion/1427110611_809595.html| izenburua= San Romero de América| argitaletxea= elpais.com| sartze-data=2016-12-5}}</ref>. Azkenik, 2015eko maiatzaren 23an [[Frantzisko (aita santua)|Frantzisko]] aita santuak dohatsu aitortu zuen eta 2018ko urriaren 14an santu izendatu zuen.
 
[[Oliver Stone]]ren ''[[Salvador (filma)|Salvador]]'' (1986) eta [[John Duigan]]en ''[[Romero (filma)|Romero]]'' (1989) dira Óscar Romeroren bizitza eta hilketari buruzko filmarik aipagarrienak. Musikari dagokionez, [[Rubén Blades]]en ''El Padre Antonio y su Monaguillo Andrés'' abestiak arrakasta handia izan zuen; [[Dafydd Iwan]] [[gales]]tar [[egile abeslari]]ak ''Oscar Romero'' kantua ondu zuen. [[Pere Casaldàliga]]k ''San Romero Amerikakoa'' izeneko olerki ospetsua idatzi zuen, eta [[Euskal Herria]]n [[Bitoriano Gandiaga]]k aipatu zuen ''Zabal izkiguzute'' poeman<ref>{{erreferentzia|izena=Bitoriano |abizena=Gandiaga |url=http://www.armiarma.eus/cgi-bin/urkiza/EBMODBER.pl?Bertso=46708| izenburua= Zabal izkiguzute | argitaletxea=armiarma.eus| sartze-data=2016-12-5}}</ref>