Llywelyn ap Gruffudd: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Irudi bat gehitu: Llywelynen omenezko monumentua Cilmerin
73. lerroa:
Roger de Mortimer [[Eduardo I.a Ingalaterrakoa|Eduardo]] erregearen ordezkari eta jaun leial boteretsua azaroaren 26an hil zen Gales erdialdean. Ahuldade une hori aprobetxatuz, Llywelyn [[Builth Wells|Builth]]<nowiki/>era abiatu zen erasora ([[Powys]]), [[Cilmeri]] deitutako tokira. Abenduaren 11n heldu zen bertara, baina indar ingeles kementsu bat zuen zain. Bi gudarosteek talka egin zuten bataila handian. Builth mendebaldean maldan gora zegoela, dirudienez, Llywelyn bereizia izan zen bere gizonengandik eta, bertan, hil egin zuten. Gudaroste ingelesak gudua irabazi zuen. Hipotesi nagusia da Mortimerren semeek eta beharbada haren gizon batzuek jarritako tranpa bat izan zela. Nolanahi ere, hil ondoren identifikatu zuten haren gorpua.
 
Roger Lestrange indar ingelesen kapitainak guduaren emaitzaren berri bidali zion [[Eduardo I.a Ingalaterrakoa|Eduardo]]<nowiki/>ri, gutunarekin batera Llywelynen moztutako burua bidaliz, froga gisa. Erregeak burua Ynys Mônera bidalarazi zuen, bere tropen pozgarri izan zedin. Gero, [[Londres|Londresera]] bidali zuten, eta lantza baten gainean paseatu zuten hiriko kaleetan zehar, tronpeta eta adar hotsen artean. Bukatzeko, burua metalezko lantza baten muturrean iltzatu zuten iraunkorki [[Londresko dorrea|Londresko Dorrean]], trufa egiteko buruaren bueltan huntz adaxka bat jarriz. Ingelesak erabat harrotu ziren garaipen horrekin, ingelesak destino zentzu batez hornituta zeudelakoan.
 
 
 
1283ko urrian, haren buruaren ondoan, Daffydd ap Gruffudd anaiarena jarri zuten, [[Galesen konkista]] amaitutakoan. Sinbolismoz betetako konkista amaieran, Eduardo ingeles erregeak, Llywelyn, Eleanor de Montfort eta Daffyden zilarrezko zigilu tanpoiak urtarazi zituen, eta haiekin zilarrezko kaliza bat egin zuen, eta [[Cheshire]]<nowiki/>ko Vale Royal komentu berriko fraideei oparitzat eman, garaikur gisa. 1285eko maiatzeko Londreseko parlamentua deitzean, Llywelyn eta Daffydden buru ustelduek toki berean jarraitzen zuten artean. Marc Morris historialariaren iritziz, esaera zahar bati Eduardok egindako desafioa eta trufa izan zen; esaerak Londresen egun batean gales batek aginduko zuela zioena.