Sarajevo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
52. lerroa:
[[Neolito]]ko aztarnak (Butmir kultura) aurkitu dira Sarajevo aldean. [[Antzinako Erroma|Erromatarrek]] inguru haietan eraiki zuten hiri bat (egungo [[Ilidza]] hirian). VII. mendean herri [[eslaviar]]rak kokatu ziren bertan. XV. mendearen bukaeran, turkiarren inbasioaren ondoren, merkataritza gune garrantzitsu eta musulmanen hiri nagusi bihurtu zen.
 
XVI. mendean ''Latinluk'' auzoa eraiki zuten [[Dubrovnik]]eko merkatari [[kroazia]]rrek, eta ''Cifuthani'' izenekoa [[Iberiar penintsula]]tik egotzi zituzten judu [[sefardi]]ek. XVII. eta XVIII. mendeak latzak izan ziren: 1697an hiria erre zuen Eugenio [[SavoiaEugenio Savoiako printzea]]ko printzeakk eta izurriek hil asko eragin zuten biztanleen artean. 1851. urtean turkiarren aurka matxinatu ziren Sarajevoko [[bosnia-Herzegovina|bosniarrak]]. 1878an [[Austria-Hungariako Inperioa|Austria-Hungariako inperioaren]] barnean geratu ziren Bosnia eta Herzegovina, eta XIX. mendearen bukaeran austriarren aurkako mugimendua zabaldu zen, ''Mlada Bosna'' ("Bosnia Gaztea") taldea zela buru.
 
1914an Sarajevo hirian hil zuen gazte serbiar batek Austriako artxidukea, eta ekintza haren ondorioz hasi zen [[Lehen Mundu Gerra]]. 1918an, [[Jugoslavia]]ko erresuma berrian sartzea erabaki zuen Sarajevoko dietak. [[Bigarren Mundu Gerra]]ren garaian, borroka latzak izan ziren alde hartan erresistentziaren eta nazien artean. Gerraren ondoren, Bosnia-Herzegovinako errepublikako hiriburu bihurtu zen, eta Jugoslavia berriko kultura hiri nagusietako bat izan zen handik aurrera. 1984. urtean Neguko Olinpiar Jokoak egin ziren han. 1992an, Bosnia-Herzegovinako estatuko hiriburu egin zuten, bosniarrek erreferendumean independentzia aukeratu ondoren, eta hilabete batzuk geroago hasi zen hiria erabateko hondamenera eraman duen gerra.