Galiziar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
39. lerroa:
1963an [[Galiziako Alderdi Sozialista]] (PSG) sortu zuten [[Ramón Piñeiro]]k eta [[Xose Manuel Beiras]]ek, denborarekin [[Bloque Nacionalista Galego]]n integratuko zena. 1966an [[Union do Povo Galego]] (UPG) erakunde [[marxista-leninista]]k Galiziako egoera testuinguru kolonial batean kokatu zuen, autodeterminazio eskubidea eskatuz. [[Frankismo]]aren azken urtean (1975ean) [[Asamblea Nacional Popular Galega]] agertu zen, ezkerreko abertzaletasuna indartzekotan.
Transizioaren lehenengo hauteskundeetan (1977an) nazionalismoak, oso zatikatua, emaitza apalak lortu zituen (botoen %10 inguru, guztira). 1981ean Galiziak bere lehenengo autonomia estatutua lortu zuen, nazionalitate hitza aipatzen zuena ([[EAE]]-ko eta [[Katalunia]]ko estatutuen antzera).
Oro har, Galiziako nazionalismoa ez da inoiz izan [[Eusko abertzaletasun|Hego Euskal Herrikoa]] edo [[Kataluniar nazionalismo|Kataluniako]]a bezain indartsua, eta bere eragina gizartean apalagoa da.
|